< BACK TO ARTICLES 
Aitatasuna eta immigrazioa Tokion | Culture | Naiz
March 18, 2026 6 views

Welcome to Subscriber News
You have accessed a news of payment and have consumed a click of your personal account.
MAR. 18 2026 - 20:00h
Gaizka Izagirre
Zinema eta telesail kritikaria
Aitatasuna eta immigrazioa Tokion
UNE PART MANQUANTEEstatu frantsesa, 2024. 98’. Zuzen.: Guillaume Senez. Gidoia: Guillaume Senez, Jean Denizot. Akt.: Romain Duris, Judith Chemla, Mei Cirne-Masuki. Musika: Olivier Marguerit. Argaz.: Elin Kirschfink.
‘Une part manquante’ filmeko protagonistak. (Haut et Court)
Bi urteko atzerapenaren ostean iritsiko da Guillaume Senez zuzendutako ‘Une part manquante’ filma.Romain Duris, Judith Chemla eta Mei Cirne-Masuki aktoreak ditu protagonista, eta filma Sevillako eta Torontoko zinemaldietan estreinatu ostean iritsiko da zinemetara. Istorioa Tokion girotua dago eta benetako testigantzetan inspiratua dago.Egunero, Jayk bere taxia gidatzen du Tokioko kaleetan zehar, Lily alabaren bila. Bederatzi urte daramatza Lily ikusi gabe, familiako gatazka baten ondorioz. Amore eman eta Estatu frantsesera itzultzeko prestatzen ari denean, Lily bere taxira igoko da… baina ez du aita ezagutzen. Galdutako denbora berreskuratzeko asmoz, Jayk bere askatasuna arriskuan jarriko du Japoniako kaleetan zehar egindako ihesaldi batean. Ustekabeko topaketa gisa hasten dena, sistemaren eta ahanzturaren aurkako lasterketa bihurtuko da.Pelikulak ez du aitatasuna soilik lantzen; immigrazioaren gaia ere presente dago. Horri buruz, zuzendariak azaldu du: «Nire hasierako ideia beste herrialde aberatsago batera doan atzerritar baten istorioa kontatzea zen, hizkuntza, erlijio eta kultura desberdinekin. Pelikularen gai nagusia agerikoa da –Japonian banandu ondoren seme-alaben zaintzaren egoera–, baina obrak beste gai oso garrantzitsu bat ere jartzen du agerian: alteritatea. Kasu honetan, frantziar bat egoera zehatz honetan, baina ohituta gaude horrelako istorioetan protagonista afrikarrak, hegoamerikarrak edo Ekialdeko herrialdeetako pertsonak izatera. Neure buruari galdetu nion ea egongo ote zen gauzak beste modu batera esploratzeko modurik, ikusle batek, ni bezalakoa, beraiekin identifikatu ahal izateko».
Basque Country
CCOO no portará el testigo de Korrika tras considerar AEK que es «incompatible»
Basque Country
Hallan muerto al alcalde saliente de Bildoze-Onizepea, derrotado en los comicios
Basque Country
Auzapezen kontrako zigorraren eskutik, aldaketa franko baieztatu ditu lehen itzuliak
Economy
La potente movilización del 17M relanza el debate sobre un salario mínimo vasco
Basque Country
Gogora expedienta a Falange cinco meses después del 12-O y tras denuncia memorialista
Hi,
Disconnect
Naiz Contact
Contact
arreta@naiz.eus
(+34) 943 50 60 10
Mediabask Contact
Contact
abonnements@mediabask.eus
(+33) 09 75 12 97 02
Enter
Enter your details to login
Login with Google
Forgot your password?
Register
Original source
Read original article on Naiz.eus