< BACK TO ARTICLES 
Ruth Asawa, askatasunaren edertasun delikatua topatu zuen artista | Culture | GARA Euskal Herriko egunkaria
March 19, 2026 5 views
Arts

Welcome to Subscriber News
You have accessed a news of payment and have consumed a click of your personal account.
MAR. 19 2026
AMAIA EREÑAGA
BILBO
Ruth Asawa, askatasunaren edertasun delikatua topatu zuen artista
Atoan sortu zituen alanbrezko egiturak ezagunak egiten zaizkizu. Baina, aldi berean, bere obra, hain delikatua, hain naturala eta hain modernoa, hurbiletik ikusteak ezuste handia eragiten du. Ruth Asawa (1926-2013) estatubatuar artistari bere mendeurrenean eskainitako atzerabegirako handiak hartu ditu Bilboko Guggenheim museoko 103 eta 105 aretoak.
Alanbre kiribilduz osatutako eskulturak. (Oskar MATXIN | FOKU)
NATURASei hamarkadako ibilbidean alanbre kiribilduz egindako «zuhaitzak» daude, buztin eta brontze urtuzko piezak, papiroflexiak, pinturak, marrazkiak, zirriborro koadernoak, eta iturri ederrak ere bai, San Frantziskoko Ghiraldelli Squaren kokatutako «Andrea» (1968) lana, adibidez. Naturatik marraztea behaketa ariketa bat baino gehiago zen emakume honentzat, munduarekin harremanetan egoteko modu bat zen.
Edertasun delikatua, arruntak irudi daitezken materialak erabiltzen zituen arren (alanbre industriala, zura...); zabaltasunez betea eta, aldi berean, xehetasun txikiz josita (bere ezkontza eraztuna, 1949koa, ibai harriz eta lege zilarrez egina, adibidez); guztiz modernoa eta aurreratua, baina herri kulturan sustraituriko egileek duten “zer”’ berezi horrekin... 60 urtetan zehar Ruth Asawak (Norwalk, Kalifornia, AEB, 1926 - San Frantzisko, Kalifornia, AEB, 2013) sortu zuen ondare artistikoa ezustez betea dago. Ezuste atseginak guztiak, izan ere, bertan galtzeko moduko zirrikitu lasaiez betea baitago artista honen sormenezko mundua.
Ziur aski, Bilboko Guggenheimek martxoaren 19an zabaldu duen “Ruth Asawa: Atzerabegirakoa” erakusketa aurtengo arrakastatsuenen artean egongo da. Horrela gertatu da San Francisco Museum of Modern Art (SFMOMA) eta New Yorkeko Museum of Modern Art (MoMA) museoetan aurkeztu denean -komisarioek atzo aipatu zutenez, ikusleek luza zezatela eskatu zuten-, pandemiaren osteko erakusketen artean bisitatuena izan delako. Bilbon patu bera iragartzen diogu, egia esan.
Atzerabegirako honen nazioarteko ibiltaritzaren hirugarren erakusketa da Bilbokoa -atzo zabaldu zituen ateak eta irailaren 13ra arte egongo da ikusgai- eta, hemendik, Basilearako bidea hartuko du. Europan egin zaion lehen atzerabegirakoa da hauxe, gainera. Azken hamarkadan bere obraren garrantzia zabal aitortua izan bada ere, atzerabegirako hau izango da museo batean sortzaile honen ekoizpen bikain, askotariko eta berritzailearen alderdi guztiak sakonetik aztertuko dituen lehen erakusketa handia.
BAINA NOR ZEN RUTH ASAWA?
Kalifornian jaio zen eta AEBra emigratutako nekazari japoniarrak zituen guraso. Bigarren Mundu Gerran, haien jatorri japoniarra zela-eta, Gobernuak kontzentrazio esparruetan sartu zituen Asawa nerabea eta familia, beste 120.000 amerikar-japoniarrekin egin zuen bezala. Hau da, gaur egun Trumpek ICErekin sortu duen esparruen antzerako batean.
Espetxealdi hark eragin handia izan zuen Ruthengan, bertan 10 hilabete eman zituelako, gurasoengandik banatuta. «Bertan ikasi zuen marrazten, beste atxilotu batzuek erakutsita; eta, egoera zail hartan, pintatzea itxaropenerako bide eta bizigarri bihurtu zen berarentzat. Han sartu zen artearen munduan», argitu zuen Cara Manesek, erakusketaren komisarioak.
Manes New Yorkeko MoMA museoko arte arduradun elkartua da, eta, lan honetan, Janet Bishop San Frantziskoko Museum Of Modern Arteko Thomas Weisel Familyren arte arduradun nagusiarekin batera, komisarioa. Geaninne Gutierrez-Guimarães arte arduradunak egokitu du esposizioa Bilborako.
Kontzentrazio esparruan sartzea ez zen izan jasan zuen arrazakeria ekintza bakarra, japoniarren aurkako legeengatik, 1946an artea irakasteko gaitzen zuen bere unibertsitate titulua ukatu ziotelako. Orduan Black Mountain Collegen matrikulatu zen, Ipar Carolinako hezkuntza erakunde aurrerakoian... Gaitz erdi, bertako giro aurrerakoiak bideratu baitzuen bere ibilbide berritzailea.
Ruth Asawaren familiaren ordezkaritza zabala etorri da gurera -seme-alabak, bilobak...- eta ez da harritzekoa. Sei seme-alabaren ama, artista honek berebiziko garrantzia eman zien etxeari, naturari eta gertukoen ongizateari. Diseinu komertzialak landu zituen garai batean, batez ere, alanbre jarraituarekin bere eskulturak ospetsu egin zirenean. Nolanahi ere, une batean jardun hori baztertzea erabaki zuen, etengabe aukera eta material berriak bilatzen ari zelako.
«Bizitzak marraztu egiten du», idatzi zuen. Hemen bere beste esaldi bat: «Barnealdea eta kanpoaldea erakuts daitezke eta barnealdea eta kanpoaldea konektatuta daude. Dena lotuta baitago».
Topics of the day
Auzapezen kontrako zigorraren eskutik, aldaketa franko lehen itzulian
Topics of the day
Langabetuek eta ikastolek Korrika abiatu zutenekoa
Topics of the day
«Los abusos judiciales que nacieron en Euskadi alcanzan hoy al PSOE»
Topics of the day
Una guerra larga podría apuntillar a la renqueante economía de EEUU
Topics of the day
Vivir con dignidad pasa por terminar con la precariedad
Hi,
Disconnect
Naiz Contact
Contact
arreta@naiz.eus
(+34) 943 50 60 10
Mediabask Contact
Contact
abonnements@mediabask.eus
(+33) 09 75 12 97 02
Enter
Enter your details to login
Login with Google
Forgot your password?
Register
Original source
Read original article on Naiz.eus