Skip to main content
< BACK TO ARTICLES

40 Minutu Rock: milaka watt, aldarrikapen bat eta hautsi ez den katea | Music | GAIAK

February 21, 2026 3 views
40 Minutu Rock: milaka watt, aldarrikapen bat eta hautsi ez den katea | Music | GAIAK
Welcome to Subscriber News You have accessed a news of payment and have consumed a click of your personal account. FEB. 21 2026 - 20:28h Amaia Ereñaga Erredaktorea, kulturan espezializatua 40 Minutu Rock: milaka watt, aldarrikapen bat eta hautsi ez den katea Musika maratoi handi bat balitz bezala, gaueko ordu txikietara arte luzatuko da Durangon 40 Minutu Rock jaialdiaren hamargarren edizioa. Hamarkada batean egoerak aldatuz joan dira, belaunaldiak ere, baina katea ez da apurtu.  Landako, lepo. Eta giroa, beroa. (Oskar MATXIN | FOKU) Jaia eta euskal presoekiko elkartasuna uztartzen dituen 40 Minutu Rock jaialdi herrikoi jendetsuak ez du kexatzeko arrazoirik izan, larunbatean eguraldi aparta izan baitu lagun. Durangon, udaberriko egun argitsu eta goxo horietako bat zirudien. Ikusle kopuruari dagokionez, egun osoan jende dezente ibili den arren Landako inguruan, bazkaldu ostekoa sould out zintzilikatzeko modukoa izan da. Kontzertu gunea, lepo. Barruan, wattak eta salto egiteko gogoa. Bi eszenatoki Landakon, bata bestearen parez pare, eta, aurreko edizioetan kanpoan jartzen zen ohiko karparen ordez, Plateruena kafe-antzokia. Beraz, Landako Gunea bera kontzertu-eremu handia bihurtu da. Salmenta zabaldu eta berehala edukiera osoaren zati handiena saldu zen –6.000 sarrera baino gehiago–, horietatik mila inguru NAIZen bidez, jaialdiaren babeslea baita. Azkenean, guztira 6.500 sarrera saldu dira. Hala, beste behin ere, 40 Minutu Rockek euskal musikan gehien errotutako hitzorduetako bat dela berretsi du. Euskotrenek, bide batez, zerbitzu bereziak indartu ditu larunbatean. Jaialdia ostiral gauean Plateruenan hasi zen, irekiera ekitaldiarekin eta Ruper Ordorikaren kontzertuarekin. Bertan gogora ekarri zutenez, aurretik Durangaldean izandako jaialdien lekukoa hartuta, orain hamar urte «anbizioz» ekin zioten jaialdiaren bideari. «Euskal gizartean aldaketak, justizia eta erreparazioa beharrezkoak direla aldarrikatuz hamargarren ediziora heldu gara –aipatu zuten–, eta pozik esan dezakegu orain arteko urte guztietan egin dugun esfortzuak merezi izan duela. Preso eta iheslarien askatasunaren alde egin dugulako borroka. Eta gaur egun zuetako asko, gure herriko kaleetan zehar agurtzen zaituztegulako. Herriak arnasa har dezake zuek libre bazarete. Baina ezin dugu ahaztu: ez gaude denok, oraindik kide gehiegi ditugu ziegetan, erbestean, maite dituzten pertsonekin egon ezin diren lagun ugari. Horregatik jarraitu behar dugu lanean. Horregatik da beharrezkoa oraindik 40 Minutu Rock», gogorarazi zuten. «Gizartea bezala aldatuz joan da jaialdia bera ere. Espazioa berdina da, baina egun gazteak dira nagusi, belaunaldiak txandakatzen joan direlako», nabarmendu du Aitor boluntarioak. Segurtasuna, muntaketa, barra, artisten laguntza... den-dena boluntarioen lana da jaialdian. 