< BACK TO ARTICLES 
Thriller berria dakar Aitor Oñatek, baliabide naturalen agortzearen eztabaida abiapuntu | Culture | Naiz
March 5, 2026 2 views

Welcome to Subscriber News
You have accessed a news of payment and have consumed a click of your personal account.
MAR. 05 2026 - 12:30h
Alaia Sierra
Aktualitateko erredaktorea / Redactora de actualidad
Thriller berria dakar Aitor Oñatek, baliabide naturalen agortzearen eztabaida abiapuntu
‘Robinen neba-arrebak’ da Aitor Oñate idazleak argitaratu berri duen eleberriaren izenburua. Thriller eta polizia-nobelaren generoetan sartzen du autoreak, baliabideen agortzearen eta gainpopulazioaren eztabaida oinarri duela. Elkar argitaletxearekin publikatuta, ostegun honetan aurkeztu du.
Aitor Oñatek ‘Robinen neba-arrebak’ argitaratu berri du. (Andoni CANELLADA | FOKU)
Aitor Oñate idazleak thriller eta polizia-nobela den ‘Robinen neba-arrebak’ eleberria argitaratu berri du Elkar argitaletxearen eskutik. Umorezko zertzeladekin, baliabide naturalen agortzearen eta gainpopulazioaren inguruan jarduten duten aktibisten «mikrosozietate» bat sortu du Oñatek.
Ostegun honetan aurkeztu du bere lan berria Donostian, Xabier Mendiguren editorearekin batera. Idazleak azaldu duenez, hiru planoren konbinazioan garatzen da bere eleberria. Batetik, polizia izandako Nagore Saminaga protagonistak ikertu beharreko kasua: Galindoko araztegian, Bilbo inguruko kaka guztiak biltzen diren instalazioetan, agertu den gorpua.
Orain Substantzia Kimikoen Atalean lan egiten duen protagonista berehala konturatuko da gertatutakoa ez dela istripu soil bat izan eta ezin du alde batera utzi polizia izandakoaren ikertzailearen harra, barruan darama eta. Horrela ezagutuko du gainpopulazioarekin eta baliabide naturalen ordenarekin «oso tematuta» dagoen talde ekologista bat. Hori, ideologiarena, da bigarren planoa.
Hirugarrena Nagoreren barnean garatzen da. Aitor Oñatek azaldu duenez, «barne gatazka» ere bai baita. Idazleak azaldu duenez, protagonistak polizia izateari utzi zion «zerbait traumatikoa jazo zelako» eta agentzia batean lanean hasi zen.
«Nagore kontraesanez beteta dago», laburbildu du Oñatek. Izan ere, skinhead estetika izan eta «oso kalekoa» den arren, «errebeldiaren mundua gorrotatzen du», bikotean bizi da baina «askatasuna maite du» eta adikziorako joera handia dauka. Horrela, Galindoko gertaerarekin bere barne oreka «kolokan» jarriko zaio eta polizia izateari uztera eraman zuen trauma hori berriz ere agertuko da.
«Giro konspiranoikoa»
‘Lohizulo’ aurreko eleberriaren ostean, orain argitaratu dena lantzen hasteko abiapuntua petrolioaren bukaerari buruzko kezka izan zen, autoreak aurkezpenean azaldu duenez. Gaiari buruz irakurtzen hasi ondoren, ekologisten «mikrosozietatea» eraiki zuen eta «gainean sortu nuen nobela poliziakoaren forma ematen dion trama guztia».
Gero, «izaera katastrofikoa» eman nahi izan zion eleberriari eta gainpopulazioa eta ugalketa kontrolatzearen gaiak txertatu zizkion. Horrela, eta «giro konspiranoiko batekin bustitzeko», umorea sartu dio, azaldu duenez, planteamendu absurduetatik tiraka.
Basque Country
«Que alguien se apunte y recurra, es gratis»; sabotaje euskaráfobo a una OPE de Errenteria
Basque Country
UPN propone derogar la Transitoria Cuarta porque «el independentismo está creciendo»
Basque Country
Incautados 27 kilos de angula viva en la operación policial llevada a cabo en Usurbil
Gipuzkoa
Fallece el corredor de montaña legazpiarra Jokin Uribetxeberria en el monte Korosti
Basque Country
Denuncian desatención en una residencia de Bizkaia: una usuaria ha iniciado acciones judiciales
Hi,
Disconnect
Naiz Contact
Contact
arreta@naiz.eus
(+34) 943 50 60 10
Mediabask Contact
Contact
abonnements@mediabask.eus
(+33) 09 75 12 97 02
Enter
Enter your details to login
Login with Google
Forgot your password?
Register
Original source
Read original article on Naiz.eus