< BACK TO ARTICLES 
Murrizketen aroan, EKEk aitzinkontua orekatuz ekin behar izan dio urteari | Culture | GARA Euskal Herriko egunkaria
April 30, 2026 1 views

Welcome to Subscriber News
You have accessed a news of payment and have consumed a click of your personal account.
APR. 30 2026
O.DAGUERRE-O.IRIARTE
Murrizketen aroan, EKEk aitzinkontua orekatuz ekin behar izan dio urteari
Hilaren 25ean egin zuen Euskal Kultur Erakundeak 2026ko biltzar nagusia. Bertan aditzera eman zen erakundeak ia 19.000 euroko galera izan zuela iaz; eta, aurten ere, nahiz eta instituzioak pixkanaka dirulaguntzak berriz emendatzen ari diren, erakundeak diru apaltzeekin egin beharko du urtea.
Johañe Etchebest, iragan asteburuko biltzar nagusian. (Lorentxa SARAGUETA | EKE)
HAUTUAKBaliabide kopuru mugatuak hautuak egitera eraman du erakundea. Hortaz, batetik, lanpostuak babestea erabaki du. Bestetik, elkarteen proiektuen sustapenean segitzea hautatu du, murrizketek ahal bezain eragin ttipiena izan dezaten egitasmoetan. Baina horrek sakrifizioak egitea ere ekarriko du.
SAKRIFIZIOAKEkimen batzuk alde batera utzi ditu -besteak beste, partaideekin prestaturiko bi erakusketa aipatu zituen Etchebestek-, edota lehen kanpoko zerbitzuei egotzitako lanak -grabaketak, itzulpenak...- langileen zereginetan gehitu ditu.
Hil korapilatsu batzuen ondotik, iragan larunbatean, hilaren 25ean, egin zuen Euskal Kultur Erakundeak (EKE) aurtengo biltzar nagusia, Donapaleun. 150 bat elkarteren ordezkariak bildu ziren Donapaleun eginiko bilkuran, iazko kontu eta ekintzak onartu eta 2026 honetako proiektu nagusiak aurkezteko.
EKEren historian lehen aldiz, bilan ekonomiko negatiboa aurkeztu behar izan zuten: 2025ean 18.810 euroko galera izan zuen kultura erakundeak. Izan ere, murrizketa garrantzitsua jasan zuen iaz, Estatu frantsesak 30.000 euroan apaldu baitzion dirulaguntza. Johañe Etchebest EKEren zuzendariak Mediabask Irratiari adierazi zionez, arazo bakarra ez zen diru kopuruaren beherakada izan, apaltze horren jakinarazpen data baizik: proiektu guziak aitzinatuak ziren, eta, beraz, kostua ere jadanik egina zen. Justuki, kultura eragileak uztailean entzun zuen lehen aldiz murrizketa egon zitekeela, eta irailean jaso zuen berrespena. «Urte hondarrean kasu egiten» saiatu zen, baina ordurako berantegi zen.
Dena dela, zuzendariak argitu du galera horiek EKEren aurrezkiekin estali, eta 2026ari defizitik gabe ekin diola. Hala ere, erakunde finantzatzaileek aurten ere dirulaguntza apalagoak izanen dituela jakinarazi diote EKEri, eta horretara moldatu behar izan du urteko aurrekontua.
Bada, baliabide kopuru mugatuak hautuak egitera eraman du erakundea. Hortaz, batetik, lanpostuak babestea erabaki du. Bestetik, elkarteen proiektuen sustapenean segitzea hautatu du, murrizketek ahal bezain eragin ttipiena izan dezaten egitasmoetan. Hori egin ahal izateko, aldiz, bestelako sakrifizio batzuk egin behar izan ditu; adibidez, ekimen batzuk alde batera utzi ditu -besteak beste, partaideekin prestaturiko bi erakusketa aipatu zituen Etchebestek-, edota lehen kanpoko zerbitzuei egotzitako lanak -grabaketak, itzulpenak...- langileen zereginetan gehitu ditu.
