Skip to main content
< BACK TO ARTICLES

Sei zinemagile, tartean Ekain Albite zumaiarra, Ikusmira Berriak programan | Culture | Naiz

March 18, 2026 3 views
Entertainment
Sei zinemagile, tartean Ekain Albite zumaiarra, Ikusmira Berriak programan | Culture | Naiz
Welcome to Subscriber News You have accessed a news of payment and have consumed a click of your personal account. MAR. 18 2026 - 17:30h Sei zinemagile, tartean Ekain Albite zumaiarra, Ikusmira Berriak programan Ikusmira Berriak programan parte hartuko duten sei zinemagileak, tartean Ekain Albite zumaiarra, lanean ari dira dagoeneko. Apirilaren 19ra arte, sektoreko adituen eskutik euren proiektuak ontzen ariko dira Donostian. Zinemaldian aurkeztuko dute emaitza. Ikusmira Berriak programaren edizio berriaren aurkezpena, asteazken honetan. (Zinemaldia) Joan den martxoaren 9az geroztik, Ekain Albite, Rod Llaverias, Ines Nunes, Gala Hernandez, Kavich Neang eta Valeria Hofmann lanean ari dira Tabakalerako Zinea eta Ikus-entzunezko laborategian, Donostian, Ikusmira Berriak programaren 12. edizioaren barruan, eta airilaren 19a arte denbora, espazioa, testuingurua eta baliabideak izango dituzte beren proiektuak garatzeko. Donostia Zinemaldiak, Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak eta Elias Querejeta Zine Eskolak (EQZE) antolatzen duten Ikusmira Berriak ikus-entzunezko proiektuak garatzeko egonaldi-programaren hamabigarren edizioaren lehen fasean, proiektu bakoitzerako ex profeso aukeratutako profesionalen aholkularitza izango dute, beren beharretan oinarrituta: Maria Alche, Anna Ciennik, Tizza Covi, Desiree de Fez, Santiago Fillol, Alexandre Koberidze eta Juliana Rojas izango dira proiektuen tutoreak eta Harkaitz Cano idazleak, Lucile Hadzihalilovic zinemagileak eta Victor Iriarte zuzendariak idazketa-tailerrak eta irudi-sorkuntzako tailerrak emango dituzte. Ines Nunes-i (Tavira, 1993) Tizza Covi zinemagile, gidoilari eta argazkilari italiarrak lagunduko dio ‘The Spirit Healer is Away for the Weekend’ film luzearekin estreinatzeko aurrera egiten. Film horretan, beroa eta turismoa nagusi diren Algarven, bi emakume merkataritza-gune batean babestu dira. «Bi leku horiek –zinemagilearen hitzetan– kontsolamendua eta kide izatearen sentsazioa ematen dute, baina, aldi berean, gure antsietate handienak kapitalizatzen dituzten tranpak dira». Rod Llaverias-ek (New York, 1989) Maria Alche zuzendari eta aktore argentinarraren laguntza izango du ‘La Canícula’ lanaren kreazio-prozesuan. Zaintzak, dolua, traumak eta identitatea aztertzen ditu Dominikar Errepublikaren hiriburuan, familiaren etxe dekadentean bizi diren lau emakumeren bitartez. Ekain Albitek (Zumaia, 1999) Santiago Fillol errealizadore eta gidoilari argentinarra eta Alexandre Koberidze zuzendari eta gidoilari georgiarra izango ditu tutore ‘Akira’ bere bakarkako lehen film luzea sortzeko. Film hori gaueko road movie espektrala da, Lemoizko zentral nuklearretik beren jaioterrira bidaia egiten duten bi txatar-biltzaile georgiar protagonista dituena. Gala Hernandez Lopez artista, zinemagile eta ikertzaileak (Murtzia, 1993) Desiree de Fez idazle, zinema-kritikari eta Zinemaldiko Hautespen Batzordeko kidea izango du tutore ‘Los animales magnéticos’ izenburuko film luzearekin estreinatzeko. Film hori beldurrezko fikzio gotiko bat da, non femenino bikoitzaren kutsua nabari den. Valeria Hofmann zuzendari eta gidoilari txiletarraren (Santiago, 1988) tutorea Juliana Rojas zuzendari brasildarra izango da, body-techno horror azpigeneroaren bidez Daemon filma egiteko. Film hori sistema teknologikoak eskaintzen dituen aukerak bizi dituzten bi pertsonen istorioa da; pertsona horietako bat edukien moderatzailea da, eta bestea telefono mugikorrak egiten dituen langilea. Azkenik, Kavich Neang zuzendari kanbodiarrak (Phnom Penh, 1987) jatorri poloniarra duen Anna Ciennik gidoilari eta kontsultaria izango du aholkulari bigarren film luzearen proiektua egiteko. Film horren izenburua ‘Chas Khouch Kmeng Ropus / Bad Man Good Boy’ da, eta bi lagunei buruzko coming of agea da, baita familiari eta testuinguru autoritarioei buruzko gogoeta ere. Baliabideak eskura Lehen egun hauetan, egoiliarrek eskura dituzten baliabideak ezagutzeko aukera izan dute: Tabakalerako pantaila partekatuko zinema-saio guztiak, EQZEren programa akademikoa eta ekipamendu teknikoak –kamerak, grabagailuak, errebelatze- eta digitalizazio-laborategiak, irudiaren eta soinuaren postprodukzioa egiteko tokiak eta proiekzioko atelierra–, Filmategiko zinema-aretoa eta Medialab sorkuntza-liburutegiko funtsak. Gainera, datorren larunbatean, hilak 21, aurretik egin dituzten lanak ezagutzera emateko, euren film laburrak aurkeztuko dituzte Tabakalerako zinema-aretoan.  Martxoaren 24tik 27ra, Victor Iriarte zinemagilearekin egingo diren lan-saioetan parte hartuko dute, eta Harkaitz Cano poeta eta nobelagileak martxoaren 30etik apirilaren 1era dinamika kolektiboen bidez emango duen idazketa-tailerretan parte hartuko dute. Azkenik, apirilaren 14tik 18ra Lucile Hadzihalilovic zinemagile eta ekoizle frantziarrak emango duen sorkuntza-tailerrean (‘Pensar el proyecto / Proiektua pentsatzen’). Apirilaren amaierara bitarte, euren proiektuak landu eta kontrastatzeko denbora izango dute, eta ekainean egoiliar bakoitzak garapenerako 5.000 euroko dirulaguntza bat jasoko du, bi egonaldien artean bere proiektuan lanean jarraitzeko. Irailean, Zinemaldiarekin batera, Donostiara itzuliko dira, egonaldiko azken bi asteak igarotzeko. Fase horretan, beren proiektua industriako profesionalei aurkeztu ahal izango diete, eta hitzorduen agenda pertsonalizatua izango dute proiektuetan parte hartzeko interesa duten pertsonekin. Basque Country CCOO no portará el testigo de Korrika tras considerar AEK que es «incompatibile» Economy La potente movilización del 17M relanza el debate sobre un salario mínimo vasco Basque Country Hallan muerto al alcalde saliente de Bildoze-Onizepea, derrotado en los comicios World La Guardia Revolucionaria iraní asegura que matará a Netanyahu «si es que sigue con vida» Basque Country Auzapezen kontrako zigorraren eskutik, aldaketa franko baieztatu ditu lehen itzuliak Hi, Disconnect Naiz Contact Contact arreta@naiz.eus (+34) 943 50 60 10 Mediabask Contact Contact abonnements@mediabask.eus (+33) 09 75 12 97 02 Enter Enter your details to login Login with Google Forgot your password? Register