< BACK TO ARTICLES 
‘Superra’: euskarazko umorea berriz ere telebistan | Culture | Naiz
March 15, 2026 1 views

Welcome to Subscriber News
You have accessed a news of payment and have consumed a click of your personal account.
MAR. 15 2026 - 06:00h
Gaizka Izagirre
Zinema eta telesail kritikaria
‘Superra’: euskarazko umorea berriz ere telebistan
Herri euskaldun bateko negozio familiar txiki baten istorioa ekarriko du ‘Superra’ telesailak. Karmelo eta Luixito anaiak dira Super Manterola izeneko dendaren arduradunak, Bakartxo ilobarekin batera. Anjel Alkain, Iker Galarza eta Aitziber Garmendia dira hiru protagonista nagusiak.
Telesaileko lantaldea, azken filmaketa egunean, Azpeitian. (Raul BOGAJO | FOKU)
Anjel Alkainen Karmelo gorpuztuko du, supermerkatuaren jabeetariko bat. (Raul BOGAJO | FOKU)
Estrak bezeroen paperean, argibideak jasotzen. (Raul BOGAJO | FOKU)
Aitziber Garmendia, Bakartxo ilobaren paperean: beso bat bestea baino gihartsuagoa duen txerriki-egilea. (Raul BOGAJO | FOKU)
Zuhaitz Gurrutxaga ere bada antzezle taldeko kide. (Raul BOGAJO | FOKU)
Super Manterolan denetik topa daiteke. Bai, denetik. (Raul BOGAJO | FOKU)
Iker Galartza eta Anjel Alkain, Karmelo eta Luixito anaien paperean. (Raul BOGAJO | FOKU)
Hiru protagonista nagusiak, dendaren atarian. (Raul BOGAJO | FOKU)
Euskaldunak gogotsu daude telebistan euskarazko fikzioaz gozatzeko, eta zer esanik ez, bide batez une dibertigarriak igarotzeko bada. Umorea eta euskara aipatu orduko, berehala datoz burura ‘Wazemank’, ‘Brinkola’ eta urte batzuk lehenago euskal umorearen iturburu izan ziren hainbat saio eta aurpegi.
Izen horien guztien artean badira ezinbestean nabarmendu beharrekoak batzuk: Aitziber Garmendia, Anjel Alkain eta Iker Galarza. Ez dira bakarrak, inondik ere, baina euskal umorearen doinua osatzen lagundu duten hiru izen dira. «Zenbat kilate metro karratu bakarrean», esan omen zien behin kalean zihoan pertsona batek Garmendia, Alkain eta Galarza elkarrekin ikusi zituenean. Bilera batetik irten berri ziren. ‘Superra’ telesailaren lehen txinparta hiruren arteko topaketa hartatik piztu zen, hain justu.
Protagonista nagusiekin batera beste hainbat aurpegi ezagun ere ikusiko ditugu: Sara Cozar, Iñake Irastorza, Zuhaitz Gurrutxaga, Ekain Ibarguren, Onintza Enbeita eta Ainere Tolosa, besteak beste.
Grabaketa eguna
Azpeitiko (Gipuzkoa) Erdikalen dagoen lokal batean jasotzen ari dira telesailerako azken irudiak. Atarian Julen Garcia produkzio-arduraduna dago, joan-etorrian. Ateak zabaldu eta, teknikari, estra, kamera eta fokuen artean, Anjel Alkain, Aitziber Garmendia eta Iker Galarza topatu ditugu eszena bat grabatzen. Ogi barra bat erosi nahi duen bezero baten inguruko sekuentzia da. Ogiaren munduak ere badu bere mitologia txikia. Bezero zeliakoarena telesailaren zuzendari Jon Garatek hartu du bere gain. Eszena hiruzpalau aldiz errepikatu ostean, atseden hartzeko unea da.
«‘Wazemank’ momentu jakin bateko saioa izan zen; primeran egon zen, baina beste gauza batzuk ere egin behar dira», azaldu du Alkainek
Telesailaren lehen txinparta noiz piztu zen galdetuta, Alkainek irribarre txiki batekin gogoratzen du hasiera: «Txinparta sortu zen Galarzak eta Garmendiak esan zidatenean animatuko zirela proposatu nien ideia honekin; bai gidoia idazteko, baita aktore moduan lan egiteko ere». Karmeloren azalean sartuko da Alkain. Bere pertsonaia familia eta dendaren historiari lotuta dator: «Supermerkatu hau Karmeloren aitonak jarri zuen; gero amak eutsi zion, baina orain Torreviejan dago, jubilatuta, Imsersoan. Luixito (Galarza) eta biok bere semeak gara, eta dendako arduradunak».
