Skip to main content
< BACK TO ARTICLES

Motoak, desira eta rolen jolasa | Culture | Naiz

March 5, 2026 5 views
Entertainment
Motoak, desira eta rolen jolasa | Culture | Naiz
Welcome to Subscriber News You have accessed a news of payment and have consumed a click of your personal account. MAR. 05 2026 - 22:00h Gaizka Izagirre Zinema eta telesail kritikaria Motoak, desira eta rolen jolasa PILLIONBritainia Handia, 2025. 106’. Zuzen eta gidoia: Harry Lighton. Akt.: Alexander Skarsgård, Harry Melling, Brian Martin, Zamir Mesiti. Musika: Oliver Coates. Argaz.: Nick Morris. ‘Pillion’ filmeko protagonistak. (British Film Institute (BFI)) Harry Lighton zinemagilearen lehen film luzea, ‘Pillion’, Canneseko Zinemaldian aurkeztu zen, eta Un Certain Regard sailean gidoi onenaren saria eskuratu zuen. Protagonistak Alexander Skarsgård eta Harry Melling dira; ekoizle lanetan, berriz, Ed Guiney eta Andrew Lowe aritu dira, besteak beste Yorgos Lanthimosen filmografiaren zati handi baten arduradun izan direnak. Adam Mars-Jones idazle eta kritikari britainiarraren ‘Box Hill’ eleberrian oinarrituta, filmak sexu-menpekotasunaren paisaietan barrena egindako sartu-irten emozionala proposatuko du, begirada ironiko eta ausart baten bidez; emaitza, hala ere, ustekabeko samurtasunez eta liluraz beteriko esperientzia izango da. Komedia kostunbrista ingelesaren konbentzioak deseraikitzen dituen feel good izaerako lana da, amodioaren mugez eta harreman baten barruko rolen zaurgarritasunaz lotsarik gabe hitz egiten duena. Hemen argi baitago nork gidatzen duen motoa eta nor doan atzean eserita laguntzaile gisa. Izenburuak, ‘Pillion’, motorraren atzealdeko bidaiariaren eserlekuari egiten dio erreferentzia. Harry LightonLondresen bizi den gidoilari eta zuzendari britainiarra da Harry Lighton. Bere lehen film laburra, ‘Sunday Morning Coming Down’, Iris Prize jaialdian hautatua izan zen, eta BAFTAk 2018an aintzatetsi zuen. Bere hurrengo film laburrak ere, ‘Wren Boys’-ek, ibilbidea oparoa izan zuen nazioartean. Azken urteetan, Oliver Hermanus zuzendariarekin lan egin du hainbat proiektutan: ‘Living’ filmean zuzendari laguntzaile gisa; ‘Mary & George’ (Sky/AMC) telesailean bigarren unitateko zuzendari gisa; eta datozen estreinaldien artean, Alexander McQueeni buruzko biopic batean gidoilari gisa. Bere lehen film luzea, ‘Pillion’, 2025ean aurkeztu zen Canneseko zinemaldian eta Un Certain Regard sailean gidoi onenaren saria irabazi zuen.  Gipuzkoa Fallece el corredor de montaña legazpiarra Jokin Uribetxeberria en el monte Korosti World Irán advierte de nuevas armas, ataque a «gran escala» en Teherán: lo último de la guerra Basque Country Una trifulca de bar que ha durado 10 años: se cumple la última condena por el ‘caso Altsasu’ Basque Country «Tenemos que lograr que las niñas se quieran, se valoren y que hagan lo que quieran» Basque Country Denuncian violencia sexual contra una jugadora de 14 años en el club Padura de Arrigorriaga Hi, Disconnect Naiz Contact Contact arreta@naiz.eus (+34) 943 50 60 10 Mediabask Contact Contact abonnements@mediabask.eus (+33) 09 75 12 97 02 Enter Enter your details to login Login with Google Forgot your password? Register