< BACK TO ARTICLES 
Sektak, erlijioa eta musika | Culture | Naiz
March 12, 2026 1 views
Entertainment

Welcome to Subscriber News
You have accessed a news of payment and have consumed a click of your personal account.
MAR. 12 2026 - 23:00h
Gaizka Izagirre
Zinema eta telesail kritikaria
Sektak, erlijioa eta musika
THE TESTAMENT OF ANN LEE (EL TESTAMENTO DE ANN LEE)Britainia Handia, 2025. 130’. Zuzend.: Mona Fastvold . Gidoia: Mona Fastvold, Brady Corbet. Akt.: Amanda Seyfried, Thomasin McKenzie, Lewis Pullman, Stacy Martin. Musika: Daniel Blumberg. Argaz.: William Rexer.
‘The Testament of Ann Lee’ filmeko eszena. (Intake Films, Proton Cinema)
Sektak, erlijioa eta musika. Horiek dira Mona Fastvold zuzendari norvegiarrak zuzendu duen ‘The Testament of Ann Lee’ film luzearen oinarri nagusiak. Gidoia Fastvoldek berak idatzi du Brady Corbetekin batera –‘The Brutalist’ film txalotuaren zuzendaria–; Fastvold bera ere film horren gidoilarietako bat izan zen.Benetako gertakarietan oinarrituta, istorioak Ann Lee lider erlijiosoaren bizitza du ardatz. XVIII. mendearen amaieran Shaker Mugimendua sortu zuen, eta Estatu Batuetako historiako komunitate utopiko handienetako bat eraiki. Bere jarraitzaileek Jesukristo femenino gisa hartzen zuten, eta fededunek otoitz egiten zioten abestuz eta dantzatuz, gorputza eta fedea bat eginda.Lider eta aitzindari erlijioso horren azalean Amanda Seyfried sartuko da; bere interpretazioak hainbat izendapen eta sari ekarri dizkio, pertsonaia historikoaren intentsitatea eta kontraesanak bikainki gorpuztu dituelako. Seyfried-ekin batera Thomasin McKenzie, Lewis Pullman eta Stacy Martin arituko dira besteak beste.Fastvoldi, istorioa garatzeko ideia, ‘The World to Come’ (2020) filmaren errodajea amaitzen ari zela bururatu zitzaion, Shakerren ereserki bat entzuten ari zela. Zuzendariak berak adierazi zuenez, hasieran proiektuak zailtasunak izan zituen industriaren interes faltagatik.Celia Rowlson-Hallek berrinterpretatutako dozena bat ereserki tradizional baino gehiagoren bidez, eta Blumbergen jatorrizko musikarekin –Oscar sariduna–, filmak esperientzia bisual eta soinudun murgiltzailea proposatuko du.Ezaugarriak‘The Brutalis’-eko gidoilarietako baten lan berria dela kontuan hartuta, zaila da ‘The Testament of Ann Lee’ aipatzea Corbeten filmera jo gabe, izan ere bi filmek hainbat ezaugarri partekatzen dituzte. Biak zeluloidean filmatuak daude —kasu honetan, 35 mm-tan—; iraupen luzea dute (nahiz eta hau zertxobait laburragoa izan); eta biek Daniel Blumbergen musika dute.
Basque Country
Mensaje al mundo de EH Bildu desde las Bardenas, contra Trump, la OTAN y las guerras
Bizkaia
Desaparecido el exalcalde de Ispaster en la costa de Mendexa
Basque Country
El donostiarra Arkaitz Agote queda en libertad condicional tras 19 años en prisión
Basque Country
«Que alguien se apunte y recurra, es gratis»; sabotaje euskaráfobo a una OPE de Errenteria
Gipuzkoa
Fallece el corredor de montaña legazpiarra Jokin Uribetxeberria en el monte Korosti
Hi,
Disconnect
Naiz Contact
Contact
arreta@naiz.eus
(+34) 943 50 60 10
Mediabask Contact
Contact
abonnements@mediabask.eus
(+33) 09 75 12 97 02
Enter
Enter your details to login
Login with Google
Forgot your password?
Register
Original source
Read original article on Naiz.eus