< BACK TO ARTICLES 
Naturaren ahotsa entzutearen garrantziaz | Culture | GARA Euskal Herriko egunkaria
March 15, 2026 1 views

Welcome to Subscriber News
You have accessed a news of payment and have consumed a click of your personal account.
MAR. 15 2026
Gaizka IZAGIRRE
HERNANI
HOOPERS
Naturaren ahotsa entzutearen garrantziaz
Badira Pixar-en filmografian ikusleen garunean eta bihotzean iltzatuta geratu diren eszenak; “Hoppers”-ek ere baditu halako distira uneak. Filma ez da biribila, baina txikiekin gozatzeko moduko animaziozko komedia ekologista xarmagarria da. Istorioaren erdigunean Mabel gaztea dago. Teknologia esperimental bati esker, bere kontzientzia kastore robot baten barruan sartzen du. Helburua sinplea bezain premiazkoa da: ekosistema txiki bat salbatzea. Laku bat, ibaia, kastoreen presa eta bertan bizi diren animalia ugariren etxea arriskuan daude, errepide berri baten eraikuntzak guztia irentsi nahi duelako.
Planetaren zaintzaz hitz egiteko, filmak ideia xume baina indartsu bat proposatzen du: natura babesteko, lehenik eta behin, ulertu egin behar dugu. Horretarako, beste espezie batzuekiko enpatia landu behar da, eta gizakiok naturarekin dugun harremana birpentsatu.
Protagonista, Mabel, bereziki aipagarria da, ez baitator bat ohiko heroien molde klasikoarekin; nortasun handikoa eta kementsua da. Publikoak barre egiten du, baina aldi berean naturarekin ehuntzen duen lotura emozionala ere sentitzen du.
Mezu zintzoaz eta pertsonaia sendoaz gainera, umorezko pasarteek ederki funtzionatzen dute. Tonu arin eta jostarian, eta pertsonaia xelebreen laguntzaz, animalien munduan girotutako eszenak xehetasun komikoz betetzen dira.
Filmak badu ahulgune bat: flashback gehiegi erabiltzen ditu jada ezagunak diren ideiak azpimarratzeko, eta horrek une batzuetan narrazioa apur bat errepikakor bihurtzen du.
“Hoppers”-ek irribarre xume batekin gogorarazten digu naturaren ahotsa sarriago entzungo bagenu agian mundu jasangarriago eta osasuntsuago batean biziko ginatekeela.
Topics of the day
Auzapezen kontrako zigorraren eskutik, aldaketa franko lehen itzulian
Topics of the day
Langabetuek eta ikastolek Korrika abiatu zutenekoa
Euskal Herria
«Que el 51% de los nuestros esté en el ‘grupo fuerte’ del MIR es un sueño»
Topics of the day
«Los abusos judiciales que nacieron en Euskadi alcanzan hoy al PSOE»
Topics of the day
Trump prepara una salida de la guerra que Netanyahu aún no desea
Hi,
Disconnect
Naiz Contact
Contact
arreta@naiz.eus
(+34) 943 50 60 10
Mediabask Contact
Contact
abonnements@mediabask.eus
(+33) 09 75 12 97 02
Enter
Enter your details to login
Login with Google
Forgot your password?
Register
Original source
Read original article on Naiz.eus