Skip to main content
< BACK TO ARTICLES

«ETB3 itxiz gero, 170.000 haur eta gaztetxori ukatuko zaie euskarazko edukietarako sarbidea» | Culture | Naiz

March 15, 2026 1 views
«ETB3 itxiz gero, 170.000 haur eta gaztetxori ukatuko zaie euskarazko edukietarako sarbidea» | Culture | Naiz
Welcome to Subscriber News You have accessed a news of payment and have consumed a click of your personal account. MAR. 15 2026 - 11:57h NAIZ «ETB3 itxiz gero, 170.000 haur eta gaztetxori ukatuko zaie euskarazko edukietarako sarbidea» Aldatu Gidoiak ETB3ren emisio lineala ez eteteko eskatu dio EITBri, hori egingo balu zerbitzu publiko gisa dagokion eginkizuna urratuko bailuke: «170.000 haur eta gaztetxori ukatuko litzaieke euskarazko edukietarako sarbide unibertsala», ohartarazi du.  Aldatu Gidoiako ordezkariak, aurtengo otsailean, Gasteizko legebiltzarrean. (Endika PORTILLO | FOKU) Gasteizko gobernuan ETB3 eta ETB4 ixteko PPko ordezkariek aste honetan egin dituzten eskarien aurrean, Aldatu Gidoiak oharra kaleratu du, ETB3ren emisio lineala etengo balitz EITB «zerbitzu publiko gisa dagokion eginkizuna urratzen» ariko dela ohartaraziz: «Haur eta gaztetxo guzti-guztiei euskarazko ikus-entzunezko edukietarako sarbide unibertsala bermatzea».Argudiatu dutenez, Hego Euskal Herriko «etxeen %39-40an ez da telebista internet bidez ikusten, baliabide tekniko ezagatik edo ohitura ezarengatik». Hau da, «170.000 haur eta gaztetxok ez dute etxean telebista internet bidez ikusteko modurik». Hortaz, ETB3ren emisio lineala eteteak 170.000 haur eta gazteren eskubideei eragingo liekela azaldu dute: «Hego Euskal Herriko 10 haur eta gaztetxotik 4ri ez zaie euskararako eta euskarazko edukietarako sarbide unibertsala bermatuko».Aldatu Gidoiako kideen ustez, haur eta gaztetxoei euskarazko edukiak bermatzea «ez da Jaurlaritzako txandako agintarien borondatearen araberako aukera bat», baizik eta «zerbitzu publikoaren betebeharra eta eskubide kolektiboa». Hala, ohartarazi dute ETB3 ixteak epe luzera euskararen transmisioan eta haur eta gaztetxoen hizkuntza-ohituretan eragina izango lukeela. «Ez da onargarria EITBko arduradunek audientziaren, kontsumoaren eta merkatuaren argudioa erabiltzea milaka haurrei eragingo dien neurria hartzeko», iritzi dute.«Ezkutuko» erabakiaAldatu Gidoiari «ezin larriagoa» iruditzen zaio «EITBko Zuzendaritzak herritarrentzat eta hizkuntzarentzat horren ondorio sakonak eragingo dituen neurri bat modu horretan hartzea». Mugimenduak ohartarazi duenez, ETB3 ixteko erabakia «ezkutuan hartzeko intentzioa izate hutsak defizit demokratiko larria eta erabateko noraez-estrategikoa adierazten du». Horregatik, ekimenari «urgentziazkoa» iruditzen zaio «Euskal Irrati-Telebistan prozesu demokratiko zintzo bat eta norabidetze estrategiko bat abian jartzea». Aldatu Gidoia «streaming bidezko kontsumo datuen jakitun» dela ere esan dute. Eman dituzten datuen artean, aipatu dute EAEko etxeen ia %8k ez duela interneterako sarbide egokirik (Eustat, 2023), Nafarroan etxeen %7,7k ez duela kalitatezko interneterako sarbiderik (Nafarroako Gobernua, 2022), EAEko etxeen %39,1ean ez dela telebista internet bidez ikusten –baliabide tekniko egokirik ez dutelako edo ohiturarik ez dutelako– (Eustat, 2023) eta Hego Euskal Herriko 35 eta 54 urte bitarteko herritarren hamarretik lau ez daudela streaming plataformetan harpidetuta (Euskal Hedabideen Behatokiak esana, CIESen datuen arabera, 2018–2021).«Jakina estrategikoa dela kontsumo ohiturei arreta jartzea eta eskari bidezko euskarazko eskaintza oparoa bermatzea; Jaurlaritzak eta EITBk horren aldeko apustua egin behar dute». «Baina horrek ez du esan nahi haur eta gaztetxoen kate-konbentzionala kendu behar denik. Euskarazko eskaintza handitzea da kontua, ez murriztea. Euskararen normalizaziorako bidean, biak ala biak behar ditugu: streaming bidezko eta telebista lineal bidezko euskarazko eskaintza sendoa», ziurtatu dute, eta, azkenik, herritarrei eta eragileei antolatzeko eta mobilizatzeko deia egin die. Basque Country Más de 120 referentes de la cultura vasca apoyan una campaña para enviar placas solares a Cuba Basque Country Mensaje al mundo de EH Bildu desde las Bardenas, contra Trump, la OTAN y las guerras World La «intocable» isla de Kharg puede ser el punto de no retorno en Irán Bizkaia Desaparecido el exalcalde de Ispaster en la costa de Mendexa Basque Country El donostiarra Arkaitz Agote queda en libertad condicional tras 19 años en prisión Hi, Disconnect Naiz Contact Contact arreta@naiz.eus (+34) 943 50 60 10 Mediabask Contact Contact abonnements@mediabask.eus (+33) 09 75 12 97 02 Enter Enter your details to login Login with Google Forgot your password? Register