Skip to main content
< BACK TO ARTICLES

Esketx eta «cameo» bilduma inozoa | Culture | GARA Euskal Herriko egunkaria

March 20, 2026 2 views
Esketx eta «cameo» bilduma inozoa | Culture | GARA Euskal Herriko egunkaria
Welcome to Subscriber News You have accessed a news of payment and have consumed a click of your personal account. MAR. 20 2026 Gaizka IZAGIRRE HERNANI TORRENTE PRESIDENTE Esketx eta «cameo» bilduma inozoa Esan behar dudana agerikoa da: “Torrente”-ren aurreko filmekin gozatu zutenek, seguruenik, honekin ere gozatuko dute; eta Santiago Segurak sortutako unibertsoa gorroto dutenei, berriz, film berria jasanezina irudituko zaie. Aitortu behar dut une pare batean barre egin dudala -pixka bat- eta, gutxienez, filma ez zaidala bereziki luzea egin. Hor amaitzen dira haren aldeko hitzak. Filma brotxa lodiz margotutako gag segida inozoa besterik ez da. Ez dago istorioaren arrastorik, ez sakontasunik, ez gidoi sendo baten egiturarik, ezta pertsonaien bilakaerarik ere. Pelikula bat baino gehiago, esketx soltez osatutako mosaiko bat dirudi. Ikuslearen zeregina ez da kontakizun baten hariari jarraitzea, baizik eta pantailan agertzen diren ‘cameo’ berriak identifikatzen saiatzea. Filmak ez du faxismoa zuritzen, inondik ere; baina protagonista gisa faxista, matxista eta arrazista karikaturesko eta barregarri bat jartzeak badu bere arriskua: ikusle batzuengan konplizitatearen edo enpatiaren itzala piztea. Antiheroien etiketaren atzean, batzuek pertsonaia inozo eta barregarri bat besterik ez dute ikusiko; beste batzuek, ordea, txantxaren ke artean, nolabaiteko onespena. Aktoreen eta ‘cameo’-en zerrenda, berriz ere, amaigabea da, baita Estatu espainoleko telebistako aurpegi ezagun ugariren agerpena ere. Egia da ituaren erdian Nox izeneko alderdi ultraeskuindarra jartzen dela -erreferentzia agerikoa da-, baina gainerako alderdien aipamenak ere ageri dira. Kolpeak norabide guztietara banatzeko ahalegina eta erruak orekatzekoa hasieratik antzematen da: ultraeskuina jomugan dago, baina gainerakoek ere jasotzen dute beren partea. Filmak zabaldu nahi duen mezua hori dela dirudi: «Ultraeskuina txarra da baina, tira, besteak ere bai». Eta hori ez da onargarria. Topics of the day Harro agertu da euskararen aurkako helegiteak bultzatu dituen taldea Topics of the day CCOO no cogerá el testigo de Korrika, puesto que AEK lo ve «incompatible» Topics of the day Auzapezen kontrako zigorraren eskutik, aldaketa franko lehen itzulian Topics of the day Langabetuek eta ikastolek Korrika abiatu zutenekoa Topics of the day Una guerra larga podría apuntillar a la renqueante economía de EEUU Hi, Disconnect Naiz Contact Contact arreta@naiz.eus (+34) 943 50 60 10 Mediabask Contact Contact abonnements@mediabask.eus (+33) 09 75 12 97 02 Enter Enter your details to login Login with Google Forgot your password? Register