Skip to main content
< BACK TO ARTICLES

Nortasun zatikatua eta hazkunde pertsonala | Culture | Naiz

March 12, 2026 1 views
Nortasun zatikatua eta hazkunde pertsonala | Culture | Naiz
Welcome to Subscriber News You have accessed a news of payment and have consumed a click of your personal account. MAR. 12 2026 - 23:00h Gaizka Izagirre Zinema eta telesail kritikaria Nortasun zatikatua eta hazkunde pertsonala LA PETITE DERNIEREEstatu frantsesa, 2025. 106’. Zuzen eta gidoia: Hafsia Herzi. Akt.: Nadia Melliti, Park Ji-min, Louis Memmi, Mouna Soualem. Musika: Amin Bouhafa. Argaz.: Jeremie Attard.  ‘La petite dernière’ filmeko protagonista. (Ad Vitam) Hafsia Herzi aktoreak zuzendutako hirugarren film luzea da ‘La petite dernière’. Cannes Film Festivaleko Sail Ofizialean aurkeztu zuten, eta bertan Nadia Melliti hasiberriak emakumezko aktore onenaren saria eta Queer Palm saria jaso zituen.Filmak ‘La petite dernière’ egokitzen du, Fatima Daasen izen bereko eleberria. Autofikzioa da, eta egileak —Parisko periferian hazitako musulman praktikatzaile eta lesbiana— bere bilaketa pertsonal, sexual eta moralaren kontakizun intimoa eskaintzen du. Fatimak 17 urte ditu eta hiru ahizpetatik gazteena da. Parisko aldirietan bizi da, familia franko-aljeriar zoriontsu eta maitekor batean. Ikasle ona, Parisko unibertsitatean sartzea lortzen du. Emakume heldu gisa bizitzen hasten denean, familiatik eta tradizioetatik urruntzen da, emantzipazio prozesu bati ekinez. Harreman bat hasiko du, lagun berriak ezagutuko ditu eta mundu berri bat esploratuko du, dilema mingarri bati aurre egiten dion bitartean: nola izan leial norbere buruari, nortasunaren hainbat alderdi bateratzea ezinezkoa dirudienean? Fedearen eta sexu-orientazioaren arteko dikotomia sinplista planteatzetik urrun, filmak sotiltasun eta zintzotasun handiz aztertuko du neska gazte musulman praktikatzaile batek nola bizi duen bere erlijioaren eta bere desioaren arteko gatazka. Basque Country Mensaje al mundo de EH Bildu desde las Bardenas, contra Trump, la OTAN y las guerras Bizkaia Desaparecido el exalcalde de Ispaster en la costa de Mendexa Basque Country El donostiarra Arkaitz Agote queda en libertad condicional tras 19 años en prisión Basque Country «Que alguien se apunte y recurra, es gratis»; sabotaje euskaráfobo a una OPE de Errenteria Gipuzkoa Fallece el corredor de montaña legazpiarra Jokin Uribetxeberria en el monte Korosti Hi, Disconnect Naiz Contact Contact arreta@naiz.eus (+34) 943 50 60 10 Mediabask Contact Contact abonnements@mediabask.eus (+33) 09 75 12 97 02 Enter Enter your details to login Login with Google Forgot your password? Register