Skip to main content
< BACK TO ARTICLES

Etxepare Euskal Institutuak 'Basque. Creativity & Culture' plazaratu du | Culture | KAZETA

March 9, 2026 6 views
LifestyleArts
Etxepare Euskal Institutuak 'Basque. Creativity & Culture' plazaratu du | Culture | KAZETA
Welcome to Subscriber News You have accessed a news of payment and have consumed a click of your personal account. MAR. 09 2026 - 07:15h Etxepare Euskal Institutuak 'Basque. Creativity & Culture' plazaratu du Etxepare Euskal Institutuak 'Basque. Creativity & Culture' plazaratu du, nazioartean euskal kulturaren kontakizun garaikidea eraikitzeko tresna gisa. Bertsio digitalean eskuragarri izanen da institutuaren webgunean, baita 'basqueculture.eus' plataforman ere. paperezko edizio mugatu bat ere izanen du aldizkariak. (Etxepare Euskal Institutua) 'Basque. Creativity & Culture' argitalpena sortu du Etxepare Euskal Institutuak. Aldizkaria ele bitan da (euskaraz eta ingelesez), eta «nortasun propioa eta munduarekin elkarrizketan aritzeko borondatea» uztartzen ditu. Erakundeak azaldu duenez, mundu zabalean «euskal kulturaren kontakizun garaikidea» eraikitzeko xedea du argitalpen berriak. Urteroko argitalpen elebiduna (euskara-ingelesa) Etxepareren webgunean eskura daiteke, baita basqueculture.eus plataforman ere. Horrez gain, paperezko edizio mugatu bat ere izanen du aldizkariak, gehienbat nazioarteko azoka profesionaletan baliatzeko. Era berean, euskal ikasketak ematen dituzten unibertsitateetan, Eusko Jaurlaritzak nazioartean zabalik dituen delegazioetan, edota euskal diasporan zabaltzeko asmoa du institutuak. Irene Larraza Etxepare Euskal Institutuko zuzendariak azaldu duenez, «kultura nazioarteko proiekziorako dugun tresna nagusietako bat da. 'Basque. Creativity & Culture'-rekin gure sorkuntza garaikidearen bizitasuna eta aniztasuna erakutsiko duen leiho bat ireki nahi dugu, eta, aldi berean, gure kokapena indartu mundu mailako kultur elkarrizketetan». Lehen alea'Basque. Creativity & Culture' aldizkariaren lehen zenbakian «euskal kulturaren aniztasuna eta bizitasuna islatzen dituzten elkarrizketak eta profilak» bildu dituzte. Hala, tradizioaren eta berrikuntzaren arteko elkarrizketa aztertu du, Zetak taldearen inguruan sorturiko fenomenoaren bidez. Diaspora eta identitatea izan ditu ardatz, bestalde, Gala Knörr artistarekin izandako solasaldian. Horrekin batera, Etxepare Euskal Institutuak bultzatutako euskal ikasketen sareari buruz erreportajea irakurtzeko parada izanen da.Eduki horien bidez, argitalpen berriak euskal kulturara hurbiltzeko aukera eman nahi du, sortzaileak erdigunean ezarriz. Basque Country Martxoak 3, mende erdia igarota Gasteizko herriak ahantzi ez duen eguna Music Ahanzturaren aurkako musika: Martxoaren 3koa gogoratzeko 50 abesti Basque Country Euskal Herria Baik 23 hautagaitza babestuko ditu herriko bozetan Culture 'Laku bat orroka'-ren doinuan eginen du dantza Senpereko aintzirak Eleka Gazte, bozka ezkertiar eta abertzale Hi, Disconnect Naiz Contact Contact arreta@naiz.eus (+34) 943 50 60 10 Mediabask Contact Contact abonnements@mediabask.eus (+33) 09 75 12 97 02 Enter Enter your details to login Login with Google Forgot your password? Register