< BACK TO ARTICLES 
Ixabe, barneko estoldetara begira: iluntasunetik argirako bidaia | Culture | GARA Euskal Herriko egunkaria
March 16, 2026 1 views

Welcome to Subscriber News
You have accessed a news of payment and have consumed a click of your personal account.
MAR. 16 2026
IRAIA CAMBRA-IKER GURRUTXAGA
Ixabe, barneko estoldetara begira: iluntasunetik argirako bidaia
Ixabe taldeak “Zure estoldetan” diskoa argitaratu du, paisaia ilun eta barneko zaurietatik abiatzen den lana. Melankolia, harmonia landuak eta soinu zainduak uztartuz, estetikoki koherentea eta emozionalki biluzia den proposamena osatu dute.
Ixabe taldeko kideak. (Inge ARIN)
LEHEN PLANOANMusikalki, Ixaberen proposamena pausatua eta orekatua da. Ahotsa lehen planora ekarri dute, efektu gehiegirik gabe, ñabardurak gal ez daitezen. Hasierako asmoa bestelakoa bazen ere, euskararen sonoritateak berak baldintzatu du hautua. Erreferentzia gisa aipatzen dituzte euskal eta frantziar kantagintza tradizioko disko batzuk, non ahots biluzia den ardatza.
Izenetik bertatik hasten da Ixabe taldearen unibertsoa. Xabi Bizkai izan zen Musikharia saioan eta aipatu zigun taldeko kide gehienek x hizkia dutela izenean, eta hortik jaio zela proiektuaren izena, Beñat anaiarekin hasi zen hastapen hartan. Egun, Xan Urbistondo, Xabi Leon, Xabi Iriarte eta Bixente Eiherabide ere kide dituen taldeak bigarren diskoa plazaratu du: “Zure estoldetan”.
Diskoari izena ematen dion kantua izan zen lehen sortutakoa. Hala ere, lan osoa zeharkatzen duen irudia ur geldiarena da: Urdazuri ibaiaren bazterrak, Donibane Lohizuneko eta Ziburuko paisaia heze eta lohitsuak. «Barnean ditugun estoldak» irudikatzeko balio duten parajeak dira: geldirik geratzen diren emozioak, usteltzen has daitezkeenak.
Musikalki, Ixaberen proposamena pausatua eta orekatua da. Ahotsa lehen planora ekarri dute, efektu gehiegirik gabe, ñabardurak gal ez daitezen. Hasierako asmoa bestelakoa bazen ere, euskararen sonoritateak berak baldintzatu du hautua. Erreferentzia gisa aipatzen dituzte euskal eta frantziar kantagintza tradizioko disko batzuk, non ahots biluzia den ardatza.
Harmonietan dago taldearen nortasun berezietako bat. Ohiko akorde progresioetatik ihes eginez, tonu erdien eta kromatismoen bidez eraikitzen dituzte giro ilunak. «Ez dira derrigor tristeak, baina bai ilunak», azaldu zuen Bizkaik. Melankoliak zeharkatzen du diskoa, nahiz eta argi printzak ere badiren; adibidez, Hammond organoak ematen duen distira une batzuetan.
Diskoko kantu gordinenetako bat “Mirambo” da. Hogei urterekin bizi izandako krisi bipolar baten esperientziatik abiatzen da. Ospitaleratzea eta tratamendu gogorrak -anestesia eta deskarga elektrikoak tarteko- kantuan islatu ditu. Testigantza pertsonala izateaz gain, osasun mentalaren inguruko tabuak apurtzeko ariketa ere bada. «Beste pertsona bat naiz hori bizi izan dudanetik», esan zuen egileak, eta esperientzia hori bere identitatearen parte dela azpimarratu.
“Gauenara” kantuak naturaren eta sistemaren arteko talkari begiratzen dio. Covidaren hastapenetan idatzia, saguzarraren irudia darabil ironiaz: naturaren mendekua balitz bezala aurkeztu zenaren atzean, beldur kolektiboaren manipulazioa ere badagoela iradokitzen du. «Sistema baten menpe» bizi garela salatzen du, distopia ukituz.
Gitarrarekin sortutako oinarrietatik abiatuta, moldaketak ordenagailuan landu eta entsegu gelan findu dituzte.
Bestalde, “Etzidamu” abestiak country giroa hartzen du une batez, eta ahots harmonizazioek kolore berezia ematen diote. Koruetan Maddi Irazoki, Kattalin Ezkerra eta Maider Galleras aritu dira, ahots gozo baina indartsuekin.
“Txinparta” Lapurdin izandako sute handietan inspiratuta dago. Irudi gogorrek eta suntsipenak eragindako minetik abiatuta, esperantzarako zirrikitu bat ireki nahi izan dute. «Sua eta ura belaunetik behera» dio esaerak; kantuak, ordea, suak belaunetik gora hartzen duenean gertatzen denaz ohartarazten du.
Diskoko azken kantuek agurraren eta heriotzaren gaia jorratzen dute, baina baita harreman baten amaieraren ondoren geratzen den lotura ere. “Zure estoldetan” kantuan, beste pertsona baten alde ilunenera jaisteko prestasuna adierazten da: «Tabu diren zauriak partekatu eta elkarrekin sendatzeko» gonbita.
“Zure estoldetan” lan koherente eta zaindua da: barneko iluntasunetik abiatuta, entzulea bere estoldetara begiratzera gonbidatzen duena. Ez da disko erraza, baina bai zintzoa eta ausarta.
Topics of the day
Auzapezen kontrako zigorraren eskutik, aldaketa franko lehen itzulian
Topics of the day
Langabetuek eta ikastolek Korrika abiatu zutenekoa
Euskal Herria
«Que el 51% de los nuestros esté en el ‘grupo fuerte’ del MIR es un sueño»
Topics of the day
«Los abusos judiciales que nacieron en Euskadi alcanzan hoy al PSOE»
Topics of the day
Trump prepara una salida de la guerra que Netanyahu aún no desea
Hi,
Disconnect
Naiz Contact
Contact
arreta@naiz.eus
(+34) 943 50 60 10
Mediabask Contact
Contact
abonnements@mediabask.eus
(+33) 09 75 12 97 02
Enter
Enter your details to login
Login with Google
Forgot your password?
Register
Original source
Read original article on Naiz.eus