Skip to main content
< BACK TO ARTICLES

Geure jostailuak | Culture | Naiz

March 5, 2026 5 views
Geure jostailuak | Culture | Naiz
Welcome to Subscriber News You have accessed a news of payment and have consumed a click of your personal account. MAR. 05 2026 - 22:00h Gaizka Izagirre Zinema eta telesail kritikaria Geure jostailuak Duela egun batzuk argitaratu zen ‘Toy Story 5’ filmaren trailerra, eta, ekainera arte zinemetara iritsiko ez bada ere, lerro batzuk eskaini nahi dizkiot hainbeste maite dudan saga honi. Film berrian, Buzz Lightyear, Woody, Jessie eta gainerako taldekideek erronka berri bati egin beharko diote aurre: Lilypad izeneko tableta. Alegia, betiko jostailuak teknologiaren eta pantailen mehatxuaren aurrean. ‘Toy Story’ sagak funtsezko tokia betetzen du animaziozko zinemaren historian eta, oro har, herri kulturan. Ordenagailuz erabat animatutako lehen filma izateaz gain, istorioak kontatzeko modu berri baten hasiera ere izan zen. Bere eragin teknikoa iraultzailea izan zen, baina bere benetako ondarea berrikuntza bisualetik harago doa; adin guztietako ikusleak hunkitzeko eta haiekin konektatzeko duen gaitasunean datza.Hasieratik erakutsi du familiari zuzendutako filmak inteligenteak, dibertigarriak eta, aldi berean, gogoetatsuak izan daitezkeela. Pantailan agertzen diren pertsonaiak jostailuak baino gehiago dira; gure haurtzaroaren ispilu txikiak dira, gure beldurrak eta gure ametsak islatzen dituzten lagunak. Bereziki hirugarren atala nabarmenduko nuke; maisulana da, bere sakontasun emozionalagatik eta itxiera narratibo bikainagatik. ‘Toy Story’ animazioa birdefinitu duen kultur fenomenoa da, eta hazteak ez duela gure benetako izaera atzean uztea esan nahi gogorarazi digu. Gipuzkoa Fallece el corredor de montaña legazpiarra Jokin Uribetxeberria en el monte Korosti World Irán advierte de nuevas armas, ataque a «gran escala» en Teherán: lo último de la guerra Basque Country Una trifulca de bar que ha durado 10 años: se cumple la última condena por el ‘caso Altsasu’ Basque Country «Tenemos que lograr que las niñas se quieran, se valoren y que hagan lo que quieran» Basque Country Denuncian violencia sexual contra una jugadora de 14 años en el club Padura de Arrigorriaga Hi, Disconnect Naiz Contact Contact arreta@naiz.eus (+34) 943 50 60 10 Mediabask Contact Contact abonnements@mediabask.eus (+33) 09 75 12 97 02 Enter Enter your details to login Login with Google Forgot your password? Register