Skip to main content
< BACK TO ARTICLES

Oihu bat Palestinara jaialdia, martxoaren 21ean Durangon, «ondorio errepresiboei» aurre egiteko | Culture | Naiz

January 22, 2026 5 views
Oihu bat Palestinara jaialdia, martxoaren 21ean Durangon, «ondorio errepresiboei» aurre egiteko | Culture | Naiz
Welcome to Subscriber News You have accessed a news of payment and have consumed a click of your personal account. JAN. 22 2026 - 12:27h Nerea Lauzirika Aktualitateko erredaktorea / Redactora de actualidad Oihu bat Palestinara jaialdia, martxoaren 21ean Durangon, «ondorio errepresiboei» aurre egiteko Hainbat artistak eta Palestinarekin Elkartasuna plataformak Oihu bat Palestinara jaialdia antolatu dute, autogestioa oinarri, martxoaren 21ean, Durangoko Landako Gunean. Xedea auzia gizarteratzen jarraitzea eta «ondorio errepresiboei» aurre egitea da. Kattalin Barcena eta Cris Lizarraga musikariek eta Iñigo Rodriguez plataformako kideak hartu dute hitza prentsaurrekoan. (Aritz LOIOLA | FOKU) Durangoko Landako guneak Oihu bat Palestinara jaialdia hartuko du martxoaren 21ean. Palestinarekin Elkartasuna plataformak eta hainbat artistak modu autogestionatuan antolatu dute, palestinar erresistentziari babesa agertu asmoz. Era berean, jaialdiaren helburua da Palestinaren aldeko azken hilabeteetako protesten «ondorio errepresiboei» aurre egitea. Sarrerak Euskal Herriko hainbat puntutan egongo dira salgai, fisikoki. Azaldu dutenez, datozen egunetan jakinaraziko dute zehazki non eskuratu ahal izango diren. Bi prezio izango dituzte, hots, 15 euroan zein 25 euroan salduko dituzte, norberak zenbateko ekarpena egin nahi edo ahal duen erabakitzeko aukera izan dezan. Besteak beste, Anari, Chulería, joder!, Eire, La Furia, Hofe, Ibil Bedi, J Martina, Malakias, Olatz Salvador eta Mateo Zikuta igoko dira oholtzara. Horrez gain, bertsolariak, dantzak eta bakarrizketak ere izango dira, «egun osoko egitaraua», aurreratu dutenez. Bilbon egin dute jaialdiaren aurkezpena, hain zuzen ere, Vuelta hiritik pasatu zenean istiluak jazo ziren tokian. Izan ere, ekimenaren xede nagusienetakoa da Palestinarekiko elkartasun mugimenduaren aurkako errepresioari aurre egitea. Prentsaurrekoan hitza hartu dute Cris Lizarraga eta Kattalin Barcena musikariek eta Iñigo Rodriguez plataformako kideak. Lizarragak adierazi duenez, «palestinar erresistentziaren aldeko mezua zabaltzeko» baliatuko dute haien musika, «mezu hau isiltzen saiatzen ari diren une honetan». Rodriguezek deitoratu du Israel ez dela bake plana betetzen ari eta Palestinarenak diren lurrak okupatzen jarraitu duela. «Elkartasun uholdea isilarazteko» saiakeren artean aipatu ditu Vueltako protestetan parte hartzeagatik auziperatutako 7 pertsonak, Zinemaldiko mobilizazioan atxilotutakoa eta greban jazarri zituzten manifestariak. Hori dela eta, azpimarratu du «sionismo konplizearen aurkako borrokak» jarraitu behar duela. Barcenak jaialdira gerturatzeko deia egin du, «oihu ozena egin dezagun Euskal Herritik Gazara». Gipuzkoa Fallece el corredor de montaña legazpiarra Jokin Uribetxeberria en el monte Korosti World Irán advierte de nuevas armas, ataque a «gran escala» en Teherán: lo último de la guerra Basque Country Una trifulca de bar que ha durado 10 años: se cumple la última condena por el ‘caso Altsasu’ Basque Country «Tenemos que lograr que las niñas se quieran, se valoren y que hagan lo que quieran» Basque Country Denuncian violencia sexual contra una jugadora de 14 años en el club Padura de Arrigorriaga Hi, Disconnect Naiz Contact Contact arreta@naiz.eus (+34) 943 50 60 10 Mediabask Contact Contact abonnements@mediabask.eus (+33) 09 75 12 97 02 Enter Enter your details to login Login with Google Forgot your password? Register