Skip to main content
< BACK TO ARTICLES

Hollywoodeko izarrek jango dituzten gutiziak prestatzen hasi dira | Atzerria | GAUR8

March 13, 2026 1 views
Hollywoodeko izarrek jango dituzten gutiziak prestatzen hasi dira | Atzerria | GAUR8
Welcome to Subscriber News You have accessed a news of payment and have consumed a click of your personal account. MAR. 13 2026 - 13:17h GAUR8 Hollywoodeko izarrek jango dituzten gutiziak prestatzen hasi dira Oscar sarien galara doazen gutxi batzuk eramango dute etxera urrezko garaikurra, baina galaren osteko festara joaten den orok eraman ahal izango du txokolatezko Oscarra, oroigarri gisa. Wolfgan Puck txefa arduratuko da afari horretaz aurten ere.  Martxoaren 15ean ospatuko da Oscar sarien 98. gala, eta ohikoa da horren ostean festa bat egitea, gonbidatu guztiekin. Azken 30 urtetan Wolfgan Puck txef austiarra izan da afariaren arduraduna, eta aurten ere bera eta bere lantaldea izango dira Hollywoodeko izarrei jaten emango diena. Kabiarra, trufa beltza, sushia eta tomahawk txuleta jada badaude festa ospatuko den aretoan, eta sukaldariak frogak egiten hasiak dira. Puckek azaldu bezala, garai batean afari formala egiten zuten, eserita, eta «oso aspergarria» zen, baina orain formatua aldatu dute eta dinamikoagoa da, festa baterako askoz aproposagoa. «Zatozenean plater txikiak har ditzakezu. 25.000 platertxo prestatzen ditugu. Janari japoniarra, austriarra edo txuletarik onena jan dezakezu. Oso anitza da eskaintza: pasta, plater beganoak eta abar. Askoz dibertigarriagoa da», zioen. Garry Larduinat da gozogileen nagusia. Txokolate beltzez egindako Oscarren figura txikiak urre koloreko sprayarekin margotzen ari dira. Dudarik gabe, figuratxo hoiek dira afariko mokadurik arrakastatsuenetako bat. «Uste dut jendeari asko gustatzen zaizkiola Oscar txiki hauek benetako Oscarra lortzea oso zaila delako, ezta? Beraz, txokolatezko hau hartu eta etxera eraman ahal izatea, hemen egon zinenaren froga bat da. Eta hori oso berezia da. Hemen bakarrik lor ditzakezu», azaldu zuen.  Taberna ere egongo da festan, eta bertan koktel bereziak eskainiko ditu Hong Kongeko Bar Leone ospetsuaren sortzailekidea den Lorenzo Antinorik. Kolore gorrixka zuen edari bat prestatzen ari zen AFPrekin hitz egin zuenean: «Inspirazioa Italia eta Mexikoko zaporeak dira. Koktel amerikar klasikoaren ideia hartu genuen, Italian oso edari arrakastatsua dena, eta Paloma koktel mexikarraren DNArekin nahastu genuen. Hemen duzu Don Julio tekila zuria, pepino siropea, Italiako likore mingotsa, gasadun ura eta Gusano gatza, zein har lehorrekin egiten den eta zapore ketu eder bat duen». Herria Aretxabaletan jaiaren plaza hartuko dute garaian aukera izan ez zuten emakumeek Hi, Disconnect Naiz Contact Contact arreta@naiz.eus (+34) 943 50 60 10 Mediabask Contact Contact abonnements@mediabask.eus (+33) 09 75 12 97 02 Enter Enter your details to login Login with Google Forgot your password? Register