< BACK TO ARTICLES 
Formatu berrietara eta egoitza handietara egingo du jauzi Loraldiak | Culture | Naiz
March 11, 2026 1 views

Welcome to Subscriber News
You have accessed a news of payment and have consumed a click of your personal account.
MAR. 11 2026 - 13:21h
NAIZ
Formatu berrietara eta egoitza handietara egingo du jauzi Loraldiak
Formatu berrietara eta egoitza handietara egingo du jauzi datozen egunetan Loraldia festibalak: Filarmonica-ra, Arriaga antzokira, Euskalduna jauregira eta Guggenheim museora zabalduko baita 25. edizioa. Eta hitzordu guzti hauen artean bereziena, ‘Ikimilikiliklik vol.2’ produkzio propioa.
Formatu bereziko kontzertua prestatu du Idoiak Loraldia jaialdirako. (LORALDIA)
Loraldiaren 25. edizioa aurrera doa indartsu. Asteazken honetan, esaterako, Eñaut Elorrieta eta Alos Quartet elkartzen dituen Ahots Kordak proiektuak Sociedad Filarmonica de Bilbao-ren aretoan (19.30; 20 euro) eskainiko duen kontzerturako sarrera dexente saldu dira. Euskal Herrian barrena eskaini den biraren baitan, Bilbon aurkeztuko duten kontzertua Bizkaian eskainiko duten azkena izango da, biraren azken txanpan kokatuta. Loraldian, beraz, heldutasun artistikora iritsitako proposamen baten zuzeneko berezia entzuteko aukera izango da.
Asteazkenean baita ere jaialdiaren azken produkzio propioa aurkeztuko du Arriaga antzokian: ‘Ikimilikiliklik Vol.2’. Duela 50 urte euskal kulturaren mapa bir-irudikatu zuen sormen-leherketa baten oihartzunetik abiatuta, gaurko sorkuntza-lengoaietara jauzi egingo duen ikuskizuna. Lantaldean Iñaki Salvador (Laboaren kolaboratzaile historikoa), Oreka Tx, Libe Kortazar, Intza Alkain eta Itziar Garaluce, abangoardiaren gaineko gogoeta irekitzeko: ‘Zer da gaur abangoardia izatea?’.
Emanaldia 19.30etan hasiko da (20 euro) eta NAIZek babesten du. Aurretik, 19.15etan, Imanol Agirreren berbaldia izango da foyerrean.
Osteguna 13rako prestatutako ‘Appa Maurizia’ egitarautik erori ostean, hurrengo hitzordua ostirala 14ean izango da. Egun horretan Loraldiak Euskalduna jauregira egingo du salto Idoiaren kontzertuarekin. Idoiak kontzertu berezi eta esanguratsua eskainiko du, bere bandarekin eta formatu bereziarekin, haizeek eta sokek lagunduta. Kontzertua 20.00etan hasiko da eta sarrerak 20 eurotan jarri dituzte.
Bilbon aurkeztuko duen kontzertua Idoiaren birako lau proposamen berezietako bat da. Horrek adierazten du gauaren izaera: ohiko zuzenekoaren gainetik, formatu handiko planteamendua, moldaketa landuekin eta sonoritate zabalagoarekin. Euskalduna bezalako areto batean, kontzertuak aukera emango du bere unibertsoa beste eskala batean entzun eta bizitzeko.
Idoiaren ohiko bandaz gain, haize-sekzioak eta soka-taldeak oholtzan parte hartuko dute, kantuak beste geruza batez janzteko: tinbre berriak, dinamika zabalagoak eta moldaketa bereziak, formatu handiaren indarrarekin. Loraldia Festibalean aurkeztuko dena, beraz, esperientzia bakarra eta erakargarria izango da: Bilbon gau bakarrean, formatu berezian.
Verde Pratok gure kantutegiaren memoria kolektiboa gaurko lengoaiekin berrirakurriko du
Martxoaren 15ean, Guggenheim Museoaren Entzun-gelan, 12.30etan (12 euro) beste hitzordu berezi bat: Verde Pratok gure kantutegiaren memoria kolektiboa gaurko lengoaiekin berrirakurriko du. Verde Prato izen artistikoaren atzean Ana Arsuaga dago, eta azken urteetan euskal musikaren esperimentazio-esparruan eta abangoardian erreferentzia bihurtu da, estetika minimalista eta giro hipnotikoetan eroso mugituz.
Bere lehen diskoarekin (‘Kondaira eder hura’, 2021) urteko onenen artean nabarmendu eta MIN sari bat jaso zuen euskarazko disko onenaren atalean. Bere sorkuntzek askotan lantzen dituzte feminismoa, askatasuna, bakardadea eta natura, eta argi-ilunen arteko oreka bilatzen dute, ‘gozotasuna’ eta ‘lasaitasuna’.
Kontzertu honen bereizgarrietako bat izango da Euskal Rock Erradikala etiketa daramaten hainbat kantaren presentzia. Verde Pratok berak miresten dituen 80ko hamarkadako abestiak dira: Hertzainaken ‘Pakean utzi arte’ eta Kortaturen ‘Zu atrapatu arte’, besteak beste. Aurkeztuko den kontzertua esperientzia berezia eta bakarra izango da, errepertorioa espresuki jaialdirako aukeratua izango delako, eta gainera, Verde Pratoren bi azken proiektuetatik hautatutako gaiekin osatuko delako.
Basque Country
«Que alguien se apunte y recurra, es gratis»; sabotaje euskaráfobo a una OPE de Errenteria
Basque Country
UPN propone derogar la Transitoria Cuarta porque «el independentismo está creciendo»
Basque Country
Incautados 27 kilos de angula viva en la operación policial llevada a cabo en Usurbil
Gipuzkoa
Fallece el corredor de montaña legazpiarra Jokin Uribetxeberria en el monte Korosti
Basque Country
Denuncian desatención en una residencia de Bizkaia: una usuaria ha iniciado acciones judiciales
Hi,
Disconnect
Naiz Contact
Contact
arreta@naiz.eus
(+34) 943 50 60 10
Mediabask Contact
Contact
abonnements@mediabask.eus
(+33) 09 75 12 97 02
Enter
Enter your details to login
Login with Google
Forgot your password?
Register
Original source
Read original article on Naiz.eus