Skip to main content
< BACK TO ARTICLES

Musikarien ekarpena Palestinara, eszenatokiaren alde bietatik | Culture | Naiz

March 20, 2026 5 views
Musikarien ekarpena Palestinara, eszenatokiaren alde bietatik | Culture | Naiz
Welcome to Subscriber News You have accessed a news of payment and have consumed a click of your personal account. MAR. 20 2026 - 05:00h Amaia Ereñaga Erredaktorea, kulturan espezializatua Musikarien ekarpena Palestinara, eszenatokiaren alde bietatik «Palestinaren alde mugitzen ari da jende piloa eta guk, musikaren mundutik eta Euskal Herritik, zer egin ahal dugu?»; musikagintzatik sortutako galdera edo kezka hori pizgarri izanik, egunotan musikariak eurak, Palestinarekin Elkartasuna taldearekin batera, jaialdia prestatzen ari dira Durangon.  Muntaketa lanak egiten harrapatu genituen atzo goizean Landakon. (Jaizki FONTANEDA | FOKU) Kattalin Barcena Larrabetzuko J Martina hirukoteko partaidea da. Pop eta elektronika doinuak jorratzen dituzte zuzenekoetan; egunotan, ordea, neurri handiko kontzertura pasatu behar izan du Barcenak eta lanean ari da, jo eta su, Durangoko Landako gunean. Asteazken arratsaldetik muntaketa lanetan ari dira bertan, larunbaterako ‘Oihu bat Palestinara’ makrokontzertua prestatzen. Nola doaz lanak? «Momentuz dena ondo», erantzuna, baina «hau zoramena da, urduri gaude eta ez dugu lorik egingo hau egin arte!», aitortu zigun ostegunean. Hori bai, pozik daude sarreren salmentarekin (15 eta 25 euroan daude; norberak erabakitzen du zenbateko ekarpena egin). Larunbatean 11.00etan zabalduko dituzte ateak, eta itxi, ordu txikietan. Goizetik gauera bitartean, kontzertuak bata bestearen atzetik egingo dira parez pare jarritako bi eszenatokietan. Kontzertuak laburrak izango dira, 25 minutu edo ordu erdikoak soilik. Formula hori aukeratu dute «musika jaialdi bat baino, parte hartze handiko topagunea» sortu nahi dutelako, Barcenasek azaldu duenez. Egitarauan 27 talde agertzen dira, baina horiei bertsolariak eta beste diziplina batzuetako ordezkariak gehitu behar zaizkie. Jende mordoa. «Musikaren bitartez lor daiteke jendearekin  oso modu berezi batean konektatzea»   «Musikariok ez dugu eszenatokiko ekarpena bakarrik egingo», argitu du Barcenasek. Izan ere, jaialdiko gune desberdinetan lanean ikusiko ditugu. Kontzertuez aparte, Landakon bertan sukalde bat jarriko dute eta jateko gune bat, mahaiz atonduta, baita azoka bat ere, non musikariek beraien merchandisinga salgai jarriko duten. Horko irabaziak ere –egileek doan emango dituzte– jaialdian aterako den diru guztiarekin osatuko den elkartasun kutxara joango dira. Hitzordu honen helburua bikoitza da eta: Palestinako egoerari ikusgarritasuna ematea eta, era berean, egin diren eta egingo diren protesta ekintzengatik iritsitako isunei aurre egiteko kutxa bat sortzea. «Gero eta gutxiago hitz egiten da gai horri buruz, Palestinari buruz», kexu da Barcenas. Ikusgarritasuna kentzea eta protestak zigortzea; hori da ekuazioa. Mobilizazioetan parte hartzeagatik isunak eta prozesu judizialak ugaritu egin dira gurean, Vueltaren eta Zinemaldiaren harira gertatu den legez. «Ez gara jabetzen Palestinaren aldeko protesta bakoitzaren ondoren isun gehiago heltzen direla. Aurrekoan Starbucks-en; orain Maccabi etortzen denean, ikusiko dugu zer gertatzen den», esan zuen Barcenasek. «Alfabetu zauri bat, bonben artean oihu bat» kantatzen entzun berri ditugu Mursego, Anari eta Gailu Youtuben. Andoaingo bandak kantu berri hau jarri du sarean, ‘Urgentziazko garaiotan, urgentziazko abesti bat’ lelopean, Landakoko kontzertuaren harira. Durangon ere entzungo da, jakina. Zaila da parte hartuko duten guztien artean aukeratzea, baina aipatutako hiru horietaz gain hemen izen batzuk: Olatz Salvadorrek abiatuko du jaialdia (12.00) eta, hortik aurrera, Olaia Inziarte, Eire, Bengo, Nize, Ibil Bedi, Ahmed & Nur palestinarrak, Lukiek, Belako, Merina Gris, Chuleria, Joder!, J Martina bera... Kulturgintzak konpromiso handiagoa erakutsi beharko luke?, bota genion atzo Kattalin Barcenari. «Edozein pertsonari eskatzen diogun bezala inguruarekin ardura hartzeko, nik uste dut kultura eta arte munduan ezinbestekoa dela jarrera hori izatea, ikusita, gainera, askok izan dezakegun ikusgarritasuna. Musikaren bitartez lor daiteke jendearekin oso modu berezi batean konektatzea. Aldarriak egiteko oso erreminta potentea da musika». Basque Country CCOO no portará el testigo de Korrika tras considerar AEK que es «incompatible» Economy La potente movilización del 17M relanza el debate sobre un salario mínimo vasco Basque Country Hallan muerto al alcalde saliente de Bildoze-Onizepea, derrotado en los comicios Nafarroa La Policía española detiene a cuatro personas para justificar sus cargas en el Sadar Basque Country Mensaje a Pradales en Gasteiz: «O se está con los trabajadores de Tubos o con los oligarcas» Hi, Disconnect Naiz Contact Contact arreta@naiz.eus (+34) 943 50 60 10 Mediabask Contact Contact abonnements@mediabask.eus (+33) 09 75 12 97 02 Enter Enter your details to login Login with Google Forgot your password? Register