Skip to main content
< BACK TO ARTICLES

Begoña Arroyo eta Ion Beitia euskal dantzari historikoak omendu dituzte Bilbon | Culture | Naiz

April 29, 2026 1 views
Begoña Arroyo eta Ion Beitia euskal dantzari historikoak omendu dituzte Bilbon | Culture | Naiz
Welcome to Subscriber News You have accessed a news of payment and have consumed a click of your personal account. APR. 29 2026 - 20:13h NAIZ Begoña Arroyo eta Ion Beitia euskal dantzari historikoak omendu dituzte Bilbon Dantzaren Nazioarteko Egunean, Begoña Arroyo Aldekoa (Bilbo, 1931-2025) eta Ion Beitia (Gueñes, 1947-Bartzelona, 2016) dantzariak eta euskal dantzaren irakasle eta sustatzaile historikoak omendu ditu Bilbon Developpe Dantza Elkarteak, izen bereko Nazioarteko Dantza Lehiaketaren antolatzaileak.  Dantzaren Nazioarteko Egunaren testinguruan burutu da omenaldia. (Antonia Rangel) Developpe Dantza Elkarteak, izen bereko Nazioarteko Dantza Lehiaketaren antolatzaileak –2026 honetan bere bigarren edizioa ospatu duena–, bat egin du aurten Dantzaren Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin. Ekitaldia efemeride honekin batera urteroko hitzordu bihurtzeko asmoz sortu da, urteroko hitzordua bihurtzeko bokazioz, Euskal Herriko dantzaren figura historikoak omentzeko. Lehen edizioa asteazken honetan burutu da Bilboko Guruzu Plaza gunean. Aitortu direnak Begoña Arroyo Aldekoa (Bilbo, 1931-2025) eta Ion Beitia (Gueñes, 1947-Bartzelona, 2016) izan dira. Hitzorduan bi dantzarien familiek oroigarria jaso dute. «Haien lanari esker, gure tradizioak berreskuratzen, sendotzen eta gure emozioak dantzaren bidez adierazten lagundu zuten. Dantza maite duenarentzat hau pasio eta bizimodu bihurtzen dela irakatsi ziguten», aipatu dute Igor Yebra dantzari eta koreografoak eta Jone Goirizelaiak, Ballets Olaetako zuzendariak. Begoña Arroyo Aldekoa dantzari eta euskal dantza irakaslea izan zen. 80ko hamarkadan gure folklorea sozializatzeko lan gehien egin zuen pertsonetako bat izan zen eta, bere bultzadari esker, euskal dantza irakasten hasi zen Bilboko eskoletan. Halaber, Olentzeroren desfilearen eta Bilboko Santiago Plazako erromerien aitzindarietako bat izan zen. Oso gazte hasi zen dantzan, 12 urte besterik ez zituela. Garai hartan, Olaeta familia Bilboko hainbat auzotan ibiltzen zen dantza irakasten, eta haiekin eman zituen lehen urratsak. Ondoren, La Aneja eta Dindirrin ikasten jarraitu zuen. Olaetarrekin, besteak beste, kontrapasa ikasi zuen, geroago bere taldean irakatsi zuena. 1978an Salbatzaile dantza taldea sortu zuen bere seme-alaben laguntzarekin. Entseatzeko leku bat behar zuten, eta El Salvadorko parrokiak espazio bat utzi zien, taldearen izena jasotzen duena. Salbatzaile Euskal Dantzarien Biltzarreko kide da. Jon Enbeita, ‘Euskal Nijinsky’ Jon Enbeitak oso gaztetan hasi zuen dantzari ibilbidea, irakasle batek bere talentuaz ohartu zenean. Folklorearekiko zuen interesa zela eta, Olaeta Balletetan sartu zen, eta haiekin Estatu Batuetan zehar egindako biretan parte hartu zuen. Azkenekoan, New Yorken kokatu zen, eta Joffrey Balleteko kide izatera pasa zen. ‘Euskal Nijinsky’ ezizena jarri zioten, baina lesio batek eszenatokietatik urruntzera behartu zuen. Ondoren, Euskal Herrira itzuli eta dantza eskola ireki zuen Leioan. Bere eskolatik euskal dantzari handiak igaro ziren, Asier Uriagereka, Javier Amo, Leire Ortueta, Monica Zamora eta Andoni Aresti, besteak beste. Basque Country Lutxi Urigoitia: Una película a quemarropa para una sentencia inexistente Basque Country Jokin Urain ‘Kixkur’ idazle eta preso ohia hil da Basque Country Fallece Francisco Letamendia ‘Ortzi’, abertzale de largo recorrido Basque Country El Drogas ofrece junto a Gorka Urbizu un concierto sorpresa ante el Monumento a los Caídos Economy «Lenguados made in Euskadi» para dar uso a las ruinas de la central nuclear de Lemoiz Hi, Disconnect Naiz Contact Contact arreta@naiz.eus (+34) 943 50 60 10 Mediabask Contact Contact abonnements@mediabask.eus (+33) 09 75 12 97 02 Enter Enter your details to login Login with Google Forgot your password? Register