500 lagunetik gora aritzen dira lanean, horietako bat, Aitor, durangarra, 60 urte ingurukoa. Landakon aurkitu dugu eguerdian; asteazkenean hasi ziren muntaketa lanekin eta, ordutik, gelditu gabe, jo eta fuego. Hamar edizio hauetan lanean jardun da ardura lanetan Aitor eta, hamarkada honetan zer aldatu den galdetzean, hona erantzuna: «Gizartea bezala aldatuz joan da jaialdia bera ere. Espazioa berdina da, baina egun gazteak dira nagusi, belaunaldiak txandakatzen joan direlako». Musika uholdea Naxker talde nafarra izan da larunbatean goiztiarrena, berak ireki baitu musika maratoia. Guk, Nafarroa 1512 taldea, Kataluniatik etorritako Les Testarudes-en ska, reggae eta soul-en nahasketa –emakumez osatutako taldeak dantza jarri gaitu–, Zeker, eta, bazkaldu ostean, Ezezez eta Marte Lasarte taldeak entzun ditugu, besteak beste. EH Sukarrako beteranoak, oholtzan. (Oskar MATXIN EDESA/FOKU) EH Sukarra beteranoaren ostean –‘10 urte gartzelan’ bezalako kanta ikonikoak gogoz kantatu dituzte bildutakoek–, Zea Mays igo da oholtzara. Hamar urte eta gero, kartelburu bezala itzuli da 40 Minutu Rockera Bilboko talde handia. Kenduta Landakon soinua ez dela perfektua, ezta gutxiago ere, kontzertua gozatzeko modukoa izan da. Zea Mays, aurtengo 40 Minutu Rockeko kartelburua. (Oskar MATXIN EDESA/FOKU) Ordu txikietara arte luzatuko den maratoian –Brigade Loco, Neomak edo Merina Gris bezalako taldeek osatu zuten egitaraua–, aldarrikapenerako tarte bat ere zabaldu da iluntzean, Harrera elkarteari eskaini zaion ekitaldi nagusian. Oholtzan, antzezpen formula erabilita, egun sarri ematen den egoera bat: herritar batek eta hirugarren graduan dagoen euskal preso batek kalean topo egiten dute. Presoak Martuteneko kartzelan lo egiten du, baina lan egitera ateratzen da kalera. Egoera horren aurrean, zera nabarmendu du presoak: «Lehen kilometroetan neurtzen zen elkartasuna. Milioika elkartasun keinu izan ditugu 40 minuturen truke. Orain hau dena aldatzen hasi behar dugu, elkartasuna hau guztia antolatu egin behar dugu. Etxerako sarea antolatu behar dugu!». «Gu bion solasaldia fikzioa da, baina, era berean, errealitate gordina –argitu dute oholtzatik, Harreraren izenean–. Kide pila bat ditugu egunerokoan kalea zapaltzen, isilean egunero espetxetik irteten, atzerritik ere itzuli dira batzuk, hamazazpi ditugu oraindik kanpoan... Errealitatea gordina da, presorik eta erbesteraturik gabeko herria izatera iritsita ere, kide askok biziarteko laguntza beharko dute». Eman dituzten datuen arabera, egun 105 euskal preso daude, eta horietatik 65 inguruk kalea zapaltzeko aukera dute; eskumuturrean gailu elektronikoa jarrita etxean bizi dira edo lotara joaten dira espetxera. Bestalde, kartzelaldi luzeen ondoko eraginei nola aurre egin? Hor Harrera elkartearen beharra ekarri dute gogora, eta bildutakoei babesa eta laguntza eskatu diote. Guk dantza, salto eta garagardo askoren ostean, eta ia ahotsik gabe, belarriak lehertzear, watt uholdearen ostean, agur esan diogu Landakori. Festa oraindik ere bukatu gabe da, ordea... Related News 40 Minutu Rock arranca en Durango con el aforo casi al completo Aktualitatea Etzakit, Leire Martinez, Soziedad Alkoholika, Neomak eta Celtas Cortos, Gasteizko jaietan Aktualitatea Etzakit taldeak bi elkartasun kontzertu iragarri ditu maiatzerako Seaska eta Harrerarekin Culture 'Laku bat orroka'-ren doinuan eginen du dantza Senpereko aintzirak Basque Country Andre Madalen, euskal emakume ahaldunduen adibide Basque Country «Que el 51% de los primeros médicos de la UPNA sean del ‘grupo fuerte’ del MIR es un sueño» Hi, Disconnect Naiz Contact Contact arreta@naiz.eus (+34) 943 50 60 10 Mediabask Contact Contact abonnements@mediabask.eus (+33) 09 75 12 97 02 Enter Enter your details to login Login with Google Forgot your password? Register