< BACK TO ARTICLES 
Euskara eta euskal kulturaren «erresistentzia fronte» baten aldeko Nafarroaren Eguna | Culture | KAZETA
March 11, 2026 1 views
Lifestyle

Welcome to Subscriber News
You have accessed a news of payment and have consumed a click of your personal account.
MAR. 11 2026 - 17:25h
Oier Iriarte Arrondo
Euskara eta euskal kulturaren «erresistentzia fronte» baten aldeko Nafarroaren Eguna
'Estatu zapaltzaileen aitzinean, herri erresistentzia' leloarekin antolatu ditu Basaizeak Kulturaldia eta Nafarroaren Eguna. Apirilaren 4tik 30era bitartean, zazpi ekitaldi «indartsu» jasoko ditu Kulturaldiak. Nafarroaren Eguna apirilaren 26an ospatuko da Baigorrin.
Basaizearen agerraldia, Baigorriko Bixentainean. (Guillaume FAUVEAU)
1979an Nafarroaren Eguna lehenengoz antolatu zenetik hona egoera anitz aldatu da, «euskal kultura bera ere aldatu da eta etengabeko aldaketan ari da». Horrekin batera, «euskal kultura osatzen duen herri erresistentzia» ere aldatu da; alta, «ez da sekula hil», eta Nafarroaren Egun oro bizi-bizirik dela agerian ematen da.
Dena dela, Basaizeak azpimarratu duenez, 47 urteren ondotik, bada bere horretan dirauenik: Euskal Herria «bi estatu zapaltzaileen artean» bizi da. Menderakuntza horren ondorioak «egunerokoan» iristen diren «mehatxu eta erasoak» direla mahaigaineratu du kultur elkarteak: «Euskaldunon kontrako oldarraldi judiziala martxan da, epaitegietan euskaraz mintzatzeko eskubidea ukatua zaigu, eta euskal kultura sustatzeko ahal geroz eta gutiago ditugu».
Halaber, eskuin muturraren gorakadaz ohartarazi du, bere ideiak «gero eta konplexu gutiagorekin» adierazten baitira espazio publikoan. Ipar Euskal Herrian ere horren zenbait adibide direla nabarmendu du elkarteak, hala nola Baigorriko plazan «elkarbizitza eta pertsona guzien onarpena aldarrikatzen duen LGTBKIA+ bandera» urratu izana, edota Hazparneko ihauterian harira eskuin muturrak sareetan pizturiko polemika.
Gauzak horrela, 'Estatu zapaltzaileen aitzinean, herri erresistentzia' lelopean antolatu ditu Basaizeak aurtengo Kulturaldia eta Nafarroaren Eguna: «Euskara eta euskal kultura biziaraztea etengabeko lana da, erresistentzia fronte bat. Defendatzen ditugun baloreak erresistentzia baten parte dira, eta Nafarroaren Egunak horiek sustatzen dituen heinean, datorren garai ilunari erantzun bat emateko eta haren kontra borrokatzeko deia zabaltzen dugu».
Apirilaren 4tik 30era luzatuko da egitaraua, eta egun handia, Nafarroaren Eguna, apirilaren 26an izanen da. Gainerako egunetarako zazpi jarduera antolatu ditu Basaizeak; «egun eskaintza aberatsagoa bada ere», ez baita ahantzi behar «horrelako kultur ekitaldiak beharrezkoak direla eta oraino lan handia gelditzen dela, euskal kulturak leku ttipiegia baitu gure lurraldean».
Nafarroaren Eguna
Hiru gunetan banatuko da Baigorri: gaineko plaza, haurren eta familien xokoa eta behereko plaza. Gaineko plazan askari alaitu eta merkatuarekin hasiko dute eguna euskaltzaleek, eta 11:00etan desfileari ekinen diote. Ondotik, 11:30ean ekitaldia izanen da elizako plazan.
Haurren eta familien xokoan puzgarriak eta aurpegi tindaketa gunea izanen dira 14:00etatik 19:00etara. 15:00etan, ordea, bertso saio musikatua izanen da. Maddi Ane Txoperena, Onintza Enbeita eta Sarai Robles ibiliko dira kantuan; gaiak jartzen, haatik, Xalbat Alzugarai eta Amaia Castorene; eta Ainhoa Elizondo izanen da musikaria.
Behereko plazan goizetik gauera musikaz gozatzeko parada izanen da, txaranga eta kontzertuz osaturiko programazioari esker. Besteak beste, Jarauta txaranga, Arrano Band, Kiki Bordatxo, Goxua'n Salsa edota Estelle D egonen dira. Gainera, 14:00etako bazkaria ere bertan izanen da.
Kulturaldia
Apirilaren 4an iraganen da Kulturaldiko lehen ekintza. Izan ere, Olatz Gorrotxategik zuzendutako 'Izeba Txirrita' antzezlana emanen dute Bil Etxean, 20:00etatik goiti. Hortik sei egunera, apirilaren 10ean, 'Ttunttuneroen gizartea' liburua aurkeztuko dute Xabier Itzaina ikerlariak eta Xabi Etxeberri soinulariak. Boga irakurle taldeak antolatu du jarduera, eta 19:30ean hasiko da, Urdozeko kaperan.
Antzerkira itzuliz, 'Nor naizen baneki' lana Baigorrira iritsiko da. Ximun Fuchsek zuzenduriko antzerkia apirilaren 12an ikusgai egonen da Plaza Xokon, 18:00etan. Hamar euroan eskura daitezke sarrerak. Ondoko hitzordua apirilaren 17koa izanen da: 'Kneecap' filmaren proiekzioa. Bil Etxean izanen da emanaldia, 19:30ean. Aspertzeko tarterik gabe, biharamunean berean eginen du hurrengo ekitaldia Basaizeak: Altxalili kolektiboak ikusgarria emanen du Aldudeko Alfaroenian, 21:00etan.
Nafarroaren Egun bezperan, apirilaren 25ean, Batuz koruak eta Emakumende orkestrak kontzertua eginen dute Baigorriko elizan. 20:00etan hasiko da, eta 10 euroan sar daiteke. Azkenik, aurtengo egitaraua Xak Bakarkaren kontzertuak hetsiko du, apirilaren 30ean. Aldudeko Alfaroenian izanen da, 20:00etan, eta urririk izanen da.
Culture
'Laku bat orroka'-ren doinuan eginen du dantza Senpereko aintzirak
Basque Country
«Euskararen geroa bermatu nahi baldin badugu, euskal hiztunak masiboki sortu behar ditugu»
Eleka
Gazte, bozka ezkertiar eta abertzale
Basque Country
Langabetuek eta ikastolek Korrika abiatu zutenekoa
Economy
Bertako zitrikoen laborantzan aitzindari
Hi,
Disconnect
Naiz Contact
Contact
arreta@naiz.eus
(+34) 943 50 60 10
Mediabask Contact
Contact
abonnements@mediabask.eus
(+33) 09 75 12 97 02
Enter
Enter your details to login
Login with Google
Forgot your password?
Register
Original source
Read original article on Kazeta.eus