< BACK TO ARTICLES 
‘Ulhaintsaren negarra’, Jon Garmendiaren bidaia unibertsal bezain pertsonala | Culture | Naiz
February 24, 2026 6 views

Welcome to Subscriber News
You have accessed a news of payment and have consumed a click of your personal account.
FEB. 24 2026 - 11:45h
Maider Iantzi
Aktualitateko erredaktorea / Redactora de actualidad
‘Ulhaintsaren negarra’, Jon Garmendiaren bidaia unibertsal bezain pertsonala
Jon Garmendiaren ‘Ulhaintsaren negarra’ (Elkar) poema liburua bidaia bat da funtsean, bizi esperientziaren eta aldi baten bidaia bat, joan-etorri bat ere baduena. Arrazoi politikoengatik Urnietatik ihes egin behar duenean hasten da, eta nitasunetik kontatzen du iheslari bizitza unibertsala.
Jon Garmendia, liburuaren aurkezpenean. (Maialen ANDRES | FOKU)
Adiskidez inguratuta eta eskerrak emanez aurkeztu du Jon Garmendiak ‘Ulhaintsaren negarra’ (Elkar), amari eskainitako poema liburua. Gaur arte ez zekien, eta xumeki erran dio: ‘Ama, nire etxea zu zara’. Ortzi Oihartzabal biolin-joleak, aunitz maite duen Euskadiko Orkestrako lagun uztariztarrak, lagundu ditu errezitatu dituen poemak.
Honakoa, adibidez:
‘Iheslariaren giltzaEtxeko atea azken aldiz itxi eta bazoaz,/ presaka zabiltza, urduri zaude/ begirada bat etxe atariari, zure bizitzaren testiguari./ Hazten ikusi zaitu berak, ahazten ikasi behar duzu zuk,/ aurrerantzean bera bezain isilik ibiltzen./ Inoiz ez bezala begiratzen diozu, urteetako maitasuna kondentsatuz,/ amultsu./ Baina atea gakotu duen giltzarekin zer egin, hortxe galdera./ Eskuetan duzu erreminta txikia,/ behakoa ematen diozu, zalantzak bizkarrezurra hotzitzen dizun bitartean./ Bi aukera dituzu:/ sarrailan ezarrita utzi etxeko norbaitek erabil dezan/ edo zurekin eraman, munduko azken puntan oroit dezazun oraindik zure zain dagoela berriro ireki behar duzun atea’.
Maider Ziaurriz urnietarrak, itzultzailea, literatur kritikari ere izana, txukundu eta ordenatu ditu Garmendiaren poemak. Elkarreko Xabier Mendigurenek editore lan xumea egin du, eta nagusia Ziaurrizek.Liburua bidaia bat da funtsean, bizi esperientziaren eta aldi baten bidaia bat, joan-etorri bat ere baduena. Arrazoi politikoengatik Garmendiak Urnietatik ihes egin behar duenean hasten da, eta iheslari bizitza, ezkutuan bizi beharra eta kartzela agertzen dira. Berezitasuna da ibilbide horretan politikak zerikusia izan arren, ideiak eta ideologiak baino, bizipenak eta nitasunetik idatzitako esperientziak jasotzen direla poemetan.Poema luzeak eta laburrak tartekatu ditu. Luzeak batez ere narratiboak dira, lau-bost orrialdekoak. Laburrek paradoxekin jolasten dute.
Horra bi eredu:‘MalkoakMalkoak dira gauza bat oso zinematografikoa, emozioa dira, hunkigarriak dira, ederrak dira, besteen masailean’.‘Exilioaren bakardadeaExilioaren bakardade sentimendua da inori kontatu nahi ez diodan bizitza inori interesatzen ez zaiola ohartzea’.Ziaurrizekin batera, Garbiñe Larrea herrikidea ere eskertu du emandako laguntzarengatik. «Nire barneko asko dago hemen. Intimitateak biluztea ez da erraza».Juan Gorritiri ere adierazi dio esker ona, azaleko ulhaintsa ederra egiteagatik. Txoria da, zapelatza, miru gorria. «Etxetik joanda etxeak topatu ditut. Aterpetu ninduten etxean ikasi nuen ulhaintsa zer den», azaldu du. «Odisea honek gauza onak eta txarrak ditu», eta Ipar Euskal Herrian egindako lagunak ondoan izan ditu aurkezpenean, Eneko Bidegain eta Ortzi Oihartzabal bera.
Exilio erraldoi bat da munduaGauza unibertsal bat da etxetik alde egin behar hori, motibo ezberdinengatik. Gaur egun Afrikatik eta Ekialdeko herri batzuetatik datoz. Parisen gertatu zitzaion pasarte bat kontatu du idazleak. Bizi zen tokian metroa ia egunero zeharkatzen zuen eta biolin-jole bat ikusten zuen bertan. Txanpon batzuk utzi zizkion, eta hark itzuli. Mundua exilio erraldoi bat dela erran zion, denak gaudela pixka bat galduak, eta Piazzollaren tango bat jo zion, Oihartzabalek aurkezpenean jo duen berbera.Ama ez, baina osaba Jabi ekitaldian izan da, eta aipamena egin die poetak amak, osabak, diktadurako galtzaile handiek, izandako bizipenei. «Haien ama erbestean izan zen Frantzian, aitona kartzelan. Asko bizitu dute haiek ere. Aurretik ere egon da lur zahar honetan halako hainbeste drama, dolu eta irudi».
Eskuz idatziakEskuz idatzi izan ditu poemak Jon Garmendiak, leku aunitzetan, teknologiatik pixka bat ihesean. «Gaur egun, pantailetan harrapatua naiz baina jarraitzen dut eskuz idazten. Paper sail handi bat neukan, oraindik badut. Ikusten nuen hauek kantuak ezin zirela izan. Hemen gauza asko ikusten nituen oso nireak, nire lagunei eta inguruari gertatuak», esplikatu du. Xabier Lete amaren laguna zela oroitu du. «Xabierrek asko lagundu zidan poesia idazten. Kartzelan nengoela idazten zidan, harreman epistolar hori eduki genuen, eta nahiko nuke liburuan bertan irakurtzea jendeak, egunetik eta gauetik, Xabierrek esaten zuen bezala. Ez nator kontakizun bakar bat egitera ere, baina hau gertatu egin da. Bakoitza bere oinetatik ulertu behar da eta handik ibili, amak esaten duen bezala», agertu du liburua irakurtzera gonbidatuz.
Jon Garmendiak (Urnieta, 1972) ibilbide luzea egin du abestientzako hitzak idazten, batik bat Xabier Solano eta Etzakit taldearentzat. Prentsako zutabeak ere egiten ditu, bertzeren artean GARArako.
Gipuzkoa
Fallece el corredor de montaña legazpiarra Jokin Uribetxeberria en el monte Korosti
World
Irán advierte de nuevas armas, ataque a «gran escala» en Teherán: lo último de la guerra
Basque Country
Una trifulca de bar que ha durado 10 años: se cumple la última condena por el ‘caso Altsasu’
Basque Country
«Tenemos que lograr que las niñas se quieran, se valoren y que hagan lo que quieran»
Basque Country
Denuncian violencia sexual contra una jugadora de 14 años en el club Padura de Arrigorriaga
Hi,
Disconnect
Naiz Contact
Contact
arreta@naiz.eus
(+34) 943 50 60 10
Mediabask Contact
Contact
abonnements@mediabask.eus
(+33) 09 75 12 97 02
Enter
Enter your details to login
Login with Google
Forgot your password?
Register
Original source
Read original article on Naiz.eus