< BACK TO ARTICLES 
ETB1 ON eta ETB2 ON kanal digitalek hartuko dute ETB3 eta ETB4ren tokia | Culture | Naiz
March 16, 2026 1 views

Welcome to Subscriber News
You have accessed a news of payment and have consumed a click of your personal account.
MAR. 16 2026 - 14:27h
NAIZ
ETB1 ON eta ETB2 ON kanal digitalek hartuko dute ETB3 eta ETB4ren tokia
Euskal Irrati Telebistak zenbait aldaketa egingo ditu martxoaren 18tik aurrera, «kontsumoaren errealitate berrira» egokitzeko. Hala, ETB 3 eta ETB 4ren emisio lineala desagertu egingo da eta haien ordez ETB1 ON eta ETB2 ON izango dira, bertsio digitalean soilik.
ETB1 ONen irudi berria. (EITB)
Euskal Irrati Telebistak (EITB) iragarri duenez, «ETB1 eta ETB2 aro digitalean sartu dira bete-betean, ETB1 ONen eta ETB2 ONen eskutik». Ikus-entzunezko kontsumoaren «errealitate berrira» egokitzen jarraitzen duela, eta bere kanal jeneralistak «unibertso digitalera ere» eraman dituela adierazi du. Hala, asteazken honetan, martxoaren 18an, ETB1 ON eta ETB2 ON kanalak jarriko dira martxan Interneten, YouTuben, plataforma nagusietan eta «telebista hornitzaileetan banatzeko espreski diseinatuta».
EITBk dioenez, ETB1 eta ETB2 «ingurune digitalera zabaltzeko eboluzio naturala» da aldaketa, eta xedea da «ETBren erabateko presentzia bermatzea edukiak kontsumitzen diren lekuetan, kontsumo ohitura berrietara egokituta». «Gauden tokian gaudela ikusi ahal izango ditugu ETB1 ON eta ETB2 ON, edozein gailu, pantaila edo plataformatik», ziurtatu du.
Zehaztu duenez, ETB1 ON eta ETB1 «ez dira berdinak izango; ezta ETB2 ON eta ETB2 ere». Guztietan emitituko dira, aldi berean, albistegiak eta gaurkotasuneko saioak; baina «proposamen eta eduki bereiziak eta osagarriak eskainiko dituzte guztiek». Hala, ETB1 ONek eta ETB 2 ONek eduki propioak izango dituzte, «nazioarteko eskubideen murrizketarik gabe». Kanal tradizionalen (ETB1 eta ETB2) eta horien bertsio digitalen (ETB1 ON eta ETB2 ON) programazioak, beraz, «proposamen desberdinak izango dira; eta, hala, herritarrek gustuen eta kontsumitzeko unearen arabera aukeratu ahal izango dute».
ETB1 ONen kasuan, gainera, «euskarazko haur programazio zabala» eskainiko du, «euskal gizarte eta kulturarentzat erreferenteak diren ekitaldi eta zuzenekoekin batera». Horien artean, martxoaren 19an Atharratzen hasi eta 29an Bilbon amaituko den Korrikaren 24. edizioaren zuzeneko jarraipen zabala.
EAEko irrati telebista publikoak azaldu duenez, publikoak ez du aldaketarik egin beharko: «Aurretik ETB3 ikusten zuen tokian, orain ETB1 ON ikusiko du; eta lehen ETB4 ikusten zuen tokian orain ETB2 ON ikusiko du (kanalaren izena eta pantailaren goialdeko irudia automatikoki berrituko dira)».
Nafarroan, berriz, aurrerantzean ETB1 ONeko programazioa izango da erreferentzia ETB3 eskaintzen den bost eremuetan.
Aldatu Gidoiak ETB3ren emisio lineala ez eteteko eskatu dio EITBko zuzendaritzari, hori egingo balu zerbitzu publiko gisa dagokion eginkizuna urratuko bailuke plataformaren iritziz: «170.000 haur eta gaztetxori ukatuko litzaieke euskarazko edukietarako sarbide unibertsala». Izan ere, argudiatu duenez, Hego Euskal Herriko «etxeen %39-40an ez da telebista internet bidez ikusten, baliabide tekniko ezagatik edo ohitura ezarengatik».
Basque Country
Auzapezen kontrako zigorraren eskutik, aldaketa franko baieztatu ditu lehen itzuliak
World
La Guardia Revolucionaria iraní asegura que matará a Netanyahu «si es que sigue con vida»
Basque Country
Más de 120 referentes de la cultura vasca apoyan una campaña para enviar placas solares a Cuba
World
La «intocable» isla de Kharg puede ser el punto de no retorno en Irán
Basque Country
Mensaje al mundo de EH Bildu desde las Bardenas, contra Trump, la OTAN y las guerras
Hi,
Disconnect
Naiz Contact
Contact
arreta@naiz.eus
(+34) 943 50 60 10
Mediabask Contact
Contact
abonnements@mediabask.eus
(+33) 09 75 12 97 02
Enter
Enter your details to login
Login with Google
Forgot your password?
Register
Original source
Read original article on Naiz.eus