< BACK TO ARTICLES 
Ipuin tradizionalak dantzan jarriko ditu Aukeran konpainiak Loraldia Festibalean | Culture | Naiz
March 18, 2026 4 views

Welcome to Subscriber News
You have accessed a news of payment and have consumed a click of your personal account.
MAR. 18 2026 - 06:01h
NAIZ
Ipuin tradizionalak dantzan jarriko ditu Aukeran konpainiak Loraldia Festibalean
Euskal Herrietako ipuin tradizionalak dantzan jarriko ditu Aukeran dantza konpainiak Bilboko Arriaga antzokian, familientzako ondu duen sorkuntza berria Loraldia Festibalean aurkeztuko baita asteazken honetan. Hiru izendapen jaso ditu Max sarietarako ekoizpen honek.
‘Amama’ ikuskizunaren irudi bat. (David HERRANZ)
Zazpi ipuin, zazpi lurralde: amama batek ohean dagoen bilobari kontatutako ipuinetatik abiatuta, Euskal Herriko zazpi lurraldeetako herri bana kokaleku, ipuinak dantzaren bidez irudikatuko dira Aukeran dantza konpainiaren ikuskizun berrian. ‘Amama’ izena jarri diote proposamenari eta familia osoari bidaratutako ikuskizun indartsua da. Loraldia Festibalaren barne eskainiko da asteazken honetan, Bilboko Arriaga antzokian (19.30; 15 euro; 12, Lorazainentzat).
Berriki Max Arte eszenikoen sarietarako hiru izendapen jaso dituen proposamen honek –ekoizpen pribatuaren diseinu onena, dantzako emakume eta gizonezko interprete onenak, Maider Muruamendiaraz eta Kimetz Cabanillasentzat– talde sendo bat biltzen du bere baitan.
Talde beterano bat ere bai, izan ere 25 urte baino gehiago daramatza Aukeran konpainiak agertokietan, eta konpainia «dantza konpainia soil bat baino gehiago» da: proiektuak garatzeko gune bat, esperimentazio tailer bat, eta profesional talde zabal batez inguratuta lan egiten duen egitura. ‘Amama’-rekin, konpainiak haurren mundura hurbiltzeko urratsa egin du, «errespetuz eta gogotsu, ipuin tradizionalen irakurketa berritu batekin eta koreografia berriekin», argitu du.
Hau da abiapuntua: Zergatik dira ipuinak eta dantza «bizitza bera bezain zaharrak»?
Edu Muruamendiarazen zuzendaritzapean, ipuinak Juan Kruz Igerabidek hautatu ditu; gidoia Ekaitz Unai Gonzalezek ondu du; eszena zuzendaritza Elena Bezanillarena da; eta musika Joxan Goikoetxeak sortu du. Oholtza gainean dantzari talde zabal bat aritzen da, eta amama pertsonaia Loli Astoreka aktoreak gorpuzten du.
‘Amama’ Loraldia Festibalean aurkeztuko den familientzako ikuskizuna da, eta bere muinean galdera sinple eta unibertsal bat dago: zergatik dira ipuinak eta dantza «bizitza bera bezain zaharrak»? Proposamenak Euskal Herriko ipuin tradizionalak hartu eta gaurko eszenara ekartzen ditu, dantza, musika eta dramatizazioaren bidez, belaunaldien arteko transmisioa eta irudimena aktibatzeko.
‘Amama’-ren abiapuntua ipuin kontaketaren tradizioa da: belaunaldiz belaunaldi transmititu den ohitura, istorioen bidez haurrei bizitzarekin duten harremana erakusten diena. Ipuinek fantasiatzeko, pertsonaia eta mundu berriak sortzeko eta besteekin komunikatzeko gaitasuna lantzen dute; eta, aldi berean, tradizioak bizirik mantentzeko tresna dira.
Ikuskizunak ideia hori taularatzen du: ipuina ez da bakarrik ‘kontatua’ izango, baizik eta dantzaren bidez irudikatua. Horrek publikoari (eta bereziki familiei) aukera ematen dio istorioak gorputzez eta musikaz bizitzeko.
Ikuskizunak Euskal Herriko zazpi lurraldeak zeharkatzen ditu ipuinen bidez. Ipuinak tradizionalki leku batean baino gehiagotan kontatu izan diren arren, kasu honetan kokalekura egokitu dira, funtsa mantenduta. Ipuinen zerrenda honakoa da: ‘Baratxuri’ (Nafarroa), ‘Zapatari txikia’ (Zuberoa), ‘Errobi ibaiaren ondoko errotariaren txakurra eta txori kantaria’ (Behe Nafarroa), ‘Iholdiko txoritxoaren arrautza’ (Lapurdi), ‘Sorgin gaiztoa’ (Gipuzkoa), ‘Arrautza bi eta hiru tresna harrigarri’ (Araba) eta ‘Lamina umetxoaren sehaskan’ (Bizkaia).
Basque Country
Hallan muerto al alcalde saliente de Bildoze-Onizepea, derrotado en los comicios
Basque Country
Auzapezen kontrako zigorraren eskutik, aldaketa franko baieztatu ditu lehen itzuliak
World
La Guardia Revolucionaria iraní asegura que matará a Netanyahu «si es que sigue con vida»
Basque Country
«ETB3 itxiz gero, 170.000 haur eta gaztetxori ukatuko zaie euskarazko edukietarako sarbidea»
Basque Country
Gogora expedienta a Falange cinco meses después del 12-O y tras denuncia memorialista
Hi,
Disconnect
Naiz Contact
Contact
arreta@naiz.eus
(+34) 943 50 60 10
Mediabask Contact
Contact
abonnements@mediabask.eus
(+33) 09 75 12 97 02
Enter
Enter your details to login
Login with Google
Forgot your password?
Register
Original source
Read original article on Naiz.eus