< BACK TO ARTICLES 
Izan Arbaila, Pettarra edo Basababürüan; denak prest dira korrika hasteko | Culture | KAZETA
March 12, 2026 2 views
Lifestyle

Welcome to Subscriber News
You have accessed a news of payment and have consumed a click of your personal account.
MAR. 12 2026 - 06:30h
Oier Iriarte Arrondo
Izan Arbaila, Pettarra edo Basababürüan; denak prest dira korrika hasteko
Astebeteren buruan Atharratzetik abiatuko den Korrikaren atarian, 'Korrika Basabürütik abiatzen' kantua eta bideoklipa argitaratu ditu Hiruak elkarteak. Anna Iraolak idatzi ditu hitzak, Niko Etxartek ezarri dio musika, eta Elsa Oliarj Inesek egin du bideoa.
Kantu ofizialaz gain –'Xiberutikan mendebaldera'–, lasterkariak kantuan ezarriko dituen bigarren ereserki bat ere badu orain Korrikak: 'Korrika Basabürütik abiatzen'. Hain zuzen, asteartean, hilaren 10ean, kaleratu zuen Aloze-Ziboze-Onizeko Hiruak elkarteak. Astebete barru, hilaren 19an, aterako da herri lasterketa Basabürüko herritik, «hebenko herri ttipiak ihaurrausiz».
Anna Iraolak eta Hiruakeko Eüskaraz bizi batzordeko kideek idatzitako hitzei Niko Etxartek jarri die musika. Bideoklipa Elsa Oliarj Inesek ekoiztu du; musikaren grabaketaz, aldiz, Pierre Vissler 'Vivi' arduratu da; eta musikaren moldaketak Oihan Oliarj Inesek egin ditu. Dena dela, anitzez ere gehiago izan dira lan hau posible egin dutenak, orotara 28 herritar aritu dira eta kantuan.
Bizkarrekoa soinean eta lekukoa eskuan, Zuberoako hainbat herri gurutzatzen dituzte korrika bideoklipean, aldarri argi batekin: «Ama mintzoa heda-zabal dezagün!». Beste mezu batekin bukatu du Hiruakek bideoa; gau eskolan izena emateko deiarekin, hain zuzen ere.
Bideoklip bukaeran egungo irudiak alde batera utzi eta 1985eko Korrikaren Atharratzeko abiatzeko zenbait argazki gehitu dituzte. KAZETAk horietako bat eskuratu ahal izan zuen: Jakes Aguergaraik, Zuberoako langabetuen batzordearen ordezkariak, Solange Chimixi, Zuberoako ikastolen ordezkariari, lekukoa eman zionekoa. Egun hartako oroitzapenak kontatu dituzte biek KAZETAn.
Eguna Atharratzen, iluntzean Maulera
Heldu den ostegunean, hilaren 19an, 10:00etan hasiko da Atharratze euskaltzaletasunez betetzen. Guztira bost gune egonen dira: Herriko Plaza, Puntu.eus gunea, Haurren Xokoa, Merkatu Estalia eta Prefosta. Zernahi gisaz, hitzordu garrantzitsuenak Herriko Plazan izanen dira: 15:00etan nazio ekitaldia, eta 15:30ean Korrikaren abiatzea. Eguna Atharratzen iragan eta, Maulen segituko du ospakizunak. Hain justu, 18:00etatik goiti hainbat kontzertu izanen dira herri barneko aparkalekuan.
Basque Country
«Euskararen geroa bermatu nahi baldin badugu, euskal hiztunak masiboki sortu behar ditugu»
Economy
Bertako zitrikoen laborantzan aitzindari
Basque Country
Langabetuek eta ikastolek Korrika abiatu zutenekoa
Basque Country
Betharram auziak segida du Boli Kostan
Culture
'Laku bat orroka'-ren doinuan eginen du dantza Senpereko aintzirak
Hi,
Disconnect
Naiz Contact
Contact
arreta@naiz.eus
(+34) 943 50 60 10
Mediabask Contact
Contact
abonnements@mediabask.eus
(+33) 09 75 12 97 02
Enter
Enter your details to login
Login with Google
Forgot your password?
Register
Original source
Read original article on Kazeta.eus