Telesailaren osagaiak ikusita, askori burura etorriko zaio garai batean euskal umorearen paisaia markatu zuen ‘Wazemank’. Alkainek ez du paralelismoa ukatzen, baina berehala gehitzen du ñabardura: «Ulertzen dut jendeak hori pentsatzea, baina ez dauka zerikusirik. Egia da tonuan edo hizkuntzan halako esentzia bat egon daitekeela, baina oso desberdinak dira. Ikusleak aurkituko ditu aspaldi ikusi ez dituen aurpegi ezagun batzuk; tartean, nirea. ‘Wazemank’ momentu jakin bateko saioa izan zen; primeran egon zen, baina beste gauza batzuk ere egin behar dira».
Dendako familia horretan beste bi kide nagusi ere badaude: Luixito eta Bakartxo. «Ni Luixito izango naiz, Karmeloren anaia, Bakartxoren osaba eta dendako nagusietako bat», azaldu du Galarzak. Garmendiak, berriz, bere pertsonaia aurkezterakoan, irribarrea ezin ezkutatuta egin du: «Ni Bakartxo naiz, Karmelo eta Luixitoren iloba. Ama bakarra eta alaba bakarra. Izena bera ondo jarria dago. Beso bat bestea baino gihartsuago dauka, txarkutera delako». Umorea izango da istorioaren bihotza, baina umore hori nondik sortuko den ere badute argi. «Egoera desberdinen pilaketatik», esan du Galarzak. «Batzuetan surrealistak izango dira, esajeratuak, absurdoaren mugan dabiltzanak». «Eta pertsonaietatik ere bai –gehitu du Garmendiak–. Testuetatik, eta ikusleari oso ezagun egingo zaizkion egoeretatik».
Gidoiaren idazketa
Hirurek azpimarratzen dute gidoiak eurek idazteak beste modu batera eraikitzen dituela pertsonaiak. «Pertsonalki zailagoa egiten zait idaztea», aitortu du Galarzak, «baina gero sekulako plazera da norberak idatzi duen hori kamera aurrean defendatzea». Garmendiak antzera bizi du prozesua, ñabardura batekin: «Norberarentzat idazteak pudore apur bat ere ematen du. Batzuek pentsa dezaketelako agian norberaren burua luzitzeko idatzitako zerbait dela».
«Jende askok galdetu digu noiz hasiko den telesaila», esan du Garmendiak. «Nabaritu dugu jendea gosez dagoela euskarazko umorezko saioak ikusteko»
Grabaketaren erritmoa, ordea, ez da makala. «Zortzi atal 12 egunetan grabatzea… hori nahiko presaka grabatzea da», esan du Garmendiak. «Egunero sekuentzia asko egiten ditugu. Konfiantza handia daukagu denon artean eta ohituak gaude horretara, baina egia da: lana lasaiago egiteko aukera egongo balitz, askoz hobeto».
‘Superra’ aurten iritsiko da pantailara, nahiz eta oraindik ez dagoen data zehatzik. Bitartean, kalean bertan hasi dira lehen galderak entzuten. «Jende askok galdetu digu noiz hasiko den telesaila», esan du Garmendiak. «Nabaritu dugu jendea gosez dagoela euskarazko umorezko saioak ikusteko. Eta argi dago belaunaldi oso batek telebistan euskaraz egindako fikziozko umorea ez duela zuzenean ezagutu».
Basque Country
Más de 120 referentes de la cultura vasca apoyan una campaña para enviar placas solares a Cuba
Basque Country
Mensaje al mundo de EH Bildu desde las Bardenas, contra Trump, la OTAN y las guerras
World
La «intocable» isla de Kharg puede ser el punto de no retorno en Irán
Bizkaia
Desaparecido el exalcalde de Ispaster en la costa de Mendexa
Basque Country
El donostiarra Arkaitz Agote queda en libertad condicional tras 19 años en prisión
Hi,
Disconnect
Naiz Contact
Contact
arreta@naiz.eus
(+34) 943 50 60 10
Mediabask Contact
Contact
abonnements@mediabask.eus
(+33) 09 75 12 97 02
Enter
Enter your details to login
Login with Google
Forgot your password?
Register
Original source
Read original article on Naiz.eus