< BACK TO ARTICLES 
Bardem eta Ruffalo | Culture | GARA Euskal Herriko egunkaria
April 30, 2026 1 views

Welcome to Subscriber News
You have accessed a news of payment and have consumed a click of your personal account.
APR. 30 2026
Gaizka IZAGIRRE
Zinema kritikaria
Bardem eta Ruffalo
Estatu Batuetan adierazpen askatasunerako eskubidea gero eta mugatuagoa den garaiotan, zaila da Palestinan gertatzen ari denaren aurka ahotsa altxatzen duten aktore ezagunak aurkitzea.
Pentsatzen dutena esateagatik errepresalien beldurrik inoiz izan ez duen Hollywoodeko aktore bakanetako bat Mark Ruffalo da. Duela hilabete batzuk, Javier Bardemekin eta beste lankide batzuekin batera, Palestinako herriaren aurkako genozidio eta apartheid egoeretan inplikatuta dauden erakunde israeldarrekin ez kolaboratzeko konpromisoa sinatu zuen.
Hain zuzen ere, Javier Bardemek duela bi urte Donostia Zinemaldian Donostia Saria jaso ondoren egindako adierazpenen harira -«Israelgo Gobernua herrialde horren historiak izan duen erradikalena da, eta gizateriaren aurkako krimenak egiten ari da»- Ruffalok goraipatu egin zuen aktorea sare sozialetan. Ordutik, biek ala biek Palestinaren aldeko jarrera aktiboa mantendu dute.
Horren adibide da, esaterako, zinema aretoetara iritsiko den “All That’s Left of You” (“Todo lo que fuimos”, gazteleraz) film palestinarraren kasua. Bardem eta Ruffalo filmaren ekoizle exekutiboak dira. Proiektuarekin bat egin zuten istorioa zabaltzeko eta ikusgarritasuna emateko helburuarekin, izan ere, halako ezaugarriak dituzten filmek -hau da, isilarazi nahi den errealitatea erakusten duten filmak- sarritan hedapen oso mugatua izaten dutelako.
Topics of the day
Icono de una época, profesor y pensador abertzale de izquierdas
Topics of the day
«Kixkur», presoen itxaropenen eta ezkutuko herriaren idazle
Topics of the day
«No es conflictividad, es conciencia de clase, trabajar y vivir en Aiaraldea»
Topics of the day
«Quería quedarme sin conocimiento y que pasara lo que tuviera que pasar»
Topics of the day
Xabier Sánchez Erauskin, periodista comprometido y muchísimo más
Hi,
Disconnect
Naiz Contact
Contact
arreta@naiz.eus
(+34) 943 50 60 10
Mediabask Contact
Contact
abonnements@mediabask.eus
(+33) 09 75 12 97 02
Enter
Enter your details to login
Login with Google
Forgot your password?
Register
Original source
Read original article on Naiz.eus