Skip to main content
< BACK TO ARTICLES

Amodiozko oroitzapenen kapritxoak bildu ditu Joxean Agirrek azken eleberrian | Culture | GARA Euskal Herriko egunkaria

March 11, 2026 1 views
Amodiozko oroitzapenen kapritxoak bildu ditu Joxean Agirrek azken eleberrian | Culture | GARA Euskal Herriko egunkaria
Welcome to Subscriber News You have accessed a news of payment and have consumed a click of your personal account. MAR. 11 2026 MARTXELO DIAZ Amodiozko oroitzapenen kapritxoak bildu ditu Joxean Agirrek azken eleberrian «Mio marito deitzen zion» (Elkar) eleberria idatzi berri du Joxean Agirrek. Iraganeko maitasun istorioen oroimena biltzen du, bi gizon traketsen historia kontatuz. Idazle zahar eta ospetsuarena, batetik, eta idazlea izan nahi duen kazetari bekadunarena, bestetik. Desberdintasunen gainetik, baldarrak dira biak. Joxean Agirre, Donostian, «Mio marito deitzen zion» eleberria eskuan. (Andoni CANELLADA | FOKU) UMOREAEleberri honetan umorea babes gisa darabilela esan zuen Joxean Agirrek. Bizitzan pairatutakoaren aurrean «umorea beti defentsa bat» dela nabarmendu zuen idazleak. Bi pertsonaiaren arteko talka jasotzen du Joxean Agirrek “Mio marito deitzen zion” (Elkar) eleberrian: batak, Agirrezabal izenekoak, erregresioak ditu, burua galtzen du eta atzera begiratzen du. Idazle zahar eta ospetsua da, txotxatzen hasia. Bestea, berriz, “Berria”-n bekadun lanean hasi den kazetaria da, idazlea izateko asmoa duen gaztea. «Gizonezko parodikoak ditut gustuko. Ni bezalakoak. Dena den, ez da autofikzioa», esan zuen Agirrek, eta bere nobelen irakurleak ere profil horretakoak izan daitezkeela gaineratu zuen: «Nire nobelak irakurtzen dituztenak ez dira gizon seguru eta zalantzarik gabekoak izango». GIZON TRAKETSAK Gizonen trakestasunaren adibide, “Berria”-ko bekaduna eguneroko bizitzan koldarra dela esan zuen. Ordenagailu aurrean, ordea, adoretsu bilakatzen da, elkarrizketa faltsu bat egiteraino. Erredakzioan esandakoarekin animatuta edo, ligatzeko ikastaro batera apuntatuko da bekaduna. Bertan, gizon arrakastatsu eta zalantzarik gabea topatzen du, harroa. «Nik galtzaileen alde egiten dut», adierazi zuen Agirrek. Gizon baldar horien alboan, emakume superboteretsuak azaltzen dira, oso ahaldunduak. Hasierako lanetan emakumeak ez zirela horrela agertzen esan omen diote Agirreri. Modu inkontzientean feminismoaren eragina jaso duela onartu zuen. UMOREA lan honetan tresna gisa erabili omen du. Zuhaitz Gurrutxagaren bidea kontuan izan du, gauza asko pairatu eta sufrimendu latza pasatu ondoren umorea erabiltzen duena. «Umorea beti defentsa bat da», gaineratu zuen. Izenburuari buruz galdetuta, Agirrezabal pertsonaiak bere bizitzako azken urteak Pariseko zahar etxe batean ematen dituela eta emakume italiar batek «mio marito» deitzen diola esan zuen. Kontakizun nagusi horrek bukaera tristea duela aurreratu zuen. Trakets samarrak dira biak eta emakumeen beharra dute. Egin dutena gogoratzeko ere arazoak dituzte eta alboan dituzten emakumeek kontatzen dute haiek egin dutena. Horrelakoak benetan gertatzen direla esan zuen Agirrek, eta Juan Luis Goenagaren eta Mikel Laboaren kasuak ekarri zituen gogora. OROITZAPENAK Askotan gauzak ez omen ditugu gertatu ziren moduan oroitzen eta akaso gertatu ez zirenak ditugu gogoan. Antza, adin batetik aurrera halakoak gertatzen dira eta amodioan «bizitzan tronkalak diren maitaleak baino, askotan periferikoak» gogoratzen omen ditugu. «Ez dakit hori erabat egia den ere», egin zuen zalantza Agirrek. Atzo Donostian egindako aurkezpenean, idazleak emazteak esan diona kontatu zuen: hain zuzen, eleberri honetan, aurrekoetan ez bezala, «ezer ez dagoela sobran». Lan ugariren ondoren, «idazten ikasten ari naizela dirudi», gaineratu zuen. Agirreren esanetan, “Mio marito deitzen zion” eleberrian lantzen duen gaia berarentzat berria da. Aurreko nobelen ondoren bestelako zerbait behar zuela onartu zuen. «Memoriaren kapritxoak jasotzen dira, gauza politak. Ez dauka bizitza errealarekin zerikusi handirik. Literaturak badauka bere txokoa», esan zuen. Azkenik, liburuaren azalarekin gustura dagoela esan zuen. «Trenean irakurtzeko modukoa da, jendeak ikus dezan». Topics of the day «La decisión de restaurar en el trono a Reza Pahlevi es de Israel» Euskal Herria «Que el 51% de los nuestros esté en el ‘grupo fuerte’ del MIR es un sueño» Topics of the day «Unea da kulturgintzan sortutako kontraesanei aterabide bat emateko» Euskal Herria El PNV se ha renombrado «abertzale y euskaldun» en diciembre de 2025 Topics of the day «Tenemos que lograr que las niñas se quieran y que hagan lo que quieran» Hi, Disconnect Naiz Contact Contact arreta@naiz.eus (+34) 943 50 60 10 Mediabask Contact Contact abonnements@mediabask.eus (+33) 09 75 12 97 02 Enter Enter your details to login Login with Google Forgot your password? Register