Skip to main content
< BACK TO ARTICLES

Peru Abarretegik irabazi du Aramaioko finalaurrekoa eta finala erabakita geratu da | Culture | Naiz

March 14, 2026 1 views
Peru Abarretegik irabazi du Aramaioko finalaurrekoa eta finala erabakita geratu da | Culture | Naiz
Welcome to Subscriber News You have accessed a news of payment and have consumed a click of your personal account. MAR. 14 2026 - 20:19h NAIZ Peru Abarretegik irabazi du Aramaioko finalaurrekoa eta finala erabakita geratu da Aroa Arrizubieta, Iñaki Viñaspre, Maddi Agirre, Martin Abarrategi, Peru Abarrategi eta Unai Anda izango dira martxoaren 28an Gasteizen jokatuko den Arabako Bertsolari Txapelketako finalean. Peru Abarrategik irabazi du gaurkoan Aramaioko finalaurrekoa. Peru Abarrategik irabazi du Aramaioko finalaurrekoa. (Jaizki FONTANEDA | FOKU) Larunbat honetan giro ederrean jokatu da bigarren eta erabakiorra izan den finalaurrekoa Aramaioko Kultur Etxean. Peru Abarrategik bereganatu du martxoaren 28n jokatuko den finalerako bigarren txartela. Andere Arriolabengoa Bengoa, Danel Herrarte Nafarrate, Martin Abarrategi Sarrionandia, Peru Abarrategi Sarrionandia, Sabin Abarrategi Sarrionandia eta Xabi Igoa Eriz aritu dira gaurkoan.  Bigarren fase honetan 14na bertso puntuagarri kantatu dituzte bertsolariek eta bakarkako lana ganbarakoa izan da. Ariketa guztiak egin ondoren, Peru Abarrategik lortu du puntu gehien, 377. Danel Herrarte izan da bigarren (359,5), Andere Arriolabengoa hirugarren (349,5), Xabi Igoa laugarren (347). Martin Abarrategi bosgarren (343) eta Sabin Abarrategi (333,5). Honela, sei bertsolari hauek izanen dira hilaren 28an Gasteizen jokatuko den finalean. Aroa Arrizubieta, Iñaki Viñaspre, Maddi Agirre, Martin Abarrategi, gaurko irabazle Peru Abarrategi eta Unai Anda. World La «intocable» isla de Kharg puede ser el punto de no retorno en Irán Basque Country Mensaje al mundo de EH Bildu desde las Bardenas, contra Trump, la OTAN y las guerras Bizkaia Desaparecido el exalcalde de Ispaster en la costa de Mendexa Basque Country El donostiarra Arkaitz Agote queda en libertad condicional tras 19 años en prisión Basque Country Abascal defiende entre abucheos que Trebiñu sea Burgos para que «no gobiernen PNV o Bildu» Hi, Disconnect Naiz Contact Contact arreta@naiz.eus (+34) 943 50 60 10 Mediabask Contact Contact abonnements@mediabask.eus (+33) 09 75 12 97 02 Enter Enter your details to login Login with Google Forgot your password? Register