Skip to main content
< BACK TO ARTICLES

«‘Andereño’-ren memoria ariketa oso bizirik dago egungo gerra giroagatik» | Culture | Naiz

April 30, 2026 1 views
«‘Andereño’-ren memoria ariketa oso bizirik dago egungo gerra giroagatik» | Culture | Naiz
Welcome to Subscriber News You have accessed a news of payment and have consumed a click of your personal account. APR. 30 2026 - 05:09h Amaia Ereñaga Erredaktorea, kulturan espezializatua Interview Miren Larrea Anita Maravillas konpainiaren partaidea «‘Andereño’-ren memoria ariketa oso bizirik dago egungo gerra giroagatik» Gazte eta helduentzako txotxongilo-antzerkian espezializatutako Anita Maravillas talde beteranoaren fundatzaile eta partaidea da Miren Larrea zornotzarra. Beraien ‘Andereño’ Max sarietarako izendapen gehien dituen euskal ikuskizuna da, hiru ataletan finalista baita. Miren Larrea zornotzarra. (Marisol RAMIREZ | FOKU) Max Sariek 29. edizioko lehiaketan parte hartuko duten 22 kategorietako finalistak eman zituzten ezagutzera apirilaren 28an. Arte eszenikoei dagokienez, Estatu mailan ematen diren sari ospetsuenak dira hauek eta aurtengo edizioan izena eman zuten 512 ikuskizunetatik 34 muntaia baino ez dira iritsi azken fasera. Irabazleak ekainaren 1ean jakinaraziko dira, Meridako Erromatar antzokian egingo den galan. Han egongo dira Anita Maravillas&Portal 71 talde beteranoko partaideak ‘Andereño/La Maestra/La mestra’ (katalanez eta gaztelaniaz egiten baitute ere) euskal ikuskizunen artean izendapen gehien lortu duelako; hiru zehazki: Haur, gazte edo familia ikuskizun onena; Musika zuzendaritza onena, Fran Lasuenentzat, eta Argiztapen diseinu onena, Ion Chavezentzat. «Andereñoek egiten zuten lanez hitz egiten digu antzezlanak eta baita ere helduek egindako gerra horrek nola eragiten duen umeengan» Horiez gain, Durangon errotutako Ganso & Cía clown-ek Kaleko ikuskizun onenaren Max saria irabaz dezake ‘Welcome & Sorry’ lanarekin eta Nafarroako Las Nenas Theatre konpainiako ‘Torcidxs’ lana, Ana Sagues eta Cristina Tomasekin, Errebelazio ikuskizun onenaren sarirako finalista da. Konpainia txikia da Anita Maravillas, baina ibilbide luzekoa. Lau buruko nukleoa eta kolaboratzaile asko ditu, baina muinean Miren Larrea zornotzarra eta Valentina Raposo txiletarra daude. Konpainia 2005ean sortu zuten Bartzelonan eta, Euskal Herrira itzulitakoan, Portal 71rekin hasi ziren elkarlanean, produkzioa haiek eraman zezaten. Ia bi hamarkadako ibilbidean hainbat aitortza jaso dituzte: 2021eko Feten jaialdian titereekin egindako ikuskizun onenaren saria eman zieten eta 2022. urtean Arte Eszenikoen Max Sarietako finalista izan ziren. 2026an berriz finalistak dira, eta ezuste alai hori jakin berritan harrapatu genuen Larrea. ‘Andereño’-rekin memoria historikoa dute ardatz, Errepublikako herri txikietako maistren lana gogora ekarrita. Zer suposatzen du Max sarietan finalista izatera iristea? Aitormena, suposatzen dudanez, baina batez ere, ikusgarritasuna, ezta? Bi alde horiek ditu, azkenean baduelako berme bat. Horrelako leku batean zaudenean edo, gertatu zaigun bezala, feria batek saria ematen dizutenean, zure izena ezagunagoa egiten da eta lekuetara heltzen zara horrelako berme puntu batekin, zure lanak duelako kalitate bat edo. Lana lortzeari begira positiboa da, betiere hurrengo lanetan zureari begiratzeko gogo edo kuriositate gehiago pizten duelako. ‘Andereño’ memoria historikoari lotuta dago. Munduan gauzak dauden moduan ikusirik, ez dakit antzezlanaren muina ‘handitzen’ joan ote zaizuen? Ba, begira, lehenengo aldia da hau gertatu zaiguna. Guk 2023ko urrian estreinatu genuen eta, lanketa prozesua egiten ari ginenean, guretzako memoria historiko ariketa bat zen, berez. Horretaz hitz egiten digulako; hau da, andereñoek eskoletan umeekin egiten zuten lan pedagogikoaz hitz egiten zigun eta nola gure herrian emandako gerra horrek, helduek egindako gerra horrek, nola eragiten duen umeengan. Hori guztia, ipuin tankeran eta fabula kode batetik ikusita. Oso erakargarria zen, baina, berez, oroitzapen edo memoria historiko ariketa bat zen. Eta bat-batean, azken hiru urte hauetan lan hori publikoarengan oso bizirik dagoela nabaritu dugu, dagoen testuinguru nazioartekoagatik eta, gu ere, gizarte bezala, egiten ari garen bidaia horregatik eta baita umeak eskoletan... guztiei gerrek, genozidioak, guzti horiek mugiarazten dizkigute barrenak. Eta eserlekuan zaudenean presente daukazu zer egiten ari garen. Guretzako ere ibilbide desberdina izan da, oso bizia egon baita eta nik uste publikoak ere jaso izan duela hori. Euskal Herrian ikusi da lan hau, baina hemendik kanpo ere, Katalunian esaterako. Bai, Estatu osotik ibili izan gara eta Katalunian lan asko egiten dugu. Kontuan izan behar dugu gu Pep Otalekin hasi ginela Bartzelonan; orduan, gure lotura Kataluniarekin oso handia da. Katalanez ere egiten dugu eta horrek ateak zabaltzen ditu, eta gure etxea izan den horretara maiz bueltatzen gara. Maiatzean Andaluziara goaz bi astetarako, hezkuntza programa batean lan egitera. “Andereño” asko mugitzen ari den lan bat da. Basque Country Lutxi Urigoitia: Una película a quemarropa para una sentencia inexistente Economy «Lenguados made in Euskadi» para dar uso a las ruinas de la central nuclear de Lemoiz Basque Country La crisis PNV-PSE sube de nivel: Esteban suspende una reunión tras un tuit del PSE Basque Country Jokin Urain ‘Kixkur’ idazle eta preso ohia hil da Basque Country Baigorrin gertaturiko hainbat eraso deitoratu ditu Basaizeak Nafarroaren Egunaren biharamunean Hi, Disconnect Naiz Contact Contact arreta@naiz.eus (+34) 943 50 60 10 Mediabask Contact Contact abonnements@mediabask.eus (+33) 09 75 12 97 02 Enter Enter your details to login Login with Google Forgot your password? Register