Skip to main content
< BACK TO ARTICLES

Boterearen itzalpeko deiak | Culture | GARA Euskal Herriko egunkaria

March 14, 2026 1 views
Boterearen itzalpeko deiak | Culture | GARA Euskal Herriko egunkaria
Welcome to Subscriber News You have accessed a news of payment and have consumed a click of your personal account. MAR. 14 2026 Gaizka IZAGIRRE HERNANI THE HACK Boterearen itzalpeko deiak Thorne-k sortutako telesail honen ardatza “News of the World” tabloide sentsazionalista britainiarraren inguruan piztutako legez kanpoko telefono entzunaldien auzia da. Eskandalu horrek agerian utzi zuen hainbat politikari, aktore eta pertsona ospetsuren telefonoak zulatu zituztela; besteak beste, Boris Johnson, Elle Macpherson, Jude Law eta Gwyneth Paltrow izan ziren biktimetako batzuk. 2011ko uztailean iragarri zuen James Murdochek egunkariak azken edizioa argitaratuko zuela eskandaluaren ondorioz. Istorioak bi ardatz nagusi ditu. Alde batetik, Nick Davies (Tennant) kazetariaren ikerketa, “The Guardian”-eko erredakzioan ehundua. Bere off-eko ahotsa etengabea da, ia kontzientziaren murmurioa balitz bezala; laugarren horma hausten du, eta ikusleari begietara so eginez egia gordinak xuxurlatzen dizkio. Bestetik, Dave Cook detektibearen (Carlyle) ikerketa polizial paraleloa dago. Daniel Morgan ikertzaile pribatuaren hilketa argitu gabea argitu nahian jardungo da, baina arrastoek ustelkeria mediatikoaren habia zaharrera eramango dute. Bi begiradek -kazetariarenak eta poliziarenak- boterearen gehiegikeriaren, erakundeen ustelkeriaren eta kazetaritza modernoaren etikaren inguruko gogoeta zorrotzak proposatzen dituzte. Hala ere, “The Hack”-ek baditu itzalak ere: batzuetan nahasmendu eta autoerreferentzialtasunaren sarean harrapatuta geratzen da, bere buruari gehiegi begiratuz. Formalki, erritmo bizi eta dinamikoa du, baina izen, data eta prozedura legal ugariek kontakizuna astuna eta errepikakorra bihurtzen dute tarteka. Entretenigarria eta bizia da, kasu harrigarri baten ateak zabaltzen dituena. Baina istorioari jantzi dizkioten apaingarriek, batzuetan, egia biluziaren indarra lausotzen dute. Topics of the day «La decisión de restaurar en el trono a Reza Pahlevi es de Israel» Euskal Herria «Que el 51% de los nuestros esté en el ‘grupo fuerte’ del MIR es un sueño» Topics of the day «Los abusos judiciales que nacieron en Euskadi alcanzan hoy al PSOE» Topics of the day «Que alguien se apunte y recurra»; sabotaje a una OPE en Errenteria Euskal Herria El PNV se ha renombrado «abertzale y euskaldun» en diciembre de 2025 Hi, Disconnect Naiz Contact Contact arreta@naiz.eus (+34) 943 50 60 10 Mediabask Contact Contact abonnements@mediabask.eus (+33) 09 75 12 97 02 Enter Enter your details to login Login with Google Forgot your password? Register