Skip to main content
< BACK TO ARTICLES

Amaia Hennebuttek egin du Euskal Kontalaritzaren Eguneko mezua | Culture | Naiz

March 20, 2026 5 views
Amaia Hennebuttek egin du Euskal Kontalaritzaren Eguneko mezua | Culture | Naiz
Welcome to Subscriber News You have accessed a news of payment and have consumed a click of your personal account. MAR. 20 2026 - 11:22h Naiz Amaia Hennebuttek egin du Euskal Kontalaritzaren Eguneko mezua Amaia Hennebutte idazle eta ilustratzaileak, egun Senpereko Kiribil arte konpainiaren zuzendari artistikoa, «euskal ipuin-kontalariek gure kultura eta gure hizkuntza irauten lagundu dutela» gogorarazi nahi izan du ostiral honetan, martxoak 20, Ahozkotasunaren Nazioarteko Egunean. Amaia Hennebutte ilustratzaile eta idazlea. (Guillaume FAUVEAU) Martxoak 20an ospatzen den Nazioarteko Ahozko Kontalaritzaren Egunean, aurtengo euskal kontalaritzaren mezua Amaia Hennebutte kontalari, idazle eta ilustratzaile lapurtarrak idatzi du. Azken urteetan bezala, hilabete hauetan burutzen ari den Ahoz-Aho nazioarteko jaialdiaren eskutik dator mezua eta, horrela, euskal kontalaritzak nazioartean gero eta hedapen handiagoa duen egunari bere aportazioa egin nahi izan dio. Arrasaten ospatuko da ostiral honetan Nazioarteko Ahozko Kontalaritzaren Eguna, jaialdiaren egitarauaren barnean, eta ekitaldi horretarako idatzi du Hennebuttek mezua. «Zerk egiten gaitu gizaki? Zerk definitzen gaitu gizaki gisa? Zerk bereizten gaitu beste izaki bizidunengandik? Elkarrekin emozioak sentitzeko gaitasunak. Ez arte elitista, museoetako erakusleihoetan erakusten den artea, eta fanfarria handiz aurkezten dena... baizik eta guztion eskura dagoen zuzeneko artea», dio idazle eta ilustratzaile lapurtarrak. Aurtengo Urrezko Kalabaza nagusia Kike Amonarrizek jasoko du Gogora ekarri nahi izan du ere euskal kultura «betidanik» oinarritu dela ahozko tradizioan, «eta horrela iraun du mendeetan zehar. Euskal ipuin-kontalariek gure kultura eta gure hizkuntza irauten lagundu dute». Eta aipatu du bere esperientzia artistiko ederrenetakoa, Libanon egindako ipuin kontaketa bat izan zela 2018an, Kiribil konpainia Siriako mugara abiatu zenean ‘Gizar Larrialdi Kultura’ proiektuaren barnean, siriar errefuxiatu kanpamendu batean ipuinak kontatzeko. Ahoz Aho jaialdiko kartela. (NAIZ) «Ahozkotasuna behar ezinbestekoa zela baieztatu nuen orduan», dio. Ehun bat errefuxiatu siriar zituzten parean eta zalantzak izan zituen: «‘Zer egiten dut nik hemen, hain jende traumatizatuaren aurrean, istorioak kontatzeko gogoarekin?’... Baina, lehenengo segundoetan, sentitu nuen –jarraitzen du–. Sentitu nuen gizon-emakume hauek, nahiz eta bizipen, kultura eta hizkuntza oso desberdinak izan, gurekin bat egiten zutela osoki. Haien begiek asko esaten zuten, haien entzute isilak oihu egiten zuen: gurekin guztiz inplikatuta zeuden, eta elkarrekin istorioetan zehar bidaiatu genuen. Guztiok sentitu genuen azkarki: tarte poetiko honetan, betiko anai-arrebak ginen. Elkarrekin emozioak bizitzeko gaitasuna, besteak beste, arteari esker». Ahoz Aho jaialdiaren amaiera gisa, urtero bezala, martxoaren 28an Euskal Kontalarien Eguna ospatuko da Tolosan. Egun horretan, mahai inguru eta kontaketa saio bat egiteaz gain, Urrezko Kalabazak banatzen dira. Aurtengo Urrezko Kalabaza nagusia Kike Amonarrizek jasoko du.  Basque Country CCOO no portará el testigo de Korrika tras considerar AEK que es «incompatible» Basque Country Hallan muerto al alcalde saliente de Bildoze-Onizepea, derrotado en los comicios Economy La potente movilización del 17M relanza el debate sobre un salario mínimo vasco Nafarroa La Policía española detiene a cuatro personas para justificar sus cargas en el Sadar Basque Country Mensaje a Pradales en Gasteiz: «O se está con los trabajadores de Tubos o con los oligarcas» Hi, Disconnect Naiz Contact Contact arreta@naiz.eus (+34) 943 50 60 10 Mediabask Contact Contact abonnements@mediabask.eus (+33) 09 75 12 97 02 Enter Enter your details to login Login with Google Forgot your password? Register