< BACK TO ARTICLES 
«170.000 haur eta gaztetxori ukatuko zaie euskarazko edukietarako sarbidea» | Culture | GARA Euskal Herriko egunkaria
March 16, 2026 1 views

Welcome to Subscriber News
You have accessed a news of payment and have consumed a click of your personal account.
MAR. 16 2026
GARA
DONOSTIA
«170.000 haur eta gaztetxori ukatuko zaie euskarazko edukietarako sarbidea»
Aldatu Gidoia plataformak jakinarazi duenez, ETB3 eta ETB4 telebista kateen emisio lineala eteteko erabakia hartu da. Plataformatik euren asaldura adierazi eta kezka agertu dute, eta, batez ere, ETB3ren emisioa ez eteteko eskatu diote EITBri, hori egingo balu zerbitzu publiko gisa dagokion eginkizuna urratuko bailuke: «170.000 haur eta gaztetxori ukatuko litzaieke euskarazko edukietarako sarbide unibertsala».
Aldatu Gidoia taldeko ordezkariek euskara lehenesteko eskatu zuten joan den hilabetean Gasteizko Legebiltzarrean. (Endika PORTILLO | FOKU)
BIHARAldatu Gidoia plataformak EITBko sindikatu eta langileen bidez jakin du erabakiaren berri, eta ofizialki gaur jakinaraziko dela iragarri dute. ETB3ren eta ETB4ren azken emisioak bihar lirateke.
Aldatu Gidoia plataformak EITBko zuzendaritzak ETB3ren emisio lineala eteteko «erabaki irmoa» hartu duela ziurtatu zuen atzo. Prentsara bidalitako ohar batean argitu zutenez, EITBko sindikatuen eta langileen bitartez jakin dute erabakiaren berri eta martxoaren 17a izango da azken emisio eguna. Horrekin batera, egun berean ETB4 ixteko asmoa ere badagoela aurreratu zuten.
Plataforma bereziki kezkatuta azaldu zen ETB3ren itxieraren aurrean. Katearen emisio lineala etengo balitz, EITB zerbitzu publiko gisa dagokion eginkizuna «urratzen» ariko litzatekeela ohartarazi zuten: «Haur eta gaztetxo guzti-guztiei euskarazko ikus-entzunezko edukietarako sarbide unibertsala bermatzea».
Argudiatu zutenez, Hego Euskal Herriko «etxeen %39-40an ez da telebista Internet bidez ikusten, baliabide tekniko ezagatik edo ohitura ezarengatik». Hau da, «170.000 haur eta gaztetxok ez dute etxean telebista Internet bidez ikusteko modurik». Hortaz, ETB3ren emisio lineala eteteak 170.000 haur eta gaztetxo horien eskubideei eragingo liekeela salatu zuten plataformatik: «Hego Euskal Herriko hamar haur eta gaztetxotik lauri ez zaie euskararako eta euskarazko edukietarako sarbide unibertsala bermatuko».
Aldatu Gidoia taldeko kideen ustez, haur eta gaztetxoei euskarazko edukiak bermatzea «ez da Jaurlaritzako txandako agintarien borondatearen araberako aukera bat», baizik eta «zerbitzu publikoaren betebeharra eta eskubide kolektiboa». Hala, ohartarazi zuten ETB3 ixteak epe luzean euskararen transmisioan eta haur eta gaztetxoen hizkuntza ohituretan eragina izango lukeela. «Ez da onargarria EITBko arduradunek audientziaren, kontsumoaren eta merkatuaren argudioa erabiltzea milaka haurrei eragingo dien neurria hartzeko», iritzi zuten.
Aldatu Gidoia taldearen aburuz «ezin larriagoa» da «EITBko zuzendaritzak herritarrentzat eta hizkuntzarentzat horren ondorio sakonak eragingo dituen neurri bat modu horretan hartzea». ETB3 ixteko erabakia «ezkutuan hartzeko intentzioa izate hutsak defizit demokratiko larria eta erabateko noraez estrategikoa» adierazten duela ere salatu zuten. Hala, «urgentziazkotzat» jo zuten «Euskal Irrati Telebistan prozesu demokratiko zintzo bat eta norabideratze estrategiko bat abian jartzea».
STREAMINGERAKO SARBIDEA
Streaming bidezko kontsumo datuak ere eman zituzten. Datuon artean, EAEko etxeen ia %8k ez du Interneterako sarbide egokirik (Eustat, 2023), Nafarroan etxeen %7,7k ere ez (Nafarroako Gobernua, 2022), EAEko etxeen %39,1ean ez da telebista Internet bidez ikusten -baliabide tekniko egokirik ez dutelako edo ohiturarik ez dutelako- (Eustat, 2023) eta Hego Euskal Herriko 35 eta 54 urte bitarteko herritarren hamarretik lau ez daude streaming plataformetan harpidetuta (Euskal Hedabideen Behatokiak esana, CIESen datuen arabera, 2018-2021).
«Jakina estrategikoa dela kontsumo ohiturei arreta jartzea eta eskari bidezko euskarazko eskaintza oparoa bermatzea; Jaurlaritzak eta EITBk horren aldeko apustua egin behar dute. Baina horrek ez du esan nahi haur eta gaztetxoen kate konbentzionala kendu behar denik. Euskarazko eskaintza handitzea da kontua, ez murriztea. Euskararen normalizaziorako bidean, biak ala biak behar ditugu: streaming bidezko eta telebista lineal bidezko euskarazko eskaintza sendoa», ziurtatu zuten, baita mobilizatzeko deia egin ere.
Topics of the day
Auzapezen kontrako zigorraren eskutik, aldaketa franko lehen itzulian
Topics of the day
Langabetuek eta ikastolek Korrika abiatu zutenekoa
Euskal Herria
«Que el 51% de los nuestros esté en el ‘grupo fuerte’ del MIR es un sueño»
Topics of the day
«Los abusos judiciales que nacieron en Euskadi alcanzan hoy al PSOE»
Topics of the day
Trump prepara una salida de la guerra que Netanyahu aún no desea
Hi,
Disconnect
Naiz Contact
Contact
arreta@naiz.eus
(+34) 943 50 60 10
Mediabask Contact
Contact
abonnements@mediabask.eus
(+33) 09 75 12 97 02
Enter
Enter your details to login
Login with Google
Forgot your password?
Register
Original source
Read original article on Naiz.eus