Skip to main content
< BACK TO ARTICLES

Amodioaren memoriaren kapritxoak bildu ditu Joxean Agirrek ‘Mio marito deitzen zion’ eleberrian | Culture | Naiz

March 10, 2026 3 views
Amodioaren memoriaren kapritxoak bildu ditu Joxean Agirrek ‘Mio marito deitzen zion’ eleberrian | Culture | Naiz
Welcome to Subscriber News You have accessed a news of payment and have consumed a click of your personal account. MAR. 10 2026 - 10:56h Martxelo Diaz Aktualitateko erredaktorea / Redactor de actualidad Amodioaren memoriaren kapritxoak bildu ditu Joxean Agirrek ‘Mio marito deitzen zion’ eleberrian ‘Mio marito deitzen zion’ (Elkar) eleberria idatzi berri du Joxean Agirrek. Iraganeko amodioaren memoria biltzen ditu bi gizon traketsen historia kontatuz, idazle zahar eta ospetsua, alde batetik, eta idazlea izan nahi duen kazetari bekaduna, bestetik. Desberdintasunen gainetik, traketsak dira biak. Joxean Agirre, liburu berria eskuetan duela. (Andoni CANELLADA | FOKU) Bi pertsonaiaren talka jasotzen du Joxean Agirrek ‘Mio marito deitzen zion’ (Elkar) eleberrian. Alde batetik, Agirrezabal izenekoa. Erregresioak dituena, burua galtzen duena eta atzera begiratzen duena. Idazle zaharra, ospetsua eta txotxeatzen hasia dena. Bestalde, ‘Berria’-n bekadun lanean hasi den kazetaria, idazle izateko asmoa duen gaztea.  «Gizonezko parodikoak ditut gustoko. Ni bezalakoak. Dena den, ez da autofikzioa», esan du Agirrek, bere nobelen irakurleak ere profil horretakoak izan daitezkela gaineratuz. «Nire nobelak irakurtzen dituztenak ez dira gizon seguruak eta zalantzarik gabekoak izango», gaineratu du. Gizon traketsak, emakume boteretsuak Gizonen trakestasunaren adibide, ‘Berria’-ko bekaduna eguneroko bizimoduan koldarra dela azaldu du. Baina ordenadore aurrean adoretsu bilakatzen da, elkarrizketa faltsu bat egiteraino. Erredakzioan esandakoarekin animatuta edo, ligatzeko ikastaro batera apuntatzen da bekaduna. Bertan, gizon arrakastatsua eta zalantzarik gabekoa topatzen du, harroa. «Nik galtzaileen alde egiten dut», adierazi du Agirrek. Gizon trakets hauen alboan emakume superboteretsuak azaltzen dira, oso enpoderatuak. Hasierako lanetan emakumeak ez zirela horrela azaltzen esan izan diotela azaldu du Agirrek. Modu inkontzientean feminismoaren eragina jaso duela onartu du. Umorea Umorea lan honetan erabili duen tresna dela azaldu du. Zuhaitz Gurrutxagaren bidea kontuan izan duela esan du, gauza asko pairatu eta sufrimendu latza pasa ondoren umorea erabiltzen duena. «Umorea beti defentsa bat da», gaineratu du. Tituluari buruz, Agirrezabal pertsonaia bere bizitzaren azken urteak Pariseko zahar etxean ematen dituela eta emakume italiar batek mio marito deitzen ziola esan du. Kontaketa nagusi honek bukaera tristea duela aurreratu du. Biak trakets xamarrak dira eta emakumeen beharra dute. Egin dutena gogoratzeko ere arazoak dituzte eta alboan dituzten emakumeek kontatzen dute egin dutena. Horrelakoak gertatzen direla azaldu du Agirrek, eta Juan Luis Goenagaren eta Mikel Laboaren kasuak ekarri ditu gogora. Oroitzapenak Askotan gauzak ez ditugu gertatu ziren moduan oroitzen eta beharbada gertatu ez zirenak ditugu gogoan. Adin batetik aurrera horrelakoak gertatu ohi direla diote eta amodioan bizitzan tronkalak diren maitaleak baino askotan periferikoak direnak gogoratzen omen ditugu. «Ez dakit hori erabat egia den ere», adierazi du Agirrek. Donostian egin duten aurkezpenean, emazteak Agirreri lan honetan, aurrekoetan ez bezala, «ezer ez dela soberan» esan ziola bota du idazleak. Lan ugariren ondoren «idazten ari naizela» dirudiela gaineratu du.  ‘Mio marito deitzen zion’ eleberrian lantzen duen gaia Agirrerentzat berria izan dela azaldu du. Aurreko nobelen ondoren zerbait desberdina behar zuela onartu du. «Memoriaren kapritxoak jasotzen dira, gauza politak. Ez dauka bizitza errealarekin zerikusi handirik. Literaturak badauka bere txokoa», esan du. Liburuaren portadarekin gustora gelditu da. «Trenean irakurtzeko modukoa da, jendeak ikus dezan». Gipuzkoa Fallece el corredor de montaña legazpiarra Jokin Uribetxeberria en el monte Korosti Basque Country Una trifulca de bar que ha durado 10 años: se cumple la última condena por el ‘caso Altsasu’ Basque Country Denuncian desatención en una residencia de Bizkaia: una usuaria ha iniciado acciones judiciales World Irán advierte de nuevas armas, ataque a «gran escala» en Teherán: lo último de la guerra Osasuna Una marcha a El Sadar denuncia las cargas policiales y pide el cese de la delegada del Gobierno Hi, Disconnect Naiz Contact Contact arreta@naiz.eus (+34) 943 50 60 10 Mediabask Contact Contact abonnements@mediabask.eus (+33) 09 75 12 97 02 Enter Enter your details to login Login with Google Forgot your password? Register