< BACK TO ARTICLES 
Almodovar | Culture | Naiz
March 18, 2026 5 views

Welcome to Subscriber News
You have accessed a news of payment and have consumed a click of your personal account.
MAR. 18 2026 - 20:00h
Gaizka Izagirre
Zinema eta telesail kritikaria
Almodovar
Pedro Almodovarren zinema ez nuela gustuko aldarrikatu dut urte askotan. Aitortu behar dut, hala ere, nire epaia bere filmografiaren ezagutza nahiko anekdotikoan oinarritzen zela. Azken bi urteotan, ordea –agian jakin-minak bultzatuta, edo neure burua gezurtatzeko irrika–, bere obran sakonago murgiltzea erabaki dut. Eta hona hemen zuzenketa: erabat oker nengoen. Zaila da Almodovarren pelikularik garrantzitsuenez edo gehien harritu nautenez hitz egitea. Izan ere, argi dago bere filmografiara hurbiltzea unibertso propio batera sartzea dela. Elkarren artean oso ezberdinak diren filmak dira, baina guztiek obsesio berarekin egiten dute topo: desioa, identitatea, memoria, eta gehiegikeria emozio bihurtzeko duen modu berezi hori. Gaur ‘Amarga Navidad’ iritsiko da zinemetara. Itxura guztien arabera, berriro ere lurralde ezagunak arakatuko ditu: pasio deserosoak, tentsiopean jarritako familia-loturak eta hain berea duen samurtasunaren eta ankerkeriaren arteko nahasketa hori. Bere ibilbideak zerbait erakutsi badu, film bakoitza aurrekoekin etengabeko elkarrizketan ari dela da, errepikapenetan inoiz erori gabe. Ez dakit film hau bere ibilbideko garrantzitsuenetako bat izango den, ala hamarkadetan zehar eraikitzen ari den mosaiko horretako beste pieza bat besterik ez. Dakidana da jada ez naizela bere zinemara mesfidantzaz hurbiltzen, gogoz baizik.
Basque Country
CCOO no portará el testigo de Korrika tras considerar AEK que es «incompatibile»
Economy
La potente movilización del 17M relanza el debate sobre un salario mínimo vasco
Basque Country
Hallan muerto al alcalde saliente de Bildoze-Onizepea, derrotado en los comicios
World
La Guardia Revolucionaria iraní asegura que matará a Netanyahu «si es que sigue con vida»
Basque Country
Auzapezen kontrako zigorraren eskutik, aldaketa franko baieztatu ditu lehen itzuliak
Hi,
Disconnect
Naiz Contact
Contact
arreta@naiz.eus
(+34) 943 50 60 10
Mediabask Contact
Contact
abonnements@mediabask.eus
(+33) 09 75 12 97 02
Enter
Enter your details to login
Login with Google
Forgot your password?
Register
Original source
Read original article on Naiz.eus