< BACK TO ARTICLES 
Maddi Agirrek irabazi du Dulantzin jokatu den finalaurrekoa | Culture | Naiz
March 9, 2026 6 views

Welcome to Subscriber News
You have accessed a news of payment and have consumed a click of your personal account.
MAR. 09 2026 - 09:24h
Maddi Agirrek irabazi du Dulantzin jokatu den finalaurrekoa
Maddi Agirre gailendu da Arabako Bertsolari Txapelketako lehen finalaurrekoan eta, beraz, zuzeneko txartela lortu du martxoaren 28an jokatuko den f¡nalerako. 380,5 puntu eskuratu ditu Agirrek, eta atzetik izan ditu Iñaki Viñaspre (364,5) eta Unai Anda (362,5).
Maddi Agirre, Dulantziko saioan. (Endika PORTILLO | FOKU)
Dulantziko Kultur Etxeak hartu du larunbat honetan Arabako Bertsolari Txapelketako lehen finalaurrekoa eta Maddi Agirre izan da garaile. Horrenbestez berak irabazi du martxoaren 28an jokatuko den finalerako lehen txartela.Bigarren fase honetan 14na bertso puntuagarri kantatu dituzte bertsolariek eta bakarkako lana ganbarakoa izango da. Ariketa guztiak egin ondoren, Agirrek lortu du puntu gehien, 380,5 puntu. Bi finalerdietako puntuazioaren hurrenkeran osatuko da finala. Puntuazioak ondorengoak izan dira: Maddi Agirre 380,5 puntu, Iñaki Viñaspre 364,5 puntu, Unai Anda 362,5 puntu, Aroa Arrizubieta 348,5 puntu, Asier Otamendi 341 puntu eta Ekaitz Samaniego 327 puntu.
Hamaihiru lagunez osatutako gai-jartzaile taldetik Olatz Santocildes Martinez izan da Dulantziko aurkezlea. Finalaurreko honetako epaimahaia, horrela osatuta egon da: Mikel Fernandez de Arroiabe, Egoitz Iradier Martinez de Albeniz, Iker Elexpuru eta Aitor Jimenez Tolosana. Endika Jimenez Enbeita idazkari lanetan.
Bigarren eta azken finalaurrekoa martxoaren 14an jokatuko da Aramaion, bertako Kultur Etxean, arratsaldeko 17.30etatik aurrera. Saio horretan erabakiko da zeintzuk izango diren martxoaren 28an Gasteizko Europa Biltzar Jauregian jokatuko den finalean kantatuko duten bertsolariak.
Gipuzkoa
Fallece el corredor de montaña legazpiarra Jokin Uribetxeberria en el monte Korosti
World
Irán advierte de nuevas armas, ataque a «gran escala» en Teherán: lo último de la guerra
Basque Country
Una trifulca de bar que ha durado 10 años: se cumple la última condena por el ‘caso Altsasu’
Basque Country
«Tenemos que lograr que las niñas se quieran, se valoren y que hagan lo que quieran»
Basque Country
Denuncian violencia sexual contra una jugadora de 14 años en el club Padura de Arrigorriaga
Hi,
Disconnect
Naiz Contact
Contact
arreta@naiz.eus
(+34) 943 50 60 10
Mediabask Contact
Contact
abonnements@mediabask.eus
(+33) 09 75 12 97 02
Enter
Enter your details to login
Login with Google
Forgot your password?
Register
Original source
Read original article on Naiz.eus