Skip to main content
< BACK TO ARTICLES

Pantailaren bestaldeko genozidioa | Culture | GARA Euskal Herriko egunkaria

March 10, 2026 1 views
Pantailaren bestaldeko genozidioa | Culture | GARA Euskal Herriko egunkaria
Welcome to Subscriber News You have accessed a news of payment and have consumed a click of your personal account. MAR. 10 2026 Gaizka IZAGIRRE HERNANI PUT YOUR SOUL ON YOUR HAND AND WALK Pantailaren bestaldeko genozidioa Filmin plataforman, “Con el foco en Palestina” (Palestinan fokua jarrita) izeneko bilduman “Put Your Soul on Your Hand and Walk” lana estreinatu berri da. Sepideh Farsi zuzendari irandarraren eta Fatima Hassouna fotokazetari gazatarraren arteko bideodeietatik abiatzen da dokumentala. 2025eko Canneseko zinema jaialdiko ACID sailean estreinatu zuten, eta sail horretan hautatua izan zela iragarri eta biharamunean, Hassouna Israelen aire eraso batean hil zuten, familiako hainbat kiderekin batera. “Put Your Soul on Your Hand and Walk” urteko dokumental hunkigarrienetako bat da. Fatima Hassouna fotokazetari palestinarrak Israelgo inbasio militarpean Gazan bizi izan zuen egunerokoa argazkien bidez dokumentatu zuen. Gainera, bere sakelako telefonoaren bidez, egunero komunikatu zen Farsirekin; eta Farsik, urrundik, irudi horiek jasotzen eta antolatzen zituen, mundura zabaltzeko. 2024ko apiriletik aurrera, urtebetez, bi emakumeek konplizitate berezi bat eraiki zuten. Konplizitate hori ez da soilik bien artekoa: ikuslea ere elkarrizketa horren parte bihurtzen da, lekuko isil baina inplikatua, pantailaren beste aldean. Ez da atal teknikoan nabarmentzen den dokumentala, alde horretatik nahiko sinplea da. Ikusten ditugun irudi gehienak mugikorraz grabatuak dira; planoak askotan okerrak edo ezegonkorrak dira eta soinua zakarra. Baina, hain zuzen ere, horretan datza bere indarra: hurbiltasun emozionalean eta egia gordinean. Irudi “kaskar” horiek ez dute estetika zaindurik, baina badute premia, badute bizitza eta badute mezua. Film honek ez du erantzunik eskaintzen, baina arrasto emozional iraunkorra uzten du. “Put Your Soul on Your Hand and Walk” ez da soilik film bat; arima esku ahurrean hartuta egindako ibilaldi bat da. Topics of the day «La decisión de restaurar en el trono a Reza Pahlevi es de Israel» Euskal Herria «Que el 51% de los nuestros esté en el ‘grupo fuerte’ del MIR es un sueño» Topics of the day «Unea da kulturgintzan sortutako kontraesanei aterabide bat emateko» Euskal Herria El PNV se ha renombrado «abertzale y euskaldun» en diciembre de 2025 Topics of the day «Tenemos que lograr que las niñas se quieran y que hagan lo que quieran» Hi, Disconnect Naiz Contact Contact arreta@naiz.eus (+34) 943 50 60 10 Mediabask Contact Contact abonnements@mediabask.eus (+33) 09 75 12 97 02 Enter Enter your details to login Login with Google Forgot your password? Register