Skip to main content
< BACK TO ARTICLES

Iraultza (eta II) | Culture | GARA Euskal Herriko egunkaria

March 14, 2026 1 views
Iraultza (eta II) | Culture | GARA Euskal Herriko egunkaria
Welcome to Subscriber News You have accessed a news of payment and have consumed a click of your personal account. MAR. 14 2026 Estibalitz EZKERRA Literatura kritikaria Iraultza (eta II) Zenbait urtez etxe izandakoaren suntsipenak edonori eragingo liokeen min bera sentitu zuen komunikabideen bidez heldu zitzaizkion argazkiekin. «Etxe bat baino gehiago, infernu bat izan zen Evin zuretzat, ordea», ihardetsi zion kazetari batek Ghamari-Tabriziri, Israelek presondegiaren kontra egindako erasoaz galdetuta irandar soziologoak sentimendu horien berri eman zionean. Arrazoia eman zion; erregimenak gogotik sufriarazi zion Evinen igaro zuen denboran. Baina familia bat ere bazuen Evinen, presoek osatutako familia. Israelek Evinen aurka egindako erasoak ez zion Irango erregimenari min handirik egin; aitzitik, gobernuari bere usteetan gotortzeko aitzakia eman zion. Erasoaren biktima bakarrak presoak eurak izan ziren eta presondegira gerturatutako haietako batzuen familiak. Hortik Ghamari-Tabriziren mina. Bestela gertatuko zen, irandarrek eurek presondegia hartu izan balute. Orduan, bai, ospatzeko arrazoiak izango zituen. Gaur egun etxe duen AEBk eta Israelek Iranen kontra abiatutako gerrak telebistara eta telefonora iltzatuta dauka Ghamari-Tabrizi. Mendebaldearen esku-hartze militarrek, dela Ekialde Hurbilean dela munduko beste edozein tokitan, ez dute inoiz herritarren askapena ekarri, are gutxiago emakumeena, politikariei beren odol-gosea modu horretan arrazoitzea gustatzen bazaie ere. Topics of the day «La decisión de restaurar en el trono a Reza Pahlevi es de Israel» Euskal Herria «Que el 51% de los nuestros esté en el ‘grupo fuerte’ del MIR es un sueño» Topics of the day «Los abusos judiciales que nacieron en Euskadi alcanzan hoy al PSOE» Topics of the day «Que alguien se apunte y recurra»; sabotaje a una OPE en Errenteria Euskal Herria El PNV se ha renombrado «abertzale y euskaldun» en diciembre de 2025 Hi, Disconnect Naiz Contact Contact arreta@naiz.eus (+34) 943 50 60 10 Mediabask Contact Contact abonnements@mediabask.eus (+33) 09 75 12 97 02 Enter Enter your details to login Login with Google Forgot your password? Register