Skip to main content
< BACK TO ARTICLES

Museoko korridoreetan entzun diren bisitarien ahotsak | Culture | Naiz

March 9, 2026 8 views
Museoko korridoreetan entzun diren bisitarien ahotsak | Culture | Naiz
Welcome to Subscriber News You have accessed a news of payment and have consumed a click of your personal account. MAR. 09 2026 - 13:20h Amaia Ereñaga Erredaktorea, kulturan espezializatua Museoko korridoreetan entzun diren bisitarien ahotsak Arte Ederren Bilboko Museoak ariketa interesgarria egin du: bizirik dauden zortzi emakume artisten lanen aurrean jarri dituzte kolektibo desberdinak eta dokumental batean, ‘Ikuspuntuak III. Voices’ izenekoa, haien hausnarketak bildu ditu. Zoritxarrez, jasotzen diren ahotsen artean, euskaraz gutxi. Mari Puri Herrero, ‘Jantokia’ bere lanaren aurreran. (Oskar MATXIN | FOKU) Genero begirada erdigunean jarrita, museoa gizarteari hurbilduko zaio ikus-entzunezkoak erabilita. Horrela, ahots gehiago eta iritzi gehiago gehituko dizkio arteari. Horrela labur daitezke Arte Ederren Bilboko Museoaren ‘Ikuspuntuak III. Voices’ (2026) izeneko proiektuaren xedea. 2021an hastapena eman zitzaion ‘Ikuspuntuak’ izeneko trilogiaren azken denboraldia aurkeztu dute astelehenean Arte Ederren Bilboko Museoan. Birmoldaketa lanetan buru-belarri sartuta dagoen bitartean, ateak zabalik ditu museo beterano honek eta orain, ‘Ikuspuntuak III. Voices’ (2026) proiektuarekin, beste urrats bat eman nahi izan du, bere bilduman ordezkaritza duten eta jardunean dauden gure ingurunearekin lotutako zortzi emakume artisten lanak beste ‘kritikari’ batzuen esku utzi dituzte: ikuslegoaren esku, alegia.  Zenbait kolektibori egin zitzaien hurbiltzeko deia, artelan bati buruzko hausnarketa ez-akademiko bat bultzatzeko, bultzatutako eta zentsurarik gabeko elkarrizketa baten bidez, «eta iritzi guztiak onartu ditugu, positiboak zein negatiboak, baita mota guztietako ondorioak atera ere», museotik azaldu dutenez. «Talde bakoitzak erabili nahi zuen hizkuntza errespetatu da, gaztelania zein euskara»   Tamara Garcia Iglesias (Lasarte, 1978) zinemagileak museoaren Hezkuntza eta Kultur Ekintza Sailarekin lankidetzan eta BBK Banku Fundazioaren laguntzarekin egindako ikus-entzunezko proiektua aurten bukatu da eta ikusgai dago apirilaren 19ra arte museoaren webgunean eta museoan bertan, lehenengo solairuan, hausnarketa iturri izan diren zortzi artelanen ondoan.  «Normalean museoko korridoretan entzuten diren ahotsak, galtzen diren eta erregistratzen ez diren ikusleen ahots horiek, gorde nahiko genituzke proiektu honekin», aipatu du Maria Victoria Antoñanasek, Arte Ederren Bilboko Museoko Hezkuntza arloko arduradunak.  Ahots horien artean, ordea, euskara erabiltzen duen ahots gutxi daude. Bilboko Goi Ostalaritza Eskola, Adsis Fundazioko ikasleak, Harridunak (Mineralogiako eta Paleontologiako Euskal Elkartea), Aldatz Gora Mendizale Taldea, Blackkamera argazkigintza-eskola edo Sestaoko Amigas de la Costura Kultur Elkartea bezalako kolektiboak gonbidatu zituzten hautatutako zortzi egile horien lanak begiratzera eta «talde bakoitzak erabili nahi zuen hizkuntza errespetatu da, gaztelania zein euskara, erosoago egiten zaion hizkuntza erabili dezan», Antoñanasek aitortu duenez.  Mari Puri Herrero (Bilbo, 1942), Cristina Iglesias (Donostia, 1956), Dora Salazar (Altsasu, Nafarroa, 1963), Ana Laura Alaez (Bilbo, 1964), Elena Mendizabal (Donostia, 1960), June Crespo (Iruñea, 1982), Elena Aitzkoa (Apodaka, Nafarroa, 1984) eta Itziar Okariz (Donostia, 1965) artisten zortzi lanak erabili dituzte proiekturako.   ‘Ikuspuntuak I. Gorputzak’ (2021) izeneko lehen denboraldian, artistak bildumako zortzi lan hautatu zituzten; guztiak gizonezko artistek eginak ziren, eta emakumeak irudikatzen zituzten. ‘Ikuspuntuak II. Ellas’ (2023) bigarren denboraldiak bildumako zortzi obra izan zituen ardatz; oraingo honetan, jada hilda dauden emakume artistek sortutakoak. Eta ‘Ikuspuntuak III. Voices’ (2026) ekimenarekin osatzen den zikloaren funtsezko helburua da artea kontenplatzeko kode tradizionalak –ikuspegi akademizista batean oinarrituak– zalantzan jartzea, eta, horren ordez, museoko bildumako artelanen interpretazio subjektibo eta anitza sustatzea. Gipuzkoa Fallece el corredor de montaña legazpiarra Jokin Uribetxeberria en el monte Korosti World Irán advierte de nuevas armas, ataque a «gran escala» en Teherán: lo último de la guerra Basque Country Una trifulca de bar que ha durado 10 años: se cumple la última condena por el ‘caso Altsasu’ Basque Country «Tenemos que lograr que las niñas se quieran, se valoren y que hagan lo que quieran» Basque Country Denuncian violencia sexual contra una jugadora de 14 años en el club Padura de Arrigorriaga Hi, Disconnect Naiz Contact Contact arreta@naiz.eus (+34) 943 50 60 10 Mediabask Contact Contact abonnements@mediabask.eus (+33) 09 75 12 97 02 Enter Enter your details to login Login with Google Forgot your password? Register