< BACK TO ARTICLES 
Lauaxetaren objektu pertsonalak, Monzon Olaso Museoko erakusketa batean | Culture | Naiz
December 16, 2025 6 views

Welcome to Subscriber News
You have accessed a news of payment and have consumed a click of your personal account.
DEC. 16 2025 - 13:35h
NAIZ
Lauaxetaren objektu pertsonalak, Monzon Olaso Museoko erakusketa batean
‘Lauaxeta, askatasunari dena eman zion olerkari abertzalea’ izenpean dago ikusgai, Bergarako Olaso Dorrean, eta hilaren 19ra arte, Estepan Urkiaga kazetari eta politiko abertzaleren inguruan Olaso Dorrea fundazioak antolatutako erakusketa.
Bergaran ikusi gauden Lauaxetaren objektu pertsonal batzuk. (Gorka RUBIO | FOKU)
Egun gutxi egongo da ikusgai ‘Lauaxeta, askatasunari dena eman zion olerkari abertzalea’. Astelehenean zabaldu zituen ateak eta hilaren 19ra arte, ostiralera arte, dago ikugai Bergarako Olaso Dorrean. Ordutegia: 16.00-18.00.
Erakusketak Estepan Urkiaga ‘Lauaxeta’-ren (Laukiz, 1905 - Gasteiz, 1939) ibilbide literario eta politikoa azaltzen ditu, eta garai hartako testuinguru historiko zabalagoan kokatzen du, poeta eta kazetariaren bizitza laburra baina esanguratsua osotasunean ulertzeko.
«Estepan Urkiagaren objektu oso hunkigarriak daudenez eta abertzaletasunaren erreferentzia nagusi horren jaiotzaren 120. urteurrena bete denez aurten», erakusketa bat prestatuko zutela aurreratu zuten joan den azaroan Irati Jimenez eta Urko Aiartza Olaso Dorrea fundazioko kideek.
Memoria proiektu oso bat osatzeko objektu esanguratsuak eskuratu ditu Olaso Dorreak, abertzaletasunaren historiari lotutako hainbat objektu, pieza eta dokumentu esanguratsu. Esaterako, Estepan Urkiagaren argazkia, fusilatu zutenean eskuan zeraman gurutzea edo bere azken egunetan jantzi zuen gabardina.
Azken hau, hainbat urtetan ezkutuan gordeta egon ondoren, 2007. urtearen inguruan senideen eskuetara itzuli zen, eta orain Bergaran dago ikusgai.
Gipuzkoa
Fallece el corredor de montaña legazpiarra Jokin Uribetxeberria en el monte Korosti
World
Irán advierte de nuevas armas, ataque a «gran escala» en Teherán: lo último de la guerra
Basque Country
Una trifulca de bar que ha durado 10 años: se cumple la última condena por el ‘caso Altsasu’
Basque Country
«Tenemos que lograr que las niñas se quieran, se valoren y que hagan lo que quieran»
Basque Country
Denuncian violencia sexual contra una jugadora de 14 años en el club Padura de Arrigorriaga
Hi,
Disconnect
Naiz Contact
Contact
arreta@naiz.eus
(+34) 943 50 60 10
Mediabask Contact
Contact
abonnements@mediabask.eus
(+33) 09 75 12 97 02
Enter
Enter your details to login
Login with Google
Forgot your password?
Register
Original source
Read original article on Naiz.eus