< BACK TO ARTICLES 
Musikarien ekarpena Palestinara, eszenatokiaren alde bietatik | Music | GAIAK
March 20, 2026 5 views

Welcome to Subscriber News
You have accessed a news of payment and have consumed a click of your personal account.
MAR. 20 2026 - 05:00h
Amaia Ereñaga
Erredaktorea, kulturan espezializatua
Musikarien ekarpena Palestinara, eszenatokiaren alde bietatik
«Palestinaren alde mugitzen ari da jende piloa eta guk, musikaren mundutik eta Euskal Herritik, zer egin ahal dugu?»; musikagintzatik sortutako galdera edo kezka hori pizgarri izanik, egunotan musikariak eurak, Palestinarekin Elkartasuna taldearekin batera, jaialdia prestatzen ari dira Durangon.
Muntaketa lanak egiten harrapatu genituen atzo goizean Landakon. (Jaizki FONTANEDA | FOKU)
Kattalin Barcena Larrabetzuko J Martina hirukoteko partaidea da. Pop eta elektronika doinuak jorratzen dituzte zuzenekoetan; egunotan, ordea, neurri handiko kontzertura pasatu behar izan du Barcenak eta lanean ari da, jo eta su, Durangoko Landako gunean. Asteazken arratsaldetik muntaketa lanetan ari dira bertan, larunbaterako ‘Oihu bat Palestinara’ makrokontzertua prestatzen.
Nola doaz lanak? «Momentuz dena ondo», erantzuna, baina «hau zoramena da, urduri gaude eta ez dugu lorik egingo hau egin arte!», aitortu zigun ostegunean. Hori bai, pozik daude sarreren salmentarekin (15 eta 25 euroan daude; norberak erabakitzen du zenbateko ekarpena egin).
Larunbatean 11.00etan zabalduko dituzte ateak, eta itxi, ordu txikietan. Goizetik gauera bitartean, kontzertuak bata bestearen atzetik egingo dira parez pare jarritako bi eszenatokietan. Kontzertuak laburrak izango dira, 25 minutu edo ordu erdikoak soilik.
Formula hori aukeratu dute «musika jaialdi bat baino, parte hartze handiko topagunea» sortu nahi dutelako, Barcenasek azaldu duenez. Egitarauan 27 talde agertzen dira, baina horiei bertsolariak eta beste diziplina batzuetako ordezkariak gehitu behar zaizkie. Jende mordoa.
«Musikaren bitartez lor daiteke jendearekin oso modu berezi batean konektatzea»
«Musikariok ez dugu eszenatokiko ekarpena bakarrik egingo», argitu du Barcenasek. Izan ere, jaialdiko gune desberdinetan lanean ikusiko ditugu. Kontzertuez aparte, Landakon bertan sukalde bat jarriko dute eta jateko gune bat, mahaiz atonduta, baita azoka bat ere, non musikariek beraien merchandisinga salgai jarriko duten.
Horko irabaziak ere –egileek doan emango dituzte– jaialdian aterako den diru guztiarekin osatuko den elkartasun kutxara joango dira. Hitzordu honen helburua bikoitza da eta: Palestinako egoerari ikusgarritasuna ematea eta, era berean, egin diren eta egingo diren protesta ekintzengatik iritsitako isunei aurre egiteko kutxa bat sortzea.
«Gero eta gutxiago hitz egiten da gai horri buruz, Palestinari buruz», kexu da Barcenas. Ikusgarritasuna kentzea eta protestak zigortzea; hori da ekuazioa. Mobilizazioetan parte hartzeagatik isunak eta prozesu judizialak ugaritu egin dira gurean, Vueltaren eta Zinemaldiaren harira gertatu den legez. «Ez gara jabetzen Palestinaren aldeko protesta bakoitzaren ondoren isun gehiago heltzen direla. Aurrekoan Starbucks-en; orain Maccabi etortzen denean, ikusiko dugu zer gertatzen den», esan zuen Barcenasek.
«Alfabetu zauri bat, bonben artean oihu bat» kantatzen entzun berri ditugu Mursego, Anari eta Gailu Youtuben. Andoaingo bandak kantu berri hau jarri du sarean, ‘Urgentziazko garaiotan, urgentziazko abesti bat’ lelopean, Landakoko kontzertuaren harira. Durangon ere entzungo da, jakina.
Zaila da parte hartuko duten guztien artean aukeratzea, baina aipatutako hiru horietaz gain hemen izen batzuk: Olatz Salvadorrek abiatuko du jaialdia (12.00) eta, hortik aurrera, Olaia Inziarte, Eire, Bengo, Nize, Ibil Bedi, Ahmed & Nur palestinarrak, Lukiek, Belako, Merina Gris, Chuleria, Joder!, J Martina bera...
Kulturgintzak konpromiso handiagoa erakutsi beharko luke?, bota genion atzo Kattalin Barcenari. «Edozein pertsonari eskatzen diogun bezala inguruarekin ardura hartzeko, nik uste dut kultura eta arte munduan ezinbestekoa dela jarrera hori izatea, ikusita, gainera, askok izan dezakegun ikusgarritasuna. Musikaren bitartez lor daiteke jendearekin oso modu berezi batean konektatzea. Aldarriak egiteko oso erreminta potentea da musika».
World
Israel impide el acceso al Santo Sepulcro de Jerusalén por primera vez desde 1187
Music
Fallece Phil Campbell, guitarrista de Motörhead
Health
Ya se pueden pedir online las imágenes de las pruebas diagnósticas en Osakidetza
Culture
Juanjo Mena: «Siento que ha llegado ya la hora de la despedida»
Health
El reto de conciliar un sueño de calidad en una sociedad pegada a las pantallas
Hi,
Disconnect
Naiz Contact
Contact
arreta@naiz.eus
(+34) 943 50 60 10
Mediabask Contact
Contact
abonnements@mediabask.eus
(+33) 09 75 12 97 02
Enter
Enter your details to login
Login with Google
Forgot your password?
Register
Original source
Read original article on Naiz.eus