Skip to main content
< BACK TO ARTICLES

Ruth Asawa, AEBko kontzentrazio-esparruan askatasunaren edertasun delikatua topatu zuen artista | Culture | Naiz

March 18, 2026 2 views
Arts
Ruth Asawa, AEBko kontzentrazio-esparruan askatasunaren edertasun delikatua topatu zuen artista | Culture | Naiz
Welcome to Subscriber News You have accessed a news of payment and have consumed a click of your personal account. MAR. 18 2026 - 13:47h Amaia Ereñaga Erredaktorea, kulturan espezializatua Ruth Asawa, AEBko kontzentrazio-esparruan askatasunaren edertasun delikatua topatu zuen artista Atoan sortu zituen alanbrezko egiturak ezagunak egiten zaizkizu. Baina, aldi berean, bere obra –hain delikatua, hain naturala eta hain modernoa...– hurbiletik ikustea ezuste handia da. Ruth Asawa (1926–2013) artistari bere mendeurrenean eskainitako erakusketa hartu du Bilboko Guggenheim museoak. Alanbreez eginiko eskulturak. (Oskar MATXIN | FOKU) Edertasun delikatua, arruntak irudi daitezken materialak erabiltzen zituen arren (alanbre industriala, zura...). Zabaltasunez betea eta, aldi berean, xehetasun txikiz josita (bere ezkontza-eraztuna, 1949koa, ibai-harriz eta lege-zilarrez egina, aurkitu dugu, adibidez). Guztiz modernoa eta aurreratua, baina herri-kulturan sustraituriko egileek duten ‘zera’ berezi horrekin... 60 urtean Ruth Asawaren (Norwalk, Kalifornia, AEB, 1926 - San Frantzisko, Kalifornia, AEB, 2013) sortu zuen ondare artistikoa ezustez betea dago. Ezuste atseginak guztiak, galdu zaitezkeen zirrikitu lasaiez betea baitago sortu zuen mundu kreatiboa.  Seguruenik, Bilboko Guggenheimek martxoaren 19an zabaldu duen ‘Ruth Asawa: Atzerabegirakoa’ erakusketa aurtengo arrakastatsuenen artean egongo da. Horrela gertatu da San Francisco Museum of Modern Arten (SFMOMA) eta New Yorkeko Museum of Modern Arten (MoMA) aurkeztu denean –komisarioek aipatu dutenez, ikusleek luzatu zezatela eskatu zuten–, pandemiaren osteko erakusketen artean bisitatuena izan delako. Bilbon patu bera iragartzen diogu, egia esan. Atzera begirako honen nazioarteko ibiltaritzaren hirugarren erakusketa da Bilbokoa –irailaren 13ra arte egongo da ikusgai– eta, hemendik, Basilearako bidea hartuko du. Europan eskaini zaion lehen atzerabegirakoa da hauxe, gainera. Azken hamarkadan bere obraren garrantzia zabal aitortua izan bada ere, atzerabegirako hau izango da museo batean sortzaile honen ekoizpen bikain, askotariko eta berritzailearen alderdi guztiak sakonetik aztertuko dituen lehen erakusketa handia. «Bizitzak marraztu egiten du», idatzi zuen Baina nor zen Ruth Asawa? Kalifornian jaio zen Asawa eta AEBra emigratutako nekazari japoniarrak zituen guraso. Zazpi anaia-arrebatatik laugarrena, Bigarren Mundu Gerran, haien jatorri japoniarra zela eta, Gobernuak barneratze-esparruetan sartu zituen Asawa nerabea eta familia, beste 120.000 amerikar-japoniarrekin egin zuen bezala. Hau da, gaur egun Trumpek ICErekin sortu duen esparruen antzerakoa. Kartzelaratze hark eragin handia izan zuen Ruthengan, bertan pasa zituelako 10 hilabete, gurasoengandik banatuta. «Bertan ikasi zuen marrazten, beste atxilotu batzuek erakutsi ziotelako eta, egoera zail hartan, pintatzea itxaropenerako bide eta bizigarri bihurtu zen berarentzat. Han sartu zen artearen munduan», argitu du Cara Manes-ek, erakusketaren komisarioak. Manes New Yorkeko MoMA museo ospetsuko arte-arduradun elkartua da eta lan honetan Janet Bishop, San Frantziskoko Museum Of Modern Art-eko (SFMOMA) ‘Thomas Weisel Family’ arte-arduradun nagusia eta, Bilbon, Geaninne Gutierrez-Guimarães arte-arduraduna izan dute lagun.  Kontzentrazio-esparruan sartzea ez zen izan jasan zuen arrazakeria ekintza bakarra, japoniarren aurkako legeengatik, 1946an artea irakasteko gaitzen zuen bere unibertsitate-titulua ukatu ziotelako. Orduan Black Mountaine Collegen matrikulatu zen, Ipar Carolinako hezkuntza-erakunde aurrerakoian... Gaitzerdi, bertako giro aurrerakoiak bideratu baitzuen bere ibilbide berritzailea.  Ruth Asawaren familiaren ordezkaritza zabala etorri da gurera –seme-alabak, bilobak...– eta ez da harritzekoa. Sei seme-alabaren ama, artista honek berebiziko garrantzia eman zien etxekoei, naturari eta gertukoen ongizateari. Diseinu komertzialak landu zituen garai batean, batez ere alanbre jarraituarekin egiten zituen eskulturak ospetsuak egin zirenean, baina une batean baztertzea erabaki zuen, etengabe aukera eta material berriak bilatzen ari zelako. Sei hamarkadako ibilbide honetan alanbre kiribilduz egindako ‘zuhaitzak’ daude, buztin eta brontze urtuzko piezak, papiroflexiak, pinturak, marrazkiak, zirriborro-koadernoak eta baita grabatuak ere, 1947 eta 2006 bitartean eginak. Iturri ederrak ere egin zituen –San Frantziskoko Ghiraldelli Squaren kokatutako ‘Andrea’ (1968) esaterako– edo lan botanikoak. Naturatik marraztea behaketa-ariketa bat baino gehiago zelako emakume honentzat, munduarekin harremanetan egoteko modu bat zen.  «Bizitzak marraztu egiten du», idatzi zuen. Hemen bere beste esaldi batzuk: «Barnealdea eta kanpoaldea erakuts daitezke eta barnealdea eta kanpoaldea konektatuta daude. Dena lotuta dago, jarraitua da». Edo hau: «Natura nire irakaslea da, eta, haren hazkunde-ereduak aztertzeko, gure XX. mendearen emaitza diren produktuak erabili ditut».  Economy La potente movilización del 17M relanza el debate sobre un salario mínimo vasco Basque Country Hallan muerto al alcalde saliente de Bildoze-Onizepea, derrotado en los comicios World La Guardia Revolucionaria iraní asegura que matará a Netanyahu «si es que sigue con vida» Basque Country «ETB3 itxiz gero, 170.000 haur eta gaztetxori ukatuko zaie euskarazko edukietarako sarbidea» Basque Country Auzapezen kontrako zigorraren eskutik, aldaketa franko baieztatu ditu lehen itzuliak Hi, Disconnect Naiz Contact Contact arreta@naiz.eus (+34) 943 50 60 10 Mediabask Contact Contact abonnements@mediabask.eus (+33) 09 75 12 97 02 Enter Enter your details to login Login with Google Forgot your password? Register