Skip to main content
< BACK TO ARTICLES

Punta Zorrotza eta Urduña, ‘Bilbao Bizkaia Ikus-entzunezko Hub’ berriaren ardatz 2027rako | Culture | Naiz

March 5, 2026 8 views
Entertainment
Punta Zorrotza eta Urduña, ‘Bilbao Bizkaia Ikus-entzunezko Hub’ berriaren ardatz 2027rako | Culture | Naiz
Welcome to Subscriber News You have accessed a news of payment and have consumed a click of your personal account. MAR. 05 2026 - 13:05h Asier Robles Aktualitateko erredaktorea / Redactor de actualidad Punta Zorrotza eta Urduña, ‘Bilbao Bizkaia Ikus-entzunezko Hub’ berriaren ardatz 2027rako Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak ikus-entzunezkoen industria indartzeko estrategia aurkeztu dute. Bilboko Punta Zorrotzan eta Urduñako Maria Konpainia ikastetxe zaharrean eraikiko dira egoitza nagusiak. 9,5 milioi euroko aurrekontua dute eta 2027an zehar martxan egotea aurreikusten da. Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusia eta Juan Mari Aburto Bilboko alkatea, aurkezpenean. (Gorka RUBIO | FOKU) Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiak eta Juan Mari Aburto Bilboko alkateak ikus-entzunezkoen industria indartzeko estrategia eta 2025eko jarduerari buruzko datuak aurkeztu dituzte ostegun honetan Bilboko Ensanche eraikinean sektoreko hainbat ordezkariekin egindako topaketan. Izan ere, alkatearen hitzetan, 2025eko jarduerari buruzko datuak «apartak» dira. Guztira, Bilbao Bizkaia Film Commission-en laguntzarekin 219 ekoizpen filmatu dira, aurreko urtean baino 51 gehiago, eta 353 proiekturi eman zaie arreta (2024an baino 57 gehiago). 23 fikziozko film luze izan dira; 18 film luze dokumental; 13 fikziozko serie; 10 serie dokumental; 42 film labur; 39 telebista-saio; 54 publizitate-iragarki; 12 bideoklip; 6 argazki-saio; eta 2 bideoarte-proiektu. Juan Mari Aburto: «Ikus-entzunezkoen plato handi bat gara, zalantzarik gabe» Lan horiek guztiak egiteko 1.298 filmaketa-egun behar izan dira; hau da, bost grabazio baino gehiago lanegun bakoitzeko Bizkaiko 79 udalerritan. «Ikus-entzunezkoen plato handi bat gara, zalantzarik gabe», esan du Aburtok harrotasunez. Azken urteetan izandako bilakaera nabaria da, izan ere, 2015ean 44 ekoizpen filmatu ziren bakarrik. Baina erakundeek ikus-entzunezko industria gehiago bultzatu nahi dute. 2023an zerga-onura berriak jarri zituzten martxan, eta gaurkoan ‘Bilbao Bizkaia Ikus-entzunezko Hub’-aren inguruan egituratuko den estrategia aurkeztu dute. Bizkaia eta Bilborako ikus-entzunezkoen industria indartzeko estrategiaren aurkezpena. (BILBOKO UDALA) Azaldu dutenez, Hub-ean ikus-entzunezkoen kate osoa integratuko da, edukien sorkuntza eta garapenetik hasi eta ekoizpen, postprodukzio, banaketa eta sormenezko teknologia berrien onarpenera arte. «Estrategiak katebegi horietako bakoitza indartzearen aldeko apustua egiten du, lehiakortasunean, berrikuntzan eta espezializazioan oinarritutako balio diferentzialeko proposamen baten bidez», gaineratu dute. Hub-ak azpiegiturak, ekipamendu teknikoak, zerbitzu espezializatuak eta zerga-ingurune lehiakorra jarriko ditu sektorearen eskura, «eta esparru erakargarria eratuko du inpaktu handiko ikus-entzunezko proiektuak ezartzeko eta bizkortzeko». Ildo horretan estrategiaren parte da bi errodaje-egoitza berri sortzea: Bilboko Punta Zorrotzan eta Urduñako Maria Konpainia ikastetxe zaharrean. Aurreikuspenen arabera, 2027an zehar egongo dira martxan. Tu navegador no soporta el vídeo HTML5.   Punta Zorrotzakoari dagokionez, Aburtok iragarri du Hub horren egoitza nagusia izatera bideratuko diren oraingo instalazioak urbanizatzeko eta birgaitzeko proiektua lizitatuko dela. Lehenengo etapa horretan, esparrua itxiko da, lau pabiloitan eta txalet zaharrean jardungo da, eta zerbitzu-sare osoa hobetu eta eguneratuko da, errodaje-espazio gisa izango duen erabilerara egokitzeko. 4 milioi euroko aurrekontua du eta obrak aurtengo urrian hastea espero da. Espazio horrek filmaketen industriarako potentzialtasun handia duela nabarmendu du Aburtok: «Bilboko hiri-paisaiaren barruan kokapen pribilegiatua du, itsasadarretik hurbil, eraikinak eta kanpoko eremua moldakorrak dira, eta errepide-sarearekin, aireportuarekin eta garraio publikoarekin lotura onak ditu». Dagoeneko 30 ekoizpen baino gehiago hartu ditu Punta Zorrotzak 2018az geroztik, eta plato, ekoizpen-bulego, arte-biltegi, backlot... gisa erabili dute hainbat proiektuk: ‘El Hoyo’, ‘Interrail’, ‘La mala Rodriguez’, ‘Intimidad’, ‘Detective Touré’, ‘Inurri Itsuak’, ‘El silencio’, ‘Olimpia’, ‘Zeru ahoak’... Bestalde, Bizkaiko ahaldun nagusiak Foru Aldundiak Urduñan garatzea aurreikusten duen proiektua aurkeztu du. Maria Konpainia ikastetxe zaharrean izango da ekimenaren oinarria; dimentsio handiko espazioa da, 18.000 metro koadroko eraikina eta 10.000 metro koadroko lurzatia dituena. Urduñako Udalak bat egin du apustu estrategiko horrekin. Proiektuak 4,6 milioi euroko inbertsioa aurreikusten du eraikinaren gutxieneko egokitzapena egiteko. ‘Karmele’, ‘Maspalomas’ edo ‘Los Muertimer’ bezalako ekoizpenek dagoeneko erabili dute espazioa filmaketak egiteko. «Nodo hori Aiaraldeko Eskualdeko Plan Estrategikoaren (IHP) trakzio-proiektuetako bat da, eta horrek eskualdeko dimentsioa eta eskualdean ekonomia- eta enplegu-aukera berriak sortzeko gaitasuna indartzen ditu», adierazi du Etxanobek. Tu navegador no soporta el vídeo HTML5. Gipuzkoa Fallece el corredor de montaña legazpiarra Jokin Uribetxeberria en el monte Korosti World Irán advierte de nuevas armas, ataque a «gran escala» en Teherán: lo último de la guerra Basque Country Una trifulca de bar que ha durado 10 años: se cumple la última condena por el ‘caso Altsasu’ Basque Country «Tenemos que lograr que las niñas se quieran, se valoren y que hagan lo que quieran» Basque Country Denuncian violencia sexual contra una jugadora de 14 años en el club Padura de Arrigorriaga Hi, Disconnect Naiz Contact Contact arreta@naiz.eus (+34) 943 50 60 10 Mediabask Contact Contact abonnements@mediabask.eus (+33) 09 75 12 97 02 Enter Enter your details to login Login with Google Forgot your password? Register