Skip to main content
< BACK TO ARTICLES

Durangoko Azoka, Kulturaren Jaialdi izatea erabaki duen hauspo berritua | Culture | Naiz

December 8, 2025 3 views
Durangoko Azoka, Kulturaren Jaialdi izatea erabaki duen hauspo berritua | Culture | Naiz
Welcome to Subscriber News You have accessed a news of payment and have consumed a click of your personal account. DEC. 08 2025 - 17:28h Ariane Kamio 7k-ko editorea eta edukien erredakzio burua / editora de 7k y jefa de redacción de contenidos Durangoko Azoka, Kulturaren Jaialdi izatea erabaki duen hauspo berritua Durangoko Azokak balantze positiboa egin du astelehen honetan amaitzen den edizioaren inguruan eta Kulturaren Jaialdi izaera eman dio bere buruari. Alor guztien arrakasta nabarmendu dute antolatzaileek eta gune berrien irekitzea eta ikasle eta gazteen parte hartzea goraipatu dituzte.  Azoka, jendez mukuru, 60. aldiaren azken egunean. (Monika del Valle | FOKU) 60. aldiarekin badoa beste urte batez Durangoko Azoka. Urtero legez, milaka izan dira euskal kulturaren tenplua zanpatu duten lagunak, Euskal Herriko leku desberdinetatik Durangoraino gerturatu direnak.  Siadeco etxeak egindako ikerketa plazaratu du aurten Azokak, iazko datuekin osatutakoa, eta ez dira nolanahikoak emandako datuak. Publiko fidela eta euskaltzalea igarotzen da gaur egun Landakoz harago zabaltzen den gunetik; kulturzalea da bertaratzen den jendearen perfila eta bertan egiten ditu erosketa nagusiak; eta, azpimaratzekoa ere, behetik gora datorren bisitariena dela Azokak daukan profila, hots, gazteak ere badirela bertara gerturatzen direnak.  Hori guztia kontutan izanda, Azokak balorazio positiboa egin du astelehen honetan bukatzen den aldiaren inguruan. Eta, batez ere, Siadecoren emaitek zenbait uste baieztatzeko aukera eman duela iritzi diote antolatzaileek, hain zuzen, euskal kulturgintzarne hauspo nagusienetakoa dela urteroko hitzordua. Azokak bizi duen «egoera osasuntsua» aldarrikatu dute. «60 urteren ostean, bizi-bizi dago eta ibilbide luzea izan arren, gaztetuta dagoela erantsi dezakegu. Izan ere, bisitarien bi heren 45 urtetik azpikoak dira. Adin eta izaera anitzeko bisitariak ditugu azken urteetan egindako egokitzapenei esker; arnas luzeko eredu arrakastatsu baten aurrean gauden seinale», ohartarazi dute. Zentzu horretan, gazteen gerturaketa izan dute hizpide, batez ere lehenengo egunean egiten den Ikasle Goiza eta larunbatean ospatu zen Gazte Eztanda. Horrez gain, aurten abian jarri diren Berbagailua –podcastei zuzendutako gunea– eta Atartea –Durangoko Arte eta Historia Museoan osatu dena eta arte ederrei zuzendutakoa– goraipatu dituzte.  Hartara, aurten Kulturaren Jaialdi izaera hartu duela ohartarazi dute antolatzaileek, «hamarkadatik gora daramagulako kultura bere forma guztietan erakusteko ahaleginean. Bai erakustazokak, bai guneek, bai kultur eskaintza ordutegi guztietara zabaltzeak izan duten harrera ikusirik, Kulturaren Jaialdi izaera erabat finkatu dela esan genezake, datozen urteetarako bidea erakutsiz». Economy «Lenguados made in Euskadi» para dar uso a las ruinas de la central nuclear de Lemoiz Basque Country Jokin Urain ‘Kixkur’ idazle eta preso ohia hil da Basque Country Fallece Francisco Letamendia ‘Ortzi’, abertzale de largo recorrido Basque Country El Drogas ofrece junto a Gorka Urbizu un concierto sorpresa ante el Monumento a los Caídos Bizkaia Protesta ante la actuación de la compañía israelí Hofesh Shechter en el Teatro Arriaga de Bilbo Hi, Disconnect Naiz Contact Contact arreta@naiz.eus (+34) 943 50 60 10 Mediabask Contact Contact abonnements@mediabask.eus (+33) 09 75 12 97 02 Enter Enter your details to login Login with Google Forgot your password? Register