< BACK TO ARTICLES 
Isiltasun estrategikoa | Culture | Naiz
March 12, 2026 1 views

Welcome to Subscriber News
You have accessed a news of payment and have consumed a click of your personal account.
MAR. 12 2026 - 23:00h
Gaizka Izagirre
Zinema eta telesail kritikaria
Isiltasun estrategikoa
Filmak estreinatzen diren egunerako kritikak prest izateko, kritikariok, edukiak aldez aurretik ikusi behar izaten ditugu. Horretarako, prentsa-emanaldiak antolatu ohi dituzte estreinaldiaren eguna baino lehen –nahiz eta Euskal Herrian, zoritxarrez, ez diren gehiegi egiten–, filmari buruzko testua idatzi eta zinema-aretoetara iristen den egunerako dena prest izateko. Ez da pelikula guztiekin egiten, baina oso ohikoak dira emanaldi hauek, irakurleari filmari buruzko lehenengo pistak emateko lagungarriak direlako. Ez da gauza bera gertatu ‘Torrente Presidente’ filmarekin. Santiago Segurak erabaki baitu lehenik publikoak ikusiko duela filma eta, ondoren, prentsak. Ez trailerrik, ez sinopsirik, ez bestelako informaziorik. Ezertxo ere ez. Seguraren erabakiak hautsak harrotu ditu kritika zinematografikoan eta kazetaritza kulturalean dihardugunon artean eta eztabaida piztu du: marketing jokaldi bikaina da ala titular deserosoak eta kritika txarrak saihesteko metodoa? Zaleei egindako erreberentzia zintzoa da, ala kritika gogorren aurrean egindako maniobra prebentiboa? Gaur egun ez dut uste kritikari baten iritzi txarrak film bat ikustea baldintzatu dezakeenik; hala ere, Seguraren erabakia iritzi negatiboen beldur den enpresari baten hautua besterik ez dela iruditzen zait, eta ez zaleei egindako oparia, berak adierazi bezala.
Basque Country
Mensaje al mundo de EH Bildu desde las Bardenas, contra Trump, la OTAN y las guerras
Bizkaia
Desaparecido el exalcalde de Ispaster en la costa de Mendexa
Basque Country
El donostiarra Arkaitz Agote queda en libertad condicional tras 19 años en prisión
Basque Country
«Que alguien se apunte y recurra, es gratis»; sabotaje euskaráfobo a una OPE de Errenteria
Gipuzkoa
Fallece el corredor de montaña legazpiarra Jokin Uribetxeberria en el monte Korosti
Hi,
Disconnect
Naiz Contact
Contact
arreta@naiz.eus
(+34) 943 50 60 10
Mediabask Contact
Contact
abonnements@mediabask.eus
(+33) 09 75 12 97 02
Enter
Enter your details to login
Login with Google
Forgot your password?
Register
Original source
Read original article on Naiz.eus