< BACK TO ARTICLES 
‘Sucia’ eta ‘Black Water', Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian sarituak | Culture | Naiz
April 30, 2026 1 views
Entertainment

Welcome to Subscriber News
You have accessed a news of payment and have consumed a click of your personal account.
APR. 30 2026 - 14:00h
NAIZ
‘Sucia’ eta ‘Black Water', Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian sarituak
Barbara Mestanza katalanaren ‘Sucia’ filmak indarkeria matxista lehen pertsonan salatzen du. Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren 23. edizioaren Ikusleen saria irabazi du; atzetik, alde gutxiagorekin, ‘Lutxi eta zuhaitza’. AIren saria Natxo Leuza nafarraren ‘Black Water’-entzat izan da.
‘Black Water’ dokumentalaren irudi bat. (DONOSTIAKO GIZA ESKUBIDEEN JAIALDIA)
Donostiako Victoria Eugenia Antzokian amaituko da ostegun gauean Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren 23. edizioa. Goizean aurkeztu da aurtengo irabazleen palmaresa eta, saritutako filmen edukietan, indarkeria matxista eta beroketa globalaren arriskuak gordin islatu dira.
Barbara Mestanza aktore eta zuzendari katalanak Marc Pujolarrekin batera zuzendu duen ‘Sucia’ filmak Publikoaren Saria irabazi du, lehiaketako sari gorena, 9,38 punturekin; atzetik, eta oso gertu, Lander Garroren ‘Lutxi eta zuhaitza’ lana, 9,33 punturekin. Filme honetan, 1987an, Trintxerpen, Guardia Zibilak hil zuen Lucia Urigoita ETAkidearen historia kontatzen du Garrok.
Hirugarren postuan (9,08 punturekin) ‘Palestine 36’ kokatu da, jaialdia ireki zuen filma, non Annemarie Jacir palestinarrak 1939ra arte luzatu zen bere lurraren okupazio britainiarraren aurkako matxinada fikzionatu duen.
Mestanzak eta Pujolarrek Malagako Zinemaldian estreinatu zuten ‘Sucia’ eta istorio honen eraikuntzaren inguruan hitz egin zuten hedabideekin. Aurretik antzerkira eta nobelara eraman zuten istorioa, orain film bihurtu dute eta bertan Barbara Mestanzak bizitako kalbario emozional eta judiziala erakusten du. Bertan jende askok egindako galderari erantzuten dio: zergatik ez zuen «ezer egin» gizon batek 2015ean, masaje bat ematen ari zitzaionean, sexu-erasoa egin zionean.
Denbora-bonba batean eserita
Bestalde, Amnesty International saria ebatzi duen epaimahaiak, Joxe Belmonte, Nuria Casal, Nacho Gay, Oriol Porta eta Diego Soto kide dituenak, ‘Black Water’ dokumentalari eman dio aurtengo saria. Natxo Leuzak egina. Leuza ibilbide luzeko egilea da. Esaterako, 2020an, Donostiako Zinemaldian ‘El Drogas’ biopic-a aurkeztu zuen eta, urte hauetan filmatu dituen lanen artean ‘El que no ve’ –Montxo Rejanoren infernuetara erortzearen ingurukoa da transmedia proiektu hau, edonor gizarte bazterketan nola eror daitekeela erakusten duen adibidea– edo ‘Born in Gambia’ daude.
Hauxe da ‘Black Water’ dokumentalaren abiapuntua: «Bangladeshek, 2050. urtean, 220 milioi biztanle izango ditu gutxi gorabehera, eta bere lurraldearen zati handi bat urpean egongo da etengabe. Egoera horren ondorioz, herrialdearen hegoaldeko itsasertzeko 10 eta 30 milioi biztanle artean desplazatu beharko lirateke nahitaez, eta bangladeshtar askok ihes egin beharko lukete «errefuxiatu klimatiko» gisa. Aurreikuspenen arabera, giza kolektibo horrek 250 milioi pertsona izango ditu mundu osoan mendearen erdi aldera. Planeta mailan, giza historiako migrazio masiborik handienaz ari gara. Noiz arte jasango du Dacak horrelako jendetzaren etorrera? Nora joango da jende hori guztia hiriak kolapsatzen direnean? Nork hartuko ditu? Denbora-bonba handi baten gainean eserita gaude».
Epaimahaikideen iritziz, «filmak erakusten du klima aldaketak nola eragiten duen eta nola kentzen dizkien pertsonei eskubiderik oinarrizkoenak, biziraupenarekin, etxebizitzarekin eta elikadurarekin lotutakoak». Era berean, «errefuxiatu klimatikoaren kontzeptua sartzen du, eta hiri handietan jendea masiboki biltzeak sortzen dituen arazoak. Eta hortik eratorritako ustiapen ekonomikoa ere bai: emakumeak lantegietan arropa egiten, Ipar aberatserako arropa; gizonak ontziak desegiten».
Horrekin batera, epaimahaiak dokumental honen «bikaintasun zinematografikoa, aparteko ekoizpena, casting gailena eta protagonistek sufritu beharreko uretan murgiltzen gaituzten soinua eta irudia» azpimarratu nahi izan ditu. «Eta garrantzizkoa ere bai –gehitu du–, jendea mobilizatzeak dakarren itxaropena: ‘Justizia klimatikoa, hemen eta orain’».
Beste sari batzuk
Eman diren beste sari batzuk hauexek dira: Christophe Deramen ‘La Barrière’ (Estatu frantsesa, 2025) eta Oliver Wrighten ‘La Première Marche’ (Estatu frantsesa, 2025) filmek Gazte Epaimahaiaren Saria Film Labur Onenari irabazi dute, ex aequo; 3.000 euro jasoko dituzte, 1.500 bakoitzarentzat. Epaimahaiak, berrogeita hamar bat gaztek osatuak, «filmen kalitate zinematografikoa eta giza eskubideen inguruan sentsibilizatzeko erakusten duten gaitasuna» hartu ditu kontuan.
Maren Zubeldia eta Silvina Guglielmottiren ‘Ultramarino’ (2025) filmak, berriz, EITB Saria Euskal Film Labur Onenaren saria (1.000 euro) jaso du, «identitatearen bilaketa eta tradizioak zalantzan jartzeko ausardia modu intimo eta gertukoan lantzeagatik eta erakutsi duen kalitate handiagatik»
Basque Country
Lutxi Urigoitia: Una película a quemarropa para una sentencia inexistente
Basque Country
La crisis PNV-PSE sube de nivel: Esteban suspende una reunión tras un tuit del PSE
Basque Country
Jokin Urain ‘Kixkur’ idazle eta preso ohia hil da
Basque Country
Baigorrin gertaturiko hainbat eraso deitoratu ditu Basaizeak Nafarroaren Egunaren biharamunean
Economy
«Lenguados made in Euskadi» para dar uso a las ruinas de la central nuclear de Lemoiz
Hi,
Disconnect
Naiz Contact
Contact
arreta@naiz.eus
(+34) 943 50 60 10
Mediabask Contact
Contact
abonnements@mediabask.eus
(+33) 09 75 12 97 02
Enter
Enter your details to login
Login with Google
Forgot your password?
Register
Original source
Read original article on Naiz.eus