Skip to main content
< BACK TO ARTICLES

Algoritmoa, egia eta justizia hausnarketagai, Urtzi Urkizu eta Agustin Arrietaren lan berrietan | Culture | Naiz

March 12, 2026 1 views
Algoritmoa, egia eta justizia hausnarketagai, Urtzi Urkizu eta Agustin Arrietaren lan berrietan | Culture | Naiz
Welcome to Subscriber News You have accessed a news of payment and have consumed a click of your personal account. MAR. 12 2026 - 12:13h Aitor Agirrezabal Aktualitateko erredaktorea / Redactor de actualidad Algoritmoa, egia eta justizia hausnarketagai, Urtzi Urkizu eta Agustin Arrietaren lan berrietan Urtzi Urkizuren ‘Streaming aroa’ eta  Agustin Arrietaren ‘Manifestu filosofikoa’ liburuak aurkeztu dituzte ostegun honetan. Algoritmoa ulertu eta honen menpetik ihes egiteko tresnak eskaintzen ditu lehenak eta egungo testuinguruan «filosofiaren ezinbesteko zeregina» defendatu bigarrenak. Urtzi Urkizuren ‘Streaming aroa’ eta Agustin Arrietaren ‘Manifestu filosofikoa’ liburuak aurkeztu dituzte. (Jon URBE | FOKU) ‘Streaming aroa’ eta ‘Manifestu filosofikoa’ liburuak aurkeztu ditu Alberdania argitaletxeak ostegun honetan. Bi liburuen editore izan den Aritz Galarragak, eta Urtzi Urkizu eta Agustin Arrietak egileek parte hartu dute bertan. Plataformak, algoritmoa, egia eta justiza bezalako kontzeptu berri zein zaharrak aztertu dituzte egungo testuinguruan. Pantailen atzean zer dagoen ulertu, euskarak mundu horretan duen tokia eta ikusleari algoritmoaren menpetik ihes egiteko tresnak eskaintzea du xede Urkizuren saiakerak. Izan ere, hamarkada bete da Netflix streaming plataforma mundu osoan, Euskal Herria barne, zabaldu zenetik. Euskal Herrian ere erraz zabaldu zen, eta herritarren parte handi bat bere atzaparretan murgildu da. Horrek kontsumo ohituretan aldaketa nabarmenak ekarri ditu. Honen ifrentzua eta funtzionamendua aztertu ditu kazetariak. «Irakurlea plataforma horiek beste modu batera begiratzera eta beste modu batera kontsumitzera gonbidatu nahi du», azaldu du Galarragak. Zentzu horretan, lanak «ez duela bakarrik gaurko errealitatea egiten, baizik eta etorkizunari begira zer egin daitekeen» ere aztertzen duela aurreratu du. «Oinarrian kazetaritza testu bat da», azaldu du Urkizuk berak. Tartean oroitzapenak eta iritziak txertatu baditu ere, azken 10 urteetako hemeroteka ere baliatu du. «Liburu honetan Netflix erraldoiari eta Estatu Batuetatik iritsi diren beste plataforma handiei erreparatu diet. Hain zuzen ere, Euskal Herriko etxeen lautik hirutan gutxi gorabehera Netflixen edukiak ikusten dituztelako». Bertan euskarak duen presentzia ere aztertu du Urkizuk. Algoritmoaren arriskuak Plataforma hauek, askotan, modu pasiboan kontsumitzen dira. Gauean, etxean, nekatuta, sofan botata eta pentsatzeko gogorik gabe. Hor, algoritmoak pisu handia hartzen du eta honek eskainitako kontsumitzen da. «Algoritmoak beharrezkoak dira plataformek funtziona dezaten. Milaka eduki daude katalogoetan eta erabiltzailearentzat ezinezkoa da guztia kudeatzea. Baina badira arriskuak. Ez da ahaztu behar plataformek helburutzat bezeroak atxikitzea dutela eta beti sustatuko dituzte gehiago ikusteko aukera duten edukiak», azaldu du. Horregatik algoritmo sistema horiek nola landu eta perfekzionatu dituzten aztertu du Urkizuk. Horren aurrean «leihoa irekitzeko beharra» defendatu du. Eta algoritmoaz gain, euskarak duen presentziari ere tartea eskaini dio. Horretarako Gaizka Aranguren kazetariei eta ekoizleak duela bost urte esan zuen esaldi bat bere egin du. «Pantailetara iritsiko ez den kultura edo hizkuntza galdu egingo da. Eta 2026an oso ageriko da horik hizkuntz minorizatu gisa. Hil ala bizikoa da euskarak hainbeste kontsumo ordu berenganatzen dituzten plataforma horietan tokia egitea». Filosofiaren garrantzia Arrietaren lanak, berriz, «informazioaren anabasaren garaian, filosofiaren ezinbesteko zeregina» aldarrikatzen du, «gure oraina ulertu eta etorkizun justuagoak irudikatzea». Eta «orientatzea, argitasuna ematea eta etorkizuna pentsatzeko tresnak eskaintzea» jarri dituzte jomuga gisa. Ezagutza eta balio etiko-politikoen inguruan jarduten da lana. Zentzu horretan, garai hauetan «tsunami antzeko batean informazio ikaragarria jasotzen dugula» nabarmendu du. «Usteak, iritziak, sinesmena dabiltza bolo-bolo sare legearen baitan». Horren aurrean, baina, filosofiaren ikuspuntutik ezagutzak eskatzen duen «zaintza lan handi bat» aldarrikatu du, iritzia eta ezagutzaren arteko aldea nabarmenduz. «Publizitatean indartsua den horren iritzia iristen da ezagutza gisa ulertzera», hausnartu du. Koherentzia, kritika eta autokritika defendatu ditu horren aurrean. Izan ere, Arrietaren aburuz, «egiaren inguruan dauden balio horiek gutxiesten ari dira» eta Internetek garrantzi handia hartu du joko horretan. Lanean, hau dela-eta, «egia eta jusztizia» lehenestearen beharra nabarmentzen du. Bizkaia Desaparecido el exalcalde de Ispaster en la costa de Mendexa Basque Country «Que alguien se apunte y recurra, es gratis»; sabotaje euskaráfobo a una OPE de Errenteria Gipuzkoa Fallece el corredor de montaña legazpiarra Jokin Uribetxeberria en el monte Korosti Basque Country UPN propone derogar la Transitoria Cuarta porque «el independentismo está creciendo» Basque Country Incautados 27 kilos de angula viva en la operación policial llevada a cabo en Usurbil Hi, Disconnect Naiz Contact Contact arreta@naiz.eus (+34) 943 50 60 10 Mediabask Contact Contact abonnements@mediabask.eus (+33) 09 75 12 97 02 Enter Enter your details to login Login with Google Forgot your password? Register