< BACK TO ARTICLES 
ETB3ren itxiera kritikatu du EITB Mediako langile batzordeak | Culture | Naiz
March 20, 2026 5 views

Welcome to Subscriber News
You have accessed a news of payment and have consumed a click of your personal account.
MAR. 20 2026 - 11:41h
NAIZ
ETB3ren itxiera kritikatu du EITB Mediako langile batzordeak
Haurrei euskaraz zuzendatuko ETB3 kanalaren itxiera salatu du EITB Mediako langile batzordeak. Erabaki honekin edukinak euskaraz eskuratzeko aukera zailagoa izango dela nabarmendu du.
«Doraemon» saila zen ETB3ko edukietako bat. (EUROPA PRESS)
Haurrei zuzendutako ETB3 kanal konbentzionalaren itxiera kritikatu du EITB Mediako langile batzordeak. «Lehenak eta bakarrak gara Estatu osoko komunikabide publikoetan horrelako erabaki bat hartzen», salatu du. 2008ko urrian sortu zuten ETB3.
Izan ere, ikus-entzunezko edukiak ia erabat digitalki kontsumitzen diren argudioarekin Makusi plataformara bideratu dituzte. Hala ere, Eustatek 2025eko abenduan emandako datuen arabera, EAEko etxeen ia %40an telebista internet bidez ikusteko ohiturarik ez dagoela eta merkatuan dauden telebista adimendunen %20 Makusi plataformarekin bideragarriak ez direla gogoratu dute.
«Hemendik aurrera, ETB1 On kate berriak euskarazko edukiak nazioarte mailan zein mundu digitalean zabaltzen lagunduko du, baina trukean, Hegoaldeko haurrek soilik esparru horretan aurkituko dituzte eurentzako edukiak, lehen baino leiho gutxiagotan, alegia. Iparraldean, berriz, haurrek ezin dute gaur-gaurkoz Makusiko edukien %73 ikusi», gaineratu du langile batzordeak.
Artxibo digitalaren galera
«Bestalde, EITBko artxibo digitalaren galera ere ekarri dute zenbait plataforma berrik. EITB Nahieran atarian telebistan zein irratian ekoitzi zen guztiaren bilduma historikoa kontsulta zitekeen, adibidez. Orain, ordea, ezin da horrelakorik egin Guau plataforman. Azken denboraldia bakarrik entzun daiteke zenbat kasutan, eta azken 15 egunak beste batzuetan. Une honetan, EITBk ekoitzitako irrati programen artxibo digital sakonagoa aurkitu daiteke Ivoox, Spotify eta Appleren plataformetan Guaun baino», deitoratu du.
«Murrizketa honek urteetako dibulgazio lanagatik sarituak izan diren EITBko irrati programa erreferenteei ere eragin die, eta, besteak beste, ‘La Mecanica del Caracol’ edota ‘Osasun Etxea’ bezalako saio historikoen artxiboak ere desagertu dira plataforma aldaketan», salatu du.
«Opako eta arbitrarioa»
«Azkenik, aipatu beharra dago plataformen sorrera era opako eta arbitrarioan egiten ari dela. Formalki, lehiaketa bidez eginez, araua betetzen ari dira baina zuzendaritza etorkizuneko komunikabide honen eredua externalizatzen ari da, enplegu publikorako sarbidean berdintasun eta gardentasun printzipioak urratuz, eta langileen ordezkaritzari zein Euskal Herriko industria audiobisualari muzin eginez. Eredu gisa, berriki EITB ONen kirol ez-profesionalen emisioetara bideratuta, Telefonicari emandako zazpi milioi euroak aipa daitezke», adierazi du.
«EITBko langileok argi daukagu aurrerakuntza teknologiko eta adimen artifizialaren garai honetan, formatuen dibertsifikazioa ezinbestekoa dela herritarrengana iristeko eta sorreratik egin duen bezala, kalitatezko informazioa eta entretenimendua eskaintzeko. Horregatik, eraikitzen ari garen ekosistema digital berrian ezinbestekoa da gardentasun printzipioa bermatzea, gure izaerari eustea, sorrera helburuak ez ahaztea lehen lerroan jartzea, gure edukietara sarbide unibertsala bermatzea, eta urteetan egin den lana balioan eta ikusgai jartzea», gaineratu du.
Related News
Pantailak Euskarazek ETB3 ez ixteko sinadura bilketa abiatu du
Basque Country
CCOO no portará el testigo de Korrika tras considerar AEK que es «incompatible»
Basque Country
Hallan muerto al alcalde saliente de Bildoze-Onizepea, derrotado en los comicios
Economy
La potente movilización del 17M relanza el debate sobre un salario mínimo vasco
Nafarroa
La Policía española detiene a cuatro personas para justificar sus cargas en el Sadar
Basque Country
Mensaje a Pradales en Gasteiz: «O se está con los trabajadores de Tubos o con los oligarcas»
Hi,
Disconnect
Naiz Contact
Contact
arreta@naiz.eus
(+34) 943 50 60 10
Mediabask Contact
Contact
abonnements@mediabask.eus
(+33) 09 75 12 97 02
Enter
Enter your details to login
Login with Google
Forgot your password?
Register
Original source
Read original article on Naiz.eus