< BACK TO ARTICLES 
‘Franz’, Kafkari bizitza berri bat | Culture | Naiz
September 22, 2025 3 views

Welcome to Subscriber News
You have accessed a news of payment and have consumed a click of your personal account.
SEP. 22 2025 - 16:58h
Ariane Kamio
7k-ko editorea eta edukien erredakzio burua / editora de 7k y jefa de redacción de contenidos
‘Franz’, Kafkari bizitza berri bat
Agnieszka Holland Franz Kafka idazlearen bizitzan oinarritutako filmarekin sartu da lehia ofizialean. Zuzendariak Idan Weiss aktorearen lana goraipatu du, «berdin berdina» dela azpimarratuz.
Agnieszka Holland, erdian, ‘Franz’ filmeko taldearkin, atzean Idan Weiss aktorea duela. (Jagoba Manterola | FOKU)
Franz Kafkaren bizitza lehia ofizialera eraman du Agnieszka Holland zinegile eta gidoilariak. Astelehen honetan aurkeztu da filma Donostiako Zinemaldian eta idazle txekiarraren bizitza hartu du oinarri, 1883an jaio zenetik, 40 urterekin tuberkulosiak jota hil zen arte. Holland bera eta talde artistikoa osatzen duen taldea agertu dira prentsaurrean filmaren inguruko xehetasunak emateko. Horien artean zen Idan Weiss aktorea, Kafkaren azalean sartzen dena ‘Franz’ filmean. Idazlearen bizitza antzeztea erronka itzela izan dela adierazi du, eta horretarako, bete behar zuen rola prestatzeko hilabete batzuk behar izan zituela ohartarazi du. «Urte erdia izan nuen hau guztia prestatzeko. Nire aurreko bizitzara itzuli nintzen, depresioa nuen garaietara eta une ilun haietara itzultzen saiatu nintzen. Bi hilabetez etxetik atera gabe egon nintzen energia ilun hori lortzeko», zehaztu du. Nabarmendu duenez, Rafa Nadal tenislari espainiarra izan du inspirazio iturrietako bat Kafkaren «keinuak eta sentimentu neurotiko hori lortzeko».Egindako lanaren erronka handienetako bat idazlearen «barne isiltasun horretara iristea» izan dela zehaztu du, eta horretarako liburu, egokitzapen eta hainbat interpretaziora jo behar izan du. Bestalde, Agnieszka Hollandek Weissen papera goraipatu du, idazlearen «berdin berdina» dela azpimarratuz, hori baitzen, onartu duenez, bere kezka nagusienetako bat. «Kafka beste autoreekiko desberdina da, bere imajinarioa oso indartsua delako, batez ere Pragan. Denek dakite zein itxura zuen Kafkak», azaldu du. Baina ez da bakarrik Weissek fisikoki Kafkarekiko duen antza Hollandek azpimarratu duena; aktorearen arima idazlearen berbera dela ere ohartarazi du. «Agian ez zuen hainbeste lan egin behar», esan du txantxetan. Zuzendariak azaldu du Kafkaren obra hamalau urterekin ezagutu zuela. «Txekoslovakian, Kafka ez zen presente egon II Mundu Gerrara arte. Idazle burges eta gutxietsi bat izan zen», tamaldu du. Bere iritziz, Kafkaren biografian sakonduta, argi ikus daiteke idazle «neuroatipiko» bat zela. Are gehiago, asperger edo autismoa ere izan zezakeela zehaztu du. Atsekabetuta agertu da jende gazteak ez duelako Kafka irakurtzen, baina uste du bere «marka, pertsonaia eta bere izateko era desberdin hori» erakargarriak izan daitezkeela gazteenentzat. «Film hau Kafkari buruz ezagutzarik ez zuten jende gaztearen aurrean aurkeztu dugu eta berehala sortu zen konexio bat», ohartarazi du.
Related News
Un biopic realmente kafkiano
Economy
«Lenguados made in Euskadi» para dar uso a las ruinas de la central nuclear de Lemoiz
Basque Country
Jokin Urain ‘Kixkur’ idazle eta preso ohia hil da
Basque Country
Fallece Francisco Letamendia ‘Ortzi’, abertzale de largo recorrido
Basque Country
El Drogas ofrece junto a Gorka Urbizu un concierto sorpresa ante el Monumento a los Caídos
Bizkaia
Protesta ante la actuación de la compañía israelí Hofesh Shechter en el Teatro Arriaga de Bilbo
Hi,
Disconnect
Naiz Contact
Contact
arreta@naiz.eus
(+34) 943 50 60 10
Mediabask Contact
Contact
abonnements@mediabask.eus
(+33) 09 75 12 97 02
Enter
Enter your details to login
Login with Google
Forgot your password?
Register
Original source
Read original article on Naiz.eus