ETORKIZUNERAKO OREKA BILA
Iaz Estatuak eginiko murrizketari Pirinio Atlantikoetako Departamendua gehitu zitzaion 2026rako. Hain zuzen, Eleketa programara bideraturiko 50.000 euroko ekarpena kenduko zuela iragarri zuen, programaren geroa kolokan ezarriz. Azkenean, Departamenduak 15.000 euro bideratuko ditu Eleketara, programak bizirautea ahalbidetzeko; 35.000 euro gutiagorekin bada ere.
Horretaz gain, Kultura Gaien Eskualde Zuzendaritzak (Drac), nahiz eta 2024ra artekoarekiko murrizketa mantendu, iaz baino 4.000 euro gehiago ezarriko ditu 2026an. Etchebest zuzendariak azaldu du EKE osatzen duten erakunde publikoetako teknikariekin komunikazioa anitz azkartua izan dela, baita Dracekoekin ere. Preseski, iaz, kultura eragileko kideek laguntzen apaltzearen berri izan zutenean, «komunikazio eskas handi bat» zegoela nabarmendu du; eta, behin hori hobeturik, Draceko ordezkariak larunbateko biltzar nagusian diru ekarpena berriz ere ahal bezain beste emendatuko duela iradoki zuen, nahiz eta horrek denbora hartu.
Gauzak horrela, Etchebestek berriro hobera egiteko «nahikunde argia» nabari die instituzioei. Bere ustez, «mobilizazioarekin eta beste, ulertu dute ekosistema oso bat hunkitzen ari direla». Beste hainbat elkartek ere murrizketak jasan dituztela jakinik, erakundeetako arduradunek «EKEren sustatzea ekosistema horren sustatzea dela» ulertu dutelakoan dago.
Zernahi gisaz, EKEk bestelako diruztatze batzuk bilatzen hasi behar izan du. Erraterako, Euroeskualderako proiektu deialdirako egitasmo bat prestatzen ari direla erran du zuzendariak, zeina Badihardugurekin eta Euskokultur fundazioarekin batera aurkeztuko duten. «Euskal Herri mailan aritzeko aukera» bat izanen dela iruditzen zaio. Bestalde, Europa mailako Poctefa funtsa aztertzen ari dira, aukera suertatuz gero, bertatik ere dirulaguntzak eskuratzeko.
UZTARITZEKO KULTURA EREMUA
Herri kulturan diharduten honako elkarte hauekin elkarlana egiten du EKEk: Iparraldeko Dantzarien Biltzarra (IDB), Bertsularien Lagunak, Herri Soinu eta Bilketa ataria. «Herri kulturarentzat proiektuak garatzeko» norabide horretan, espazio berri bat izanen dute bostek Uztaritzeko Lota jauregian.
Euskal Hirigune Elkargoa da eraikinaren jabea, eta bere gain hartuko ditu kultura eremu horren eraberritze lanen kostuak. Gisa berean, gune berria estreinatu bitartean, Uztaritzeko Herriko Etxeak kultur elkarte horientzako bulegoak bermatu dituela eskertu zuen Etchebestek.
Topics of the day
Icono de una época, profesor y pensador abertzale de izquierdas
Topics of the day
«Kixkur», presoen itxaropenen eta ezkutuko herriaren idazle
Topics of the day
«No es conflictividad, es conciencia de clase, trabajar y vivir en Aiaraldea»
Topics of the day
«Quería quedarme sin conocimiento y que pasara lo que tuviera que pasar»
Topics of the day
Xabier Sánchez Erauskin, periodista comprometido y muchísimo más
Hi,
Disconnect
Naiz Contact
Contact
arreta@naiz.eus
(+34) 943 50 60 10
Mediabask Contact
Contact
abonnements@mediabask.eus
(+33) 09 75 12 97 02
Enter
Enter your details to login
Login with Google
Forgot your password?
Register
Original source
Read original article on Naiz.eus