< BACK TO ARTICLES 
Ahanzturaren aurkako musika: Martxoaren 3koa gogoratzeko 50 abesti | Music | GAIAK
March 3, 2026 6 views

Welcome to Subscriber News
You have accessed a news of payment and have consumed a click of your personal account.
MAR. 03 2026 - 07:42h
Ion Salgado
Aktualitateko erredaktorea / redactor de actualidad
Ahanzturaren aurkako musika: Martxoaren 3koa gogoratzeko 50 abesti
1976ko martxoaren 3an, Gasteizko sarraskiaren berri izan ondoren, Lluis Llachek ‘Campanades a morts’ abestia sortu zuen sentitzen zuen amorrua erakusteko. Ordutik 49 abesti gehiago egin dira bost langileen hilketa salatzeko. Hona hemen ahanzturaren aurkako abesti batzuk.
Lluis Llach eta Martxoak 3ko elkarteeko kideak. (Jaizki FONTANEDA | FOKU)
Duela 50 urte, 1976ko martxoaren 3an, Espainiako Poliziak bost langile erail zituen Gasteizko Zaramaga auzoan. Egun horretan bertan Lluis Llachek aski ezaguna den ‘Campanades a morts’ abestia sortu zuen. Hala zioen: «Assassins de raons, de vides, que mai no tingueu repòs en cap dels vostres dies i que en la mort us persegueixin les nostres memòries». («Arrazoi eta bizien hiltzaileak, atsedenik ez izan inoiz, egun bakar batean ere, eta hiltzeko unean ere gure oroimenak atzetik izan ditzazuen»).
«Berria entzun nuenean amorrua sentitu nuen eta abestiaren lehenengo konpasak egin nituen», azaldu zuen duela sei urte Llackek berak Radio Vitoriari eskainitako elkarrizketa batean. «Franco hilda zegoenean eta erregimena irekitzea espero genuen une batean, frankismoaren azken hatsek indarkeria bera erabiltzeak eragiten zuen amorrua azaltzen saiatu nintzen», gaineratu zuen.
Ordutik hona abeslari askok salatu dute Gasteizko sarraskia. Izan ere, jada 50 abesti egin dira Martxoaren 3ko biktimak gogoratzeko. Azkenak ‘Am3ts Berriak’ du izena, Karmele Jaiok eta Idoia Asurmendik eginda.
Idazle gasteiztarrak otsailaren 5ean egindako aurkezpenean aitortu zuenez, Llachen abestia kontuan izan zuen letra idazterakoan. «Kanta hori min kolektiboaren adierazpena izan zen, eta 50 urte igarota nahi nuen abestia itxaropen kolektiboaren adierazpena izatea. Heriotza iragartzen zuten kanpai horiek bihurtu dira bizitza iragartzen duten kanpaiak», adierazi zuen.
Llach eta Jaioren abestiez gain 48 kanta egin dira gutxienez, estilo ezberdinetakoak, 1976ko hura gogoan hartuta. Pepe Taranto Moron flamenko-kantariak kopla bat eskaini zien Gasteizko langileei. Eta gauza bera egin zuten Gorka Knorrek, Juango Urangak, Sabin Salaberrik, A Tempok, Adebanek, Koskak, Zaramak, Harlemek, The Lutok, Miel de Hielek, Kuraiak, Mossin Nagantek, Betagarrik, Uraitz Soubiesek, Silikonayk, Xuorumek, Hachazok, Rockainak, El Trono de Judasek, Ze Esatek! eta Izaki Gardenak taldeak, beste beste.
Halaber, Los Chicos del Maiz, Habeas Corpus, More Too, Oliba Gorriak, Resaca Jackson, Kike Cosgaya & José Blanco, Soziedad Alkoholika, Kodigo Norte, Acera, Inurri Gorri, Giante, Errekaleor Bizirik!, Azken Hatsa, M.D.Man, Jon Garai, Republica del Miedo, Handicap eta El Callejon de Cachan taldeak batu dira oroimen ariketa honetara.
Eta astearte honetako mobilizazioaren amaieran Resu Ansorenak (Koiuntura + arte) egindako abestia joko dute. Alberto Friasek idatzi du letra. ‘Cada 3 de Marzo’ du izena. Memoria bizirik mantentzeko abestia da. Ahanzturaren aurkako musika.
Related News
Martxoak 3, mende erdia igarota Gasteizko herriak ahantzi ez duen eguna
Music
Ahanzturaren aurkako musika: Martxoaren 3koa gogoratzeko 50 abesti
Culture
'Laku bat orroka'-ren doinuan eginen du dantza Senpereko aintzirak
Aktualitatea
Etzakit taldeak bi elkartasun kontzertu iragarri ditu maiatzerako Seaska eta Harrerarekin
Science and Technology
Tinder e identidad visual: un estudio revela los nueve tipos de fotos de perfil de los usuarios
Aktualitatea
Izarok ‘sormen tailer’ handi bihurtuko du Ficoba ‘Arkitektura’ diskoaren bira hasieran
Hi,
Disconnect
Naiz Contact
Contact
arreta@naiz.eus
(+34) 943 50 60 10
Mediabask Contact
Contact
abonnements@mediabask.eus
(+33) 09 75 12 97 02
Enter
Enter your details to login
Login with Google
Forgot your password?
Register
Original source
Read original article on Naiz